Eguzkiaren Harria (gaztelaniazPiedra del Sol)kosmogonia aztekari etaeguzki gurtzei buruzko idazkunak dituenbasaltozko disko bat da. Modu arruntean eta okerAzteka egutegia deitzen da. Ziuraskicuauhxicalli (ontzi zeremonial bat) edo temalacatl edo gladiatore sakrifiziozkoaldare bat izan zen,Tlacaxipehualiztli izeneko jai aztekarekin zerikusia zuena. 3,6o metroko diametroa, 122 zentimetroko sendoera eta 24 tonako pisua ditu.
Ziur askonahuatlezOllin Tonatiuh deitua izan zen, "Mugimeduzko Tonatiuh" edo "Mugimenduzko Eguzkia" esan nahi duena. Deitzeko era honek kosmogonia aztekaren araberaBosgarren Eguzkiaren aroa amaitzea espero den moduarekin zerikusia du. Aurreko laurek, horietako bakoitza amaituko zen modua zeramaten izen bezala; Ollin Tonatiuh lurrikara sail batzuekin amaituko zela esaten da.
Eguzkiaren Harria kontserbatzen den kultura aztekako monolitorik antzinakoenetako bat da, bere zizelkatzea1479 inguruan datatu zelarik.Mexiko-TenochtitlanekoTenplu Nagusian, ziur aski toki garrantzitsu bat bete zuenQuauhxicalco izeneko tenplu baten gainean jarria. Berriki lurreko jainko-jainkosa denTlaltecuhtliren monolitoa aurkitu aurretik, 4 metro gari eta 3,57 metro zabal dena, eta gaur egun zaharberritze eta salbamendu prozesuan dagoena, Eguzkiaren Harria handiena zela uste zen.
Mexikoren konkista burutu zenean bota edo lurperatu egin zen eta hala jarraitu zuenMexiko Hiriko Konstituzio Plazan, El Zócalo bezala ere ezagutzen denean, Mexiko Hirikoplaza nagusia dena, aurkitua izan zen arte1790ekoabenduak 17an. Katedral Metropoliarraren albo batean jarri zen.XIX. mendearen amaieran Moneda kaleko arkeologia museora eraman zen eta1964anMexikoko Antropologia eta Historiaren Museo Nazionalera, bertan museo honetako azteka aretoa presiditzen zuelarik eta zenbait txanpon mexikarretan irudikatua dagoelarik.
Bere azala estaltzen duten eskultura motiboak dirudienez kosmogonia azteka konplexuaren laburmen bat dira.
Monolitoaren erdianTonatiuh eguzki jainkoaren aurpegia agertzen da "mugimendu" (Ollin) zeinuaren barnean, bere bi eskuekin, bakoitza eskumuturreko batekin, begi bat eta bekain bat, ezin baitzaio ezer ezkutatu. Gainera, esku bakoitzean, bere errapeek giza bihotz bat heltzen dute, eta bere mihiasukarrizko aizto bat bezala irudikatua dago, eguzkiaren mugimenduak jarrai dezan sakrifizioen beharra adieraziz.
Erdian dagoen jainkoa inguratzen duten lau karratuak egungo Bosgarren eguzkiaren aurretik egon ziren lau eguzkiak irudikatzen dituzte.
Gainera, erdiko diskoak puntu kardinalen zeinuak ditu Aroen zeinuen artean kokatuak: Iparraldea, 1 Sukarria zeinua, Hegoaldea, 1 Euria, Ekialdea, Xiuhuitzolirekin, zeinu heraldiko bat eta Mendebaldea, 7 Tximua zeinuarekin.
Hurrengo koroa azteken egutegi sakratua denTonalpohualliko izendatutako hogei egunen piktogramak osatzen dute, erlojuen orratzen aurkako zentzuan.
Honako hauek dira: Cipactli, Ehecatl, Calli, Cuetzpallin, Coatl, Miquiztli, Mazatl, Tochtli, Atl, Itzcuintli, Ozomatli, Malinalli, Acatl, Ocelotl, Cuauhtli, Cozcaquauhtli, Ollin, Tecpatl, Quiahuitl eta Xochitl.
Bigarren koroak zenbait sekzio karratu ditu, bost puntu dituen sekzio bakoitzean bost eguneko asteak irudikatuta daudela uste da. Harria zortzi zatitan banatzen duten beste hainbeste angelu ere badaude. Hauek, uste denez, puntu kardinaletarantz begira dauden eguzki izpiak irudikatzen dituzte.
Harriaren zatirik baxuenean bi suzko suge daude, Xiuhcoatl, harria inguratzen dutenak eta jainkoa zerutik daramatenak, bata bestearen aurrean. Euren gorputzak sekzioetan banatuak daude, su garrak eta jaguar atalak irudika ditzaketenak. Sekzio hauek 52 urte ziklo irudika ditzakete: azteka mendea 52 urtez osatua zegoen, urte zibila eta sakratuaren hasierak bat egiten zuten bakoitzean.
Monolitoaren goiko zatian, sugeen isatsen artean zizelkaturiko karratu batek 13 Acatl data irudikatzen du. Honek1479. urteari dagokiola uste da egutegia osatu zen urtea.
Erliebearen muturretan elkarrengandik distantzia berdinera dauden zortzi zulo daude, beste hainbeste konstelazio ezberdin irudikatzen dituztenak.