Eguzkiari agurra,[1][2][3]eguzkia agurtzea edoeguzkiari egindako agurrayogako jarrera sekuentzia bat da. Hainbatasana ditu, eta aldaera desberdinak[4] ditu. Mugimendu horiekgiharrak luzatzea etamalgutasuna areagotzea bilatzen dute. Horrela, yoga saioak askoz arinagoak eta seguruagoak izan daitezke. Honetarako erabil daiteke:beroketa gisa (yoga saio baten hasieran) edo yoga praktika bezala.[5]
Sanskritoz,eguzkiari agurrasūrianamaskāra izenarekin ezagutzen da.
XX. mendearen erdialdeko yogaliburuetan, sekuentzia yogiko honek jatorri oso zaharra duela dioten baieztapen ugari aurkitu daitezke. Hala ere, ezinezkoa da antzinako yoga testuetan erreferentziaren bat aurkitzea.
Metodo zinetiko praktikoan oinarritutako postura sekuentzia hau,Bala Sahib politikari hinduaren XX. mendekoasmakuntza bat da.1929an asmatu eta garatu zuen, hain zuzen ere,vyāya-n oinarrituta (borrokalari profesionalen praktika, masa muskularra etamalgutasuna garatzeko).
1937an lortu zuen ospea,Louise Morgankazetaribritainiarrak postura sekuentzia hauek ikasi zituenean. Morgan praktika honen azalpena idazteaz arduratu zen. Liburua hurrengo urtean (1938) argitaratu zuen J. M. Dent & Sonsek, Bala Sahiben fondoekin ordainduta:The Ten Point Way to Health.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, sekuentzia hauEstatu Batuetara zabaldu zen eta ondorenMendebalde osora. Gaur egun, Bala Sahib-en Sūria namaskār-a, antzinako borrokalarien yoga sekuentzia gogokoena da:gorputza zaintzeko etapisuari eusteko metodo seguru izan zaie.[6]
Praktikaren oinarri fisikoak hamabiasana konbinatzen ditu modu dinamikoan egindako sekuentzia batean. Asana horiek txandakabizkarrezurra aurrerantz eta atzerantz luzatzeko moduan ordenatuta daude.
Modu arruntean egiten denean, asana bakoitza inhalazio eta exhalazioarekin egin behar da (seigarren asana izan ezik, bertan arnasa eten behar da). Praktika hau, zutik etaoinak elkartuta hasten da.Aurpegiaekialderantz begira etaeskuekbularraren erdialdean elkartuta egon behar dute.Eguzkiarekiko begirunezko jarrera eduki behar da,arnasa sakon hartzen den bitartean.[7][8][9]
Ordena | Asana | Arnasketa | Iturria | Mantra | Txakra |
---|---|---|---|---|---|
1 | Pranamasana | exhalatu | om hrām | om mitrāya namaḥ | Anahata (bihotza) berdea |
2 | Hasta uttanasana | inhalatu | om hrīm | om ravaye namaḥ | Vishuddha (eztarria) urdina |
3 | Padahastasana | exhalatu | om hrūm | om sūryāya namaḥ | Muladhara (bizkarrezurra amaitzean) gorria |
4 | Ashwa sanchalanasana | inhalatu | om hraim | om bhānave namaḥ | Ájna (hirugarren begia) indigoa |
5 | Chaturanga dandasana | exhalatu | om hraum | om khagāya namaḥ | Vishuddha (eztarria) urdina |
6 | Ashtanga namaskara | eten | om hraḥ | om puṣṇe namaḥ | Manipura (zilborra) horia |
7 | Bhujangasana | inhalatu | om hrām | om hiraṇya garbhāya namaḥ | Swadhisthana laranja |
8 | Chaturanga dandasana | exhalatu | om hrīm | om marīcaye namaḥ | Vishuddha (eztarria) urdina |
9 | Ashwa sanchalanasana | inhalatu | om hrūm | om ādityāya namaḥ | Ájna (hirugarren begia) indigoa |
10 | Padahastasana | exhalatu | om hraim | om savitre namaḥ | Swadhisthana laranja |
11 | Hasta uttanasana | inhalatu | om hraum | om arkāya namaḥ | Vishuddha (eztarria) urdina |
12 | Pranamasana | exhalatu | om hraḥ | om bhāskarāya namaḥ | Anahata (bihotza) berdea |