Ehiza, Ipar Euskal Herrianihizia, batzuetanzinegetika ere deitua,gizakiak animaliak atzeman eta gehienetan akabatu ere egitea helburu duen jarduera da[1]. Ehizatu egiten den animaliariharrapakin,ehizaki edoehiza ere deitzen zaio. Gizakien artean, lehen helburu nagusia elikadura lortzea bazen ere, egun entretenimendutzat hartzen da, normaleanlegeak antolatuta. Berezikiugaztun etahegaztiak ehizatzen dira.[2] Harrapakinaren tamainaren arabera bi motako ehizak bereiz daitezke:ehiza larria, tamaina handiko ehizakirako,etaehiza xehea, tamaina txikiko ehizakirako. Jarduera honetan, ehiztariakarmak erabiltzen dituzte eta, zenbait motatan, beste animaliak (falkoneria,ehiza-txakurrak, eta abar).Arrain bat jazarri eta harrapatu (elikatzeko ala ez)arrantza du izena, normalean ehizaren motatzat hartzen ez dena. Era berean,tranpa jartzea jarduera ezberdinentzat jotzen da eta baitaargazkiak ateratzeko animaliak jazartzea ere. Animali askok ere ehizaren pareko jarduera burutzen dute,harraparitza izenekoa, gehienetan harrapakina jan eta beren burua elikatzeko helburuarekin.