Artikulu hau Eguzkiak osatutako sistemari buruzkoa da; edozein izarrek osatutako sistemari gaitzat duena beste hau da: «Izar-sistema»
Eguzki sistemaren errepresentazio bat. Gorputzen tamaina eskalan dago, ez ordea distantziak
Eguzki-sistema daEguzkiaren inguruanorbita ezberdinetan jirabiran dabiltzan objektu ezberdinak (planetak,planeta nanoak,sateliteak,asteroideak,kometak...) biltzen dituenUnibertsoaren zatia. Zentzu hertsian, Eguzkia eta bere inguruangrabitazioak loturik biratzen duten gorputzen multzoa da, eta biraketa hori zuzenekoa edo zeharkakoa izan daiteke.[oh 1] Eguzkiaren inguruan zuzenean biratzen duten objekturik handienak zortziplanetak dira.[oh 2] Beste objektuak nabarmen txikiagoak dira, izanplaneta nano edoEguzki-sistemako gorputz txikiak. Modu ez zuzenean Eguzkiaren inguruan biratzen ari diren objektuetatik, planeten ilargiak, bi planetarik txikiena denMerkurio baino handiagoak dira.[oh 3]
Eguzki-sistemak beste objektu txikiago batzuk ere baditu.[oh 4]Asteroide gerrikoa Marte eta Jupiterren artean orbitatzen duten milaka objektuk osatzen dute. Objektu hauek, planeta telurikoek bezala, arroka eta metalak dituzte osagai. Neptunoren orbita igaro ondorenKuiperren gerrikoa dago,Neptunoz haraindiko objektuz osatua. Hauek, batez ereizotzez osaturik daude, eta disko sakabanatu bat osatzen dute. Gerriko honen ostean berriki aurkitutakosednoideak daude. Populazio hauen artean dozena batzuek, eta agian hamarnaka mila objektu daude eurengrabitateak biribildu dituenak. Objektu haueiplaneta nano izena ematen zaie. Ezagutzen diren planeta nano batzukZeres asteroidea edoPluton etaEris dira. Bi eskualde hauetaz gain, badira gorputz-txikien artean sailkatzen diren beste populazio batzuk, hala nolakometak,zentauroak edoplanetarteko hauts-hodeiak. Hauek guztiek eremu ezberdinen artean bidaiatzen dute, orbitaeliptiko ezberdinekin. Sei planetak, gutxienez lau planeta nanok, eta beste gorputz-txiki batzueksatelite naturalak dituzte, lurrarenIlargia dela eta askotan "ilargi" izena hartzen dutenak. Kanpoko lau planeta erraldoiekeraztun planetarioak dituzte, hautsez eta objektu txikiz osatuak.
Eguzki haizeak, Eguzkiaren goi-atmosferatik kargatutako partikula (plasma) isuriak, burbuila itxurako gune bat sortzen du izar-arteko espazioan. Espazio honiheliosfera deritzo.Heliopausa Eguzki haizearen presioa eta izar-arteko ingurunean presioa berdina den lekua da, eta disko sakabanatu baten mugaraino hedatzen da.Oorten hodeia, periodo handiko kometen iturritzat hartzen dena, heliosfera baino mila aldiz handiagoa den eremu bateraino heda daiteke. Eguzki-sistemaEsne Bidea izenekogalaxian kokatuta dago, bere zentrotik 26.000argi urtera,Orion besoa deitzen den eremuan.
Andreas Cellariusen (1708)Harmonia Macrocosmica lana. Bertan deskribatzen da sistemaheliozentrikoa, hainbat planeten orbitak azaltzen Eguzkitik ikusitaPuntu urdin margul bat (Pale Blue Dot). Irudiaren eskuinaldean dagoen lerro marroiaren barnean,Lurra txuri-urdin tankerako argi-puntu nimino baten moduan ikusgai dago. Argazkia1990anVoyager 1 espazio-zundak Lurretik 6000 milioi kilometroko distantziatik atera zuen.
Eguzkia, Ilargia eta bostplaneta klasikoak, begi bistaz ikusten direnak, Antzinarotik izan dira ezagunak, eta eragin nabarmena izan dutemitologian,kosmologia erlijiosoan eta antzinakoastronomian. Antzinaroko astronomoek ikusi zuten nola argi batzuk zeruan zehar mugitzen ziren, "izar finkoak" ez bezala.[1]Antzinako Grezian argi haueiπλάνητες ἀστέρες izena eman zieten, hau da, "mugitzen diren izarrak".[2] Hortik eratorri zen gaur egungo "planeta" hitza.[3] Antzinako Grezian,Antzinako Txinan etaBabiloniar Inperioan, eta zentzu zabalean modernoak ez diren zibilizazio guztietan,[4][5] Eguzki-sistemaren zentroa Lurra zela uste zuten. Teoria honiteoria geozentriko izena ematen zaio.[6] Teoria geozentrikoaren inguruan garapen ezberdinak egon dira historian zehar. Adibidez,Anaximandropresokratikoak adierazi zuen Lurra Unibertsoaren zentroa zela, eta danbor baten itxura zuela, lau puntu kardinaletan zutabe batean ezarrita.[7]Pitagorasek, ordea, Lurra esfera bat zela uste zuen,eklipseen forma ikusita.[8]K. a. IV. mendeanPlatonek bere ikasleAristotelesekin Anaximandro eta Pitagorasen teoriak batzeko testuak egin zituen.Klaudio Ptolomeo astronomoak bereII. mendekoAlmagesto obran 1.300 urtez iraungo zuten astronomiaren arauak ezarri zituen, astronomo europar zein islamikoek jarraituko zituztenak.[oh 5]
Aristarko Samoskoak jadaK. a. III. mendeanheliozentrismoa proposatu zuen, etaAryabhata matematikarihinduak berdina egin zuen aurrerago. Hala ere, ez zen egon eredu geozentrikoa benetan zalantzan jarri zuen astronomorik ahalik etaNikolas Koperniko iritsi zen arte. Honen iraultza mundu osoraino heldu zen eta, horregatik, astronomia modernoaren aitatzat hartzen da.[9] Bere obra, hasiera batean, pribatuan lantzeko lan bat izan zen, baina laster lortu zuen oihartzun publiko handia.Klemente VII.a aita-santuak testuaren inguruko informazioa eskatu zuen1533an, eta1539anLuterok "Lurra dela benetan biratzen duena frogatu nahi duen astronomo gazte bat" zela esan zuen.[10] Kopernikoren lanak bi mugimendu eman zizkion Lurrari;errotazioa bere ardatzaren gainean 24 orduan behin, etatranslazioa Eguzkiaren inguruan urtero. Bere biraketa eredua zirkunferentzia perfektu batena zen.[11]
1704an lehen aldiz agertu zen "Eguzki-sistema" kontzeptua.[16]1705eanEdmund Halley konturatu zenkometa baten agerpenak zikloak erakusten zituela eta, beraz, objektu bera zela behin eta berriz ikusten ari zena.[17] Hau izan zen planetak ez ziren beste objektu batzuek ere Eguzkiaren inguruan biratzen zuten lehen berrespena. Teleskopioen hobekuntzak planeten eta bestelako objektuen ezaugarriak hobeto ulertzea ekarri zuen.1781eanWilliam HerschelTaurus (konstelazioa) behatzen ari zela kometa berri bat aurkitu zuela pentsatu zuen,[18] bainaUrano zen aurkitu zuena, historiaurreaz geroztik aurkitutako lehen planeta.[19]1801eanGiuseppe PazzikZeres (planeta nanoa) aurkitu zuen. Hasiera batean Marte eta Jupiterren arteko planeta bat zela pentsatu zuen, baina beste ehunka objektu aurkitu osteanasteroideen kontzeptua definitu zen.[20]1846an Uranoren orbitan zeuden diskordantzia batzuek beste planeta handi baten existentzia teorizatzera eraman zuenUrbain Le Verrier astronomoa. Bere kalkuluetan oinarrituta aurkitu zenNeptuno (planeta).[21][22]
1859anRobert Bunsen etaGustav Kirchhoffek asmatu berria zenespektroskopioa erabili zuten Eguzkia ikertzeko eta aurkitu zuten Lurrean aurki daitezkeen material berberez osatua dagoela eta, beraz lotura bat zegoela Lurra eta zeruko objektuen artean.[23] Ondoren,Angelo Secchi apaizak proposatu zuen Eguzkia izar bat bazen, beste izarrek ere sistemak eduki zitzaketela.[24] 140 urte pasa behar izan ziren adierazpen honen konfirmazioa izateko.[25]
1930eanPercival Lowellen kalkuluak jarraitutaClyde Tombaughek Pluton aurkitu zuen.[21] Hasiera batean planeta gisa izendatu bazen ere,2006anIAUk planeta nano izaera eman zion, berriki aurkituak izan ziren beste batzuekin eta aspalditik ezagutzen zen Zeresekin batera.2005eanEris (planeta nanoa) aurkitu zen, Pluton baino pisutsuagoa baina pixka bat txikiagoa.[26]
1961ekoapirilaren 21eanJuri GagarinVostok 1 espazio-ontzian Lurretik atera zen lehen gizakia izan zen.1969kouztailaren 21eanApollo 11 espazio-ontziakgizakia lehen aldiz eraman zuen Ilargira. Gizakia gaur egun espazioan etengabe bizi da, lehenagoMir erabilita eta, gaur egun,Nazioarteko Espazio Estazioa. Gizakirik gabekosatelite artifizialak Eguzki-sistemako planeta guztietara eta hainbat satelite, asteroide eta kometatara bidali dira, baita Pluton baino harantzago dauden objektuak behatzera. Marte, Ilargia eta Artizarra behatzen dituzten ibilgailuak ere bidali dira.
Eguzkiaren inguruan biratzen duten zortzi planetak, eskalan.
Eguzki-sistemaren gorputz nagusiaEguzkia da,G motako sekuentzia nagusiko izarra. Eguzki-sisteman ezagutzen dugun masa osoaren % 99,86 bertan dago eta haren grabitateak dominatzen du guztiz[27]. Eguzkiaren inguruan dauden lau objektu nagusiak,planeta erraldoiak, geratzen den masaren %99 dira, Jupiter eta Saturno %90 direlarik. Beste lau planeta telurikoak, planeta nanoak, ilargi, asteroide eta kometek Eguzki-sistemaren masaren %0,002 baino ez dira.[oh 8]
Objektu handi gehienek Eguzkiaren inguruko orbita Lurraren orbitaren plano berean egiten dute,ekliptika gisa ezaguna. Planetak ekliptikatik oso gertu daude, bainaKuiperren gerrikoan dauden objektuek angelu handiagoa izan ohi dute[31][32]. Planeta guztiek, eta objektu gehienek, Eguzkiaren biraketaren norabide berean egiten duten euren orbita (erlojuaren aurka Lurraren Ipar Polotik ikusita)[33]. Hala ere, badira kontrako noranzkoan biratzen duten zenbait,Halley kometa kasu[34].
Eguzki-sistema ezagunaren egitura basikoa honakoa da: Eguzkia dago bere erdigunean, erlatiboki txikiak diren lau planeta daude harengandik hurbil, asteroide gerriko batez inguratuta, eta beste lau planeta erraldoi daude gerriko horren eta Kuiperren gerrikoaren artean; azken hau batez ere izotzezko objektuz eratuta dago. Astronomoek, batzuetan, eskualde hauei banaketa izaera ematen diote, era informalean bada ere. Barneko Eguzki-sisteman egongo lirateke lau planeta harritsuak eta asteroide gerrikoa; kanpoko Eguzki-sisteman lau planeta erraldoiak[35]. Kuiperren gerrikoaren aurkikuntzatik, Eguzki-sistemaren kanpoko eremuak eskualde gisa hartzen dira, eta han dauden objektueiNeptunoz haraindiko izena ematen zaie.[36]
Eguzki-sistemako planeta gehienak azpisistemak dira, bere baitan. Planeta gehienek satelite naturalak, ilargi ere deituak, dituzte euren inguruan. Bi satelite,Titan etaGanimedes,Merkurio planeta baino handiagoak dira. Lau planeta erraldoiek eta[37][38][39][40], gutxienez,Haumea planeta nanoak[41], hautsez eta partikula txikiz osatutakoeraztunak dituzte inguruan. Satelite natural handi gehienekerrotazio sinkronoa dute, euren sistemako planetari aurpegi bera erakusten diote denbora guztian.
Keplerren legeak objektuek Eguzkiaren inguruan duten orbitak definitzen ditu. Lege hori jarraituz, objektu guztiek foku batean Eguzkia dutenelipse bat deskribatzen dute. Eguzkitik gertuago dauden objektuek (ardatzerdi handi txikiagoa dutenak) azkarrago mugitzen dira Eguzkiaren grabitatearen eragina handiagoa delako. Orbita eliptiko batean gorputz batek Eguzkiarekiko duen distantzia urtean zehar aldatzen da. Eguzkitik gertuen dagoen momentuariperihelio deitzen zaio, eta urrunen dagoen momentuariafelio. Orbita hauek ia zirkularrak dira, baina kometa, asteroide eta Kuiperren gerrikoko objektuek orbita oso eliptikoak izan ohi dituzte. Eguzki-sisteman dauden gorputz ezberdinen posizioa matematikoki kalkulatzea posible da.
Eguzkiak sistema osoa dominatzen badu ere, beremomentu angeluarra %2 baino ez da[42][43]. Planetek eta, bereziki, Jupiterrek, momentu angeluar gehiena dute, euren masa, orbita eta Eguzkiarekiko distantzia dela eta. Baliteke kometek ere momentu angeluar handiarekin laguntzea[42].
Konposizioaren aldetik gradiente bat dago Eguzki-sisteman, Eguzkiaren beraren beroaren etaargiaren presioak sortua. Eguzkitik gertuen dauden objektuek beroaren eta argiaren presio handiagoa dute, etaurtze-puntu altua duten elementuz osaturik daude. Eguzkitik urrunago dauden beste objektuak urtze-puntu baxuagoa duten materialez osaturik daude[44]. Substantzia hegazkorren kondentsazioa ematen den puntuariizozte lerro deitzen zaio, eta gutxi gorabehera Eguzkitik 5UAra dago[45].
Eguzkia da Eguzki-sistemako materia zatirik gehiena duen gorputza, eta %98anhidrogeno etahelioz osatua dago[46]. Jupiter eta Saturno, geratzen den materiaren zatirik handiena dutenak, batez ere hidrogeno eta helioz osaturik daude[47][48]. Jupiterren beste material batzuk aurkitu dira, ehuneko oso txikietan, baitahidrokarburo edoamoniakoa ere[49]. Jupiterren eta Saturnoren barnealdean harrizko nukleo bat dago, Lurraren antzeko konposizioa izan dezakeena[50][51].
Eguzkitik hurbilen dauden gorputzak batez erearrokaz osaturik daude[52], urtze-puntu altua duten konposatuekin, hala nolasilikatoak,burdina etanikela.Nebulosa protoplanetarioan gai hauek guztiak egoera solidoan mantendu ziren[53]. Lehen esan bezala Jupiter eta Saturno gasez osaturik daude, hein handi batean. Gas hauek fase horretan egon ziren nebulosan[53]. Izotzek, izanurarenak,metano,amoniako,azido sulfhidriko edokarbono dioxidoarenak[52], oso tenperatura baxuetan dute urtze-puntua[53]. Izotz, likido edo gas gisa aurki daitezke Eguzki-sistemako hainbat lekutan, eta nebulosan egoera ezberdinetan ziratekeen. Substantzia hauek dira Jupiter eta Saturnoren sateliteen osagai nagusiak, eta Urano zein Neptunorenak. Neptunoz haraindiko objektuen orbitan kokatzen diren gorputz gehienak ere izotzez osaturik daude[52][54].
Eguzkia eta planeten orbitak. Distantziak eskalan daude, planetak ez.
Eguzkitik Lurreraino dagoen distantziariunitate astronomiko deitzen zaio, eta 150.000.000 kilometro ingurukoa da. Alderatzeko, Eguzkiaren erradioa 0,0047 UA da, hau da, 700.000 km. Beraz, Eguzkiak Lurraren orbitaren erradioa duenesfera baten bolumenaren % 0,00001 (% 10−5) betetzen ditu. Lurraren bolumena, aldiz, Eguzkiaren milioiren bat da (10−6). Jupiter, planetarik handiena, Eguzkitik 5,2 unitate astronomikora dago (780.000.000 km-ra), eta haren erradioa 71.000 kilometrokoa da. Neptuno, planetarik urrunena, 30 unitate astronomikora dago, 4,5×109 km-ra.
Salbuespen batzuk kenduta, Eguzkitik urrunago, orduan eta distantzia handiago bere orbitatik hurrengo objektuaren orbitaraino. Adibidez, Artizarra Merkurio baino 0,33 UA urrunago dago Eguzkitik, eta Saturno 4,3 UA urrunago dago Jupiter baino; Neptuno Urano baino 10,5 UA urrunago dago. Saiakerak izan dira objektuen orbiten distantzien arteko harremanak aurkitzeko, adibidezTitius-Bode legea, baina teoria horiek ez dute onarpen osorik[55].
Eguzkia eta Neptunoren arteko distantzia futbol zelai baten luzera izango balitz, Eguzkiak 3 zentimetroko diametroa izango luke (golf pilota baten bi heren), planeta erraldoiek 3 milimetroko tamaina izango lukete etaLurrak eta beste barneko planetekarkakuso baten neurria izango lukete (0,3 mm)[56].
Eguzki sistema orain dela 4.658 milioi urte sortu zenmolekula laino baten eskualde oso baten kolapso grabitazionala dela eta.[oh 9] Hasierako laino honek hainbat argi-urteko tamaina zukeen, eta hainbat izarren jaiolekua zatekeen[57]. Molekula lainoetan ohikoa denez, gehiengoahidrogenoa zen,helio kopuru nabarmen batekin, eta aurrekoizarren hautsetik etorritako elementu astunagoen kopuru txikiekin. Eguzki-sistema osatuko zuen eskualdeariEguzki-aurreko nebulosa[oh 10] izena ematen zaio[58]. Eskualde honek kolapsoa izan zuenean, momentu angeluarraren kontserbazioaren ondorioz biraketa azkarrean sartu zen. Zentroa, masa gehiena metatu zen gunea, geroz eta beroago zegoen, inguruan zuen disko baino nabarmen beroago. Uzkurtzen ari zen hodeiaren biraketa azkartzen zihoan heinean, lauago egiten hasi zen,disko protoplanetario bat eratuz, gutxi gorabehera 200 UA zituena,protoizar bero eta dentso batekin bere erdialdean[59][60]. Planetak disko honenakrezioz sortu ziren,grabitazio indarrak hautsa eta gasa elkartu ahala, gorputz geroz eta handiagoa sortzeko elkartuz[61]. Eguzki-sistemaren hasieran ehunka protoplaneta ziratekeen, baina gehienak batu edo suntsitu ziren, gaur egun dauden planeta, planeta-nano eta bestelako gorputz txikiak baino ez utziz.
Urtze-puntua dela eta, bakarrik metalak etasilikatoak egon zitezkeen era solidoan Eguzki-sistemaren barnealdean, Eguzkitik gertu. Material solido horiek sortuko zituzten, gerora, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Elementu metalikoak lainoaren ehuneko txiki bat zirenez gero planeta hauek ezin izan zuten gehiago hazi. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno Eguzkitik urrunago sortu ziren,izozte-lerroa pasata. Lerro hau Marte eta Jupiterren orbiten tartean dago eta izotza eratzen duten konposatuak egoera solidoan mantentzea posible den eremua adierazteko erabiltzen da. Izotz hauek eratzeko behar ziren molekulak ugariagoak ziren nebulosan eta, horregatik, planeta hauek nahiko hazteko aukera zuten, euren grabitate indarrarekin inguruan zuten hidrogeno eta helioa harrapatuz. Planetak sortu ez zituen materiak hainbat eraztun sortu zituen, asteroidez, zein izotzez (Kuiperren gerrikoa, adibidez). Eguzki-sistemaren mugan Oorten lainoa eratu zen. Planeten sorrera eta mugimenduen inguruko teoria interesgarriaNice ereduak eskaintzen du.
Protoizarraren lehenengo 50 milioi urteetan presioa eta dentsitatea handituz joan ziren, ahalik etafusio termonuklearra emateko nahikoa materia izan zuen arte[62].Tenperatura, erreakzio kopurua, presioa eta dentsitatea handitzen joan ziren harik etaoreka hidrostatikoa lortu zen arte: presio termikoak grabitatearena berdindu zuen. Puntu honetan, Eguzkiasekuentzia nagusiaren baitako izar bilakatu zen[63]. Eguzkia sekuentzia nagusian 10.000 milioi urtez egongo da, etaizar-konpakto gisa beste 2.000 milioi urte inguru[64]. Eguzkiaren jarduerak sortzen duen Eguzki-haizeakheliosfera sortu zuen eta protoplanetetan ez zegoen gas eta hautsaren gehiengoa izarren-arteko espaziora jaurtiki zuen, planeten osaera fasearekin amaituz. Geroztik, Eguzkia hazi eta distiratsuago egin da. Bere sekuentzia nagusiaren hasierako fasean gaur egungo argiaren %70 zuen[65].
Eguzki-sistema gaur egun ezagutzen dugun bezala mantenduko da (aurreikusten ez dugu zerbait gertatu ezean) Eguzkiak bere hidrogeno guztia helio bilakatzen duen arte, hemendik 5.000 milioi urtera. Honen ostean sekuentzia-nagusiaren amaiera izango da. Momentu horretan Eguzkiaren nukleoaren kolapsoa gertatuko da eta bere energia sorrera gaur egungoa baino askoz handiagoa izango da. Eguzkiaren kanpo geruzak hedatuko dira, gaur egungo diametroa baino 260 aldiz handiago egin arte, eta Eguzkiaerraldoi gorria izango da. Bere azalera handiagoa izango denez, gainazala hoztuko da, 2.600Kelvin arte[64]. Eguzki erraldoi horrek Merkurio lurrunduko du eta bizitza ezinezko egingo du Lurrean. Momenturen batean, nukleoan ez da egongo helio nahikorikfusio nuklearra emateko, helioa hidrogenoa baino askoz azkarrago bukatuko baitu. Eguzkiaren tamaina ez da nahikoa izango elementu pisutsuagoak sortzen hasteko eta, beraz, erreakzio nuklearrak murriztuko dira. Bere kanpo geruzek alde egingo dute espazioan,nano zuri bat utziz: objektu oso dentsoa, Eguzkiak gaur egun duen masaren erdiarekin, baina Lurraren tamainarekin[66]. Kanpoko geruzen jaurtiketa horrek nebulosa planetario berria sortuko dute, hasierako elementuez gainkarbonoa bezalako elementu ugari espaziora itzuliz.
Eguzkia (edoekia;)plasma beroz osatutakoesfera ia perfektua da[67][68], barne mugimendukonbektiboarekin,dinamo batek duen prozesu berarekineremu magnetikoa sortzen duena[69]. 1,390 milioi kilometroko diametroa du, hau da, Lurrarena baino 109 aldiz handiagoa. Bere masa Lurrarena baino 330.000 aldiz handiagoa da, Eguzki-sistema osoaren masaren %99,86[70]. Eguzkiaren hiru laurden inguru (~%73)hidrogenoa da; gainerako ia guztiahelioa da (~%25), eta kopuru txikiagotan beste elementu batzuk aurki daitezke, hala nolaoxigenoa,karbonoa,neoia etaburdina[71].
EguzkiaG motako sekuentzia nagusiko izarra da (G2V), bere klase espektralean oinarrituta. Informalkinano hori gisa izendatzen da. Bere tenperatura ertaina da, izar beroagoak eta hotzagoak daudelarik. Hala ere, beroago eta distiratsuagoak diren izarrak ez dira hotzagoak direnak bezain beste.Esne Bidean dauden izarren %85nano gorriak dira, Eguzkia baino hotzagoak[72]. EguzkiaI biztanleria izarra da, hau da, helioa baino pisutsuagoak diren materialen ehuneko erlatiboki handia du[73].
Orain dela 4.600 milioi urte inguru sortu zen[74][75] eta bere bizitzaren erdialdean dago; ez du aldaketa nabarmenik izan azken lau mila milioi urtetan, eta nahiko egonkor egongo da hurrengo bost mila milioi urtetan.Lurrean dagoenbizitzaren energia iturri ia bakarra da. Bere barnealdeko hidrogeno guztia fusionatzen denean eta, beraz,oreka hidrostatikoa hausten denean, Eguzkiaren muinak dentsitate eta tenperatura igoera nabarmena izango du, kanpo geruzak hedatuzerraldoi gorri bat izan arte. Kalkuluen arabera nahikoa handia izango daMerkurio etaArtizarra irensteko, eta bizitza ezinezkoa izango daLurrean.
Barne Eguzki-sistemaplaneta telurikoak etaasteroide gerrikoa barnebiltzen duen eskualdea da[76]. Batez ere silikato eta metalez osatua, objektu guztiak erlatiboki gertu daude Eguzkitik. Eskualde honen erradioa Jupiter eta Saturnoren arteko distantzia baino txikiagoa da. Eskualde hau ere izozte-lerroa baino gertuago dago, hau da, 700 milioi kilometro baino txikiagoa da[77].
Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero. Planeta telurikoen inguruko bideoa.
Barne planeta terminoa erabiltzen da maiz, eta ez dabehe planetarekin nahastu behar. Azken honekin Eguzkitik gertuago dauden Merkurio eta Artizarra izendatzeko erabiltzen da.
Merkurio (0,4 UA;) Eguzkitik gertuen dagoen planeta da, eta Eguzki-sistemako txikiena, 0,055 Lurraren masa baino ez ditu. Merkuriok ez du satelite naturalik. Bere inpaktuzko kraterrez gain,rupes deituriko hegi batzuk baino ez ditu ezaugarri geologiko gisa[78]. Rupes deritzen hauek, ziurrenik, planetaren uzkurtzeagatik sortuko ziren. Merkurioren atmosfera oso txikia da, Eguzki-haizeak bere gainazaletik kentzen dituenatomoz osatua[79]. Mantu oso txikia du, eta burdinazko nukleo handia, eta honen arrazoia oraindik ezezaguna da. Hipotesi baten arabera, kanpo geruza oso bat galdu zuen inpaktu erraldoi baten ondorioz; edo ezin izan zela gehiago hazi Eguzkiaren eragina zela eta[80][81].
Artizarra (0,7 UA;) Lurraren antzekoa da tamainari dagokionez eta 0,815 Lurraren-masa ditu. Lurra bezalasilikatozko mantu bat du burdinazko nukleo bat inguratzen, atmosfera nabarmena eta barne geologia jardueraren ebidentzia. Lurra baino lehorragoa da eta bere atmosfera 90 aldiz dentsoagoa da. Artizarrak ez du satelite naturalik. Planetarik beroena da, bere gainazala 400 °C-ra dago, gehien bat atmosferan daudenberotegi-efektuzko gasen ondorioz[82]. Artizarrean ez da aurkitu jarduera geologikorik, baina ez du atmosfera desagertzeaz babestuko zuen eremu-magnetikorik, beraz sumendien leherketek atmosfera berritzen dutela pentsatzen da[83].
Lurrarenlitosfera milioika urtetan gainazalean zehar higitzen direnplaka tektoniko izeneko hainbat atal zurrunetan banatuta dago. Lurraren gainazalaren % 71urez estalita dago. Beste guztia kontinente eta uharteak dira, bertako aintzira eta ur-ibilguak kontuan hartuta.Poloak gehienbatizotzez daude estaliak,itsas-izotzak etaAntartikako izotz-geruza barne. Lurraren barnea oraindik ere aktibo dago,burdinazko barne-nukleo solidoarekin,eremu magnetikoa eragiten duen kanpo-nukleo likidoarekin etamantu osatzen duen geruza lodi eta nahiko solidoarekin.
Marte (1,5 UA;) Lurra eta Artizarra baino txikiagoa da (0,107 Lurraren masa). Bere atmosferan batez erekarbono dioxidoa dago, etapresio atmosferikoa zoruan 6,1milibarrekoa da, Lurrarenaren %0,6 inguru[86]. Bere gainazaleansumendi handiak daude, hala nola Eguzki-sistemako mendirik altuena denOlympus Mons, etarift bailara handiakValles Marineris gisa; ezaugarri hauek jarduera geologikoa erakusten dute, orain dela 2 milioi urtera arte, gutxienez, iraun zuena[87]. Bere kolore gorriaburdin oxidotik datorkio[88]. Martek bi satelite natural txiki ditu,Fobos etaDeimos. Uste denez kapturatutako asteroideak izango lirateke[89].
Planeta nano gisa sailkatua dagoen Zeres kenduta, asteroide gerrikoko objektu guztiakEguzki-sistemako gorputz txiki gisa sailkatzen dira. Batez erearroka etamineral metalikoz osatuak daude,izotz pixka batekin[90][91]. Metro gutxi batzuk dituzte txikienek, eta ehunka kilometro handienek. Metro bat baino txikiagoak diren asteroideei meteoroide edo mikro-meteoroide izena ematen zaie, definizio nahiko arbitrarioen arabera.
Asteroide gerrikoak Marte eta Jupiterren arteko orbita hartzen du, Eguzkitik 2,3 eta 3,3 UA artean. Uste denez Eguzki-sistemaren formaziotik geratzen diren hondakinak dira, Jupiterren grabitatea handiegia delako bat egitea lortu ez zutenak[92]. Asteroide gerrikoan kilometro bat baino handiago diren hamarnaka bila edo agian milioika objektu daude[93]. Hala ere, asteroide gerrikoaren masa Lurraren milarena inguru izango litzateke[30]. Asteroide gerrikoaren dentsitatea oso txikia da, eta asteroideen arteko distantziak handiak dira;zientzia fikzioan ohikoak diren asteroideen irudikapena gorabehera, sateliteak arazorik gabe pasa dira gerrikoa zeharkatuz.
Zeres (2,77 UA,)asteroiderik handiena,protoplaneta bat etaplaneta nano bat da. Gutxigatik bada ere, 1.000 kilometro baino diametro txikiagoa du, baina bere masa nahikoa handia da grabitateak itxura esferikoa emateko. Zeres planetatzat hartu zen1801ean aurkitu zenean, baina 1850ean asteroide gisa sailkatu zen, beste asteroide batzuk aurkitu zirenean. 2006an planeta nano gisa sailkatu zen,planetaren definizioa sortu zenean.
Asteroide-gerrikokoasteroideak hainbatasteroide-talde etafamiliatan banatzen dira, euren orbitaren ezaugarrien arabera.Asteroide-ilargiak asteroide handiagoen inguruan orbitatzen duten asteroide txikiak dira. Ez dira planeten ilargiak bezain argi nabarmentzen, batzuetan euren bikotea bezain handiak direlako. Asteroide gerrikoangerriko nagusiko kometak daude, Lurrarenurren jatorria izan daitezkeenak[94].
Jupiterren troiarrak JupiterrenL4 edo L5 puntuetan aurkitzen dira, Planeta baten orbitaren eta Eguzkiaren artean grabitatearen eragin antzekoa duten puntuak.Troiar izena edozeinLagrangeren puntuan dagoen edozein gorputz txikiri ematen zaio.Hilda familiako asteroideek 2:3ko erresonantzia dute Jupiterrekiko; hau da, Eguzkiaren inguruan hiru biraketa egiten dituzte Jupiterren bi orbita egiten diren bakoitzean[95].
Jupiter ( 5,2 UA) planetarik handiena da. Beste planeta guztiak batera baino 2,5 aldiz handiagoa da, eta 318 Lurraren masa ditu. Batez erehidrogeno etahelioz osaturik dago, eta 69 satelite ezagutzen ditugu. Lau handienakGanimedes,Kalisto,Io etaEuropa dira, planeta telurikoekin hainbat antzekotasunekin, hala nolasumendiak eta barne beroketa[97]. Ganimedes, Eguzki-sistemako sateliterik handiena, Merkurio baino handiagoa da.
Saturno ( 9,5 UA) Jupiterrekin antzekotasun handiak dituen planeta da, baina bereeraztun-sistema dela eta nabarmena da. Konposaketa eta magnetosfera Jupiterrenaren antzekoa da, baina bere bolumena txikiagoa da, %60a, hiru aldiz txikiagoa da eta 95 aldiz Lurraren masa ditu. Eguzki-sistemako planeta bakarra daurak baino dentsitate txikiagoa duena[98]. Eraztunak izotz eta arroka partikula txikiz osaturik daude. Batez ere izotzezko 62 satelite ezagun ditu. Horietatik bitan,Titan etaEntzelako, jarduera geologikoa dago[99]. Titan da Eguzki-sistemako bigarren ilargirik handiena,Merkurio baino handiagoa da eta atmosfera nabarmena duen satelite bakarra da.
Urano ( 19,2 UA) Lurrak baino 18 aldiz masa gehiago du, baina kanpoko planetetatik txikiena da. Eguzki-sistemako planeta bakarra da alboz biratzen duena Eguzkiarekiko; beremakurdura axiala 90º baino handiagoa daekliptikarekiko. Bere barneko nukleoa beste planeta handiena baino hotzagoa da, eta ez du ia erradiaziorik jaurtitzen espaziora[100]. 27 satelite ezagun ditu, handienakTitania,Oberon,Umbriel,Ariel etaMiranda.
Neptuno ( 30,1 UA) Urano baino pixka bat txikiagoa da, baina dentsoagoa eta masa handiago du, 17 Lurraren masa. Barne-bero gehiago irradiatzen du, baina ez Jupiterrek edo Saturnok bezain beste[101]. 14 satelite ezagutzen ditugu, horietatik handienaTriton da,nitrogeno likidozkogeiserrekin[102]. Triton da satelite handi bakarraorbita erretrogradoa duena. Neptunoren orbitan hainbatplaneta nano daude,Neptunoar troiano izenarekin, berarekiko 1:1 erresonantzia dutenak.
Zentauroak Jupiterrenardatzerdi handia baino orbita handiagoa eta Neptunorena baino txikiagoa dutenkometen antzeko gorputz izoztuak dira. Ezagutzen den zentaurorik handiena10199 Chariclo 250 kilometroko diametroko objektu bat da[103]. Aurkitu zen lehenengoa,2060 Chiron kometa gisa ere identifikatua izan da (95P), koma bat garatzen duelako Eguzkira gerturatzen denean[104].
Kometak Eguzki-sistemako gorputz txikiak dira, normalki kilometro gutxi batzuetako zabalerarekin,izotz bolatilez batez ere osatuak. Orbita oso eszentrikoak dituzte, normalkiperihelioa barne planeten orbiten barruan etaafelioa Plutonen orbita baino urrunago dutelarik. Kometa bat barne Eguzki-sisteman sartzen denean Eguzkiaren gertu egoteagatik bere izotzezko gainazalasublimatzen etaionizatzen da,koma bat sortuz: gas eta hautsezko isats luze bat, askotan begi hutsez ikus daitekeena.
Periodo motza duten kometek berrehun urte baino txikiagoak diren orbitak dituzte. Periodo-luzeko kometek milaka urteko orbitak dituzte. Periodo-motzeko kometakKuiperren gerrikoan sortu direla uste da, periodo-luzekoak,Hale-Bopp gisa,Oorten hodeian sortu direla usten den bitartean. Kometa talde batzuk, adibidezKreutz Eguzki-arraseko kometak kasu, gorputz bakarraren hausturaz sortu ziren[105]. Kometa batzuek orbita hiperbolikoak dituzte, eta Eguzki-sistematik kanpo sortu ziren, baina euren orbita zehaztea oso zaila da[106]. Kometa zahar batzuen gas eta likido bolatil guztiak Eguzkiak kendu ditu jada, etaasteroide gisa sailkatzen dira[107].
Neptunoz haraindiko objektuak TNO (ingelesez:trans neptunian object) siglekin ere adierazten dira, bestalde, KBO (ingelesez:Kuiper belt object) siglekin ezin dira Neptunoz haraindiko objektu guztiak adierazi,Kuiperren gerrikoan daudenak bakarrik adierazteko balio baitu. Gogoan izan behar da ezen Neptunoz haraindiko objektuen artean sartuta daudela, Kuiperren gerrikoan daudenez gain,Oorten hodeian daudenak ere. Lehen aipatutako banaketez gain, TNOek,plutinoak etacubewanoak deritzen banaketak ere badituzte.
90. hamarkadan ezagutzen ziren planeten orbiten inguruan egin ziren ikerketetatik orain arte, pentsatzen da Neptunotik harago beste planeta bat egon daitekeela hainbat gorputzen orbitak aldatzen edo modu batean edo bestean eragina egiten (Ikus,Bederatzigarren planeta). Aipatzekoa da, Neptuno aurkitu aurretik planeta honen inguruan egon ziren teoriek bere aurkikuntza erraztu zutela.
Kuiperren gerrikoa asteroide gerrikoaren antzeko hondakinez beteriko gerriko bat da, baina batez ere izotzez osaturiko objektuekin[108]. 30 eta 50 UA artean hedatzen da. Uste da hamarnaka milaplaneta nano daudela bertan, baina Eguzki-sistemako gorputz txikiz osaturik dago. Kuiperren gerrikoko objekturik handienak50000 Quaoar,20000 Varuna eta90482 Orko dira, eta planeta nanoak izango lirateke bestelakorik frogatu ezean. 50 kilometroko diametroa baino gehiago duten 100.000 objektu inguru daudela uste da, baina masa osoa Lurraren hamarrena edo ehunena dela uste da. Kuiperren gerrikoko objektu askok sateliteak dituzte[109], eta gehienen orbitak ekliptikaren planotik kanpo daude[110].
Kuiperren gerrikoa objektu "klasiko" eta "erresonanteen" artean sailkatzen da. Erresonantziak Neptunoren orbitarekin lotutako orbitak dituzten objektuak dira (adibidez, bi bira Neptunoren hiru orbitako, edo bakarra bi orbitako...). Lehenengo erresonantzia Neptunoren orbitan bertan hasten da. Gerriko klasikoan dauden objektuek ez dute harremanik Neptunoren orbitarekin, eta 39,4 eta 47,7 UA artean hedatzen da[111]. Kuiperren gerrikoko objektu klasikoakcubewano gisa izendatzen dira, aurkitu zen lehenaren omenez,(15760) Albion, eta eszentrikotasun txikiko orbitak dituzte[112].
Pluton eta Karonteren orbita, sistema binario gisa erakutsiz
Pluton ( 39 UA) Kuiperren gerrikoan ezagutzen dugun objekturik handiena da.1930ean aurkitu zenean, bederatzigarren planeta zela ondorioztatu zen; hau aldatu zen 2006an,planetaren definizioa ezarri zenean. Plutonen orbita eszentrikoa da, eta bere planoa ekliptikarekiko 17º okertua dago. Perihelioan 29,7 UAko distantziara jartzen da, Neptunoren orbitaren barruan, eta afelioan 49,5 UAraino iristen da. 3:2erresonantzia du Neptunorekin, hau da, Neptunok Eguzkiaren inguruan hiru bira egiten dituenean Plutonek zehazki bi egiten ditu. Kuiperren gerrikoan orbitaren ezaugarri bera duten objektueiplutino deitzen zaie[113].
Karonte, Plutonen sateliterik handiena, askotan Plutonekin baterasistema bitar baten parte gisa aipatzen da, bi gorputzen grabitatebarizentroa ez dagoelako Plutonen barruan, eta bi gorputzek bata bestea orbitatzen dutela ematen duelako.Stix,Nix,Zerbero etaHidra ere sistemaren parte dira.
Makemake ()planeta nano bat da, Eguzki-sisteman hirugarren handiena etaKuiperren gerrikoko bi gorputz handienetariko bat. Plutonen diametroaren hiru laurdenak ditu.[114] Makemakek satelite bat dauka. Bere bataz besteko azal-tenperatura hotza da oso, −243,2 °C (30 K) inguru, eta litekeena da bere azalean izoztutakometano,etano eta ziur askonitrogeno izatea[115]. Plutonek baino orbita okertuagoa du, 29ºkoa[116].
Haumea ( 43 UA batezbesteko) Makemakeren antzeko orbita du, baina 7:12ko erresonantzia du Neptunorekiko. Makemakeren tamaina antzekoa du, eta bisatelite natural ditu. 3,9 orduko errotazioa du, eta horregatik forma luzanga du. 2008an izendatu eta planeta nano gisa sailkatu zuten[117].
Disko sakabanatua edotadisko lausoa, bere zatirik barnealdekoeneanKuiperren gerrikoarekin gainezartzen dena (Eguzkitik 30UAra), ehunka UA izan ditzakeen distantzia ezezagun bateraino hedatzen da. Bestemakurdura orbitalekin ere gainezartzen da etaekliptikaren azpitik dago.Planetoide kopuru ezezagun batez osatua dago (oraingoz 90 inguru topatu dira), hauek objektu sakabanatu edota soilik disko sakabanatuko objektuak izendapenez ezagutzen dira (ingelesezscattered-disk objects edoSDO), etaNeptunoz haraindiko objektuen artean daude. Gorputz izoztuak dira, batzuk 1000 kilometro baino gehiagoko diametroa dute, hauetako lehenbizikoa1995ean aurkitu zen. Multzo honetako objekturik handiena2005ean topatutakoEris planeta nanoa da.
Eris eta Disnomia (goian ezkerrean) gorputzak agertzen dira irudikapen artistiko honetan.
Eris () Eguzki-sistemako planeta nanorik masiboena da,Plutonen masa baino handiagoa duen planeta nano bakarra izanik. Zehazki, Plutonenmasa baino %27 gehiago du eta 2326±12km-kodiametroa. Hasiera batean Eris Eguzki-sistemako hamargarren planeta bezala izendatu zuenNASAk eta hainbat aldizkari zein telebista kateek, hala ere, handik gutxira, 2006ean, Eris eta Plutonplaneta nanoak zirela ebatzi zuenNazioarteko Astronomia Elkarteak. Eris,Chad Trujillo,Michael E. Brown etaDavid Lincoln Rabinowitz astronomoek aurkitu zuten2005ekourriaren 21ean. Gorputz bitxi honekDisnomia izeneko satelite bat du, sateliteak 350km inguruko diametroa duela uste da. Izenei dagokienez, Eris greziar elkarte bat zen,latinez,Diskordia izena hartu zuena. Disnomia aldiz, Anarkiaren jainkosa zengreziar mitologian.
Heliosfera amaitzen den lekuan ez daEguzkiarengrabitate indarra amaitzen, grabitate indar hau Eguzkitik heliosferara dagoen distantzia baino ehun aldiz urrunago iritsi daiteke. Egia da, heliosfera amaitzen den lekutik aurrera (Eguzkitik 100 UA inguru) ez dagoelaerradiazio kosmikoarengandik babesteko bide naturalik, hau da, Eguzkiak ez ditu eskualde horiek babesten. Jarraian aurki dezakezue urruneko eskualde hauei buruzko informazio gehiago.
HeliosferaEguzki haizearen eraginpean dagoen eremua da, Eguzki atmosferatik datozen ioiez osatua dago eta Plutoneko orbitatik harago hedatzen da. Heliosfera burbuila magnetiko bat dela esan daiteke, barnean, gaur arte ezagutzen ditugunplaneta,asteroide,kometa eta bestelako gorputzak dituena. Gaur egun, gizakiak eginiko eta heliosferatik atera diren zunda bakarrakVoyager 1 etaVoyager 2a dira.[118] Hauek egingo dituzten azterketak oso garrantzitsuak izango dira heliosfera hobeto ulertzeko eta baita ere,kanpo-espazioari buruz gehiago jakiteko. Heliosferak, besteak beste, kanpo-espazioan dagoenerradiazio kosmikotik babesten gaitu. Oraindik zehazki ez dakigun arren, litekeena da, heliosferaEguzkitik 100UA ingurura kokatzea.
Irudi honetan Eguzki-sistemaren mapa ikus daiteke eta bertan Heliosfera kokaturik, bera baino urrunago eta hurbilago dauden eskualdeekin batera.
Neptunok eraginik egiten ez dienNeptunoz haraindiko edozein gorputz loturarik gabeko objektu (ingelesez,detached object) edo sednoide izenarekin ezagutzen dira. Objektu hauenperihelioa (Eguzkiarengandik hurbilen dauden puntua) Neptunorengandik nahiko distantziara dago planeta honek inolako eraginik ez egiteko. 2014. urteko datuei erreparatuta, bakarrik mota honetako bi gorputz aurkitu ziren urte horretaraino (aurkitu eta egiaztatu),Sedna eta2012 VP113. Bi objektuen perihelioa, bataz bestean, Eguzkitik 75 UAra dago.
Oorten hodeia Eguzki-sistemaren kanpoaldean kokatzen diren gorputzen multzoa da, Kuiperren gerrikoa baino harago. Bere baitatik kometa gehienak sortu zirela uste da, eragin grabitatorioengatik Eguzki-sistemaren barne aldera mugiarazirik. Argi urte baten diametroa du, hau da, gure izarretik hurbilen dagoen izar,Proxima Centaurira dagoen distantziaren laurdena. Azkeneko kalkulu estatistikoek diotenez, Oorten hodeiak bilioi bat eta ehun bilioi objektu artean eduki beharko lituzke, hau da, objektu guztien masa baturik, Lurrarenaren masaren boskoitza edukiko luke eskualde honek.
Oorten hodeiari buruzko eskema, bertan barne eta kanpo hodeiak ageri dira.
Gaur egun, Eguzki-sistemaren zati oso txiki bat baino ez dugu ezagutzen, zientzialariek eginiko azken kalkuluek diotenez, Eguzkiaren grabitate indarrak biargi urte ingurura iristeko ahalmena izango luke, hau da, 125.000UAraino iristeko ahalmena.Oorten hodeia aldiz laburragoa dela dirudi, 50.000 UA inguruan kokatuko litzake bere amaiera, zientzialarien ustetan. Hainbat hipotesi egin izan dira eskualde urrun eta ezezagun horien inguruan, adibidez,Nemesis hipotesia edoBederatzigarren planetaren hipotesia, azken hau frogatzeko bidean dago. Gaur arte ditugun jakintzak erabiliz, urrunena iristen den objektuaWest kometa da, bereafelioa Eguzkitik 70.000 UAra dago. Esan beharra dago, urte batzuk barru datu hau aldatu daitekeela eta agian, askoz urrunago dauden objektuak aurkituko direla.
Eguzki-sistemaEsne Bidean kokaturik dago, 100.000argi-urte inguruko diametroa duengalaxia espiral barratu bat. Esne Bidean 100.000 milioi izar daude[119]. Eguzkia Esne Bidearen kanpoko espiraletako baten adarrean dago,Orionen Besoa gisa ezagutzen dena[120]. EguzkiaZentro Galaktikotik 25.000 eta 28.000 argi-urte ingurura dago[121], eta 220 kilometro segunduko abiaduran mugitzen ari da bere orbitan. 225-250 milioi urtero orbita oso bat egiten du. Bira honiurte galaktiko izena ematen zaio[122].Eguzkiaren apexa, hau da, Eguzkiak espazio interestelarrean duen ibilbidearen norabidea,Hercules konstelaziotik gertu dago, gaur egunVega izarrak duen norabidean[123]. Ekliptikaren planoakplano galaktikoarekiko 60ºko angelua osatzen du.
Eguzki-sistemak Esne Bidean duen posizioakbiziareneboluzioan garrantzia izan duela uste da. Bere orbita ia zirkularrak adar espiralen abiadura ia berbera du eta, beraz, gutxitan gurutzatzen du beso horietako bat[124]. Beso espiralaksupernoben kontzentrazio guneak dira, baita desegonkortasun grabitazionalena etaerradiazioarena, baina Eguzki-sistemak gutxitan jasan ditu horiek eta, horregatik, Lurrak bizitza mantendu ahal izan du denbora luzez[125]. Esne Bidearen zentrotik urrun egoteak ere egonkortasuna eman dio bizitzari, grabitate, erradiazioa eta partikulen erasoa ekidin duelako[126].
Eguzki-sistemaIzarrarteko Hodei Lokalean kokaturik dago[127]. Uste daG-Hodeiaren auzoan dagoela[128], baina ez dakigu Eguzki-sistema Izarrarteko Hodei Lokalaren parte den, edo azken hau G-Hodeiarekin batera dagoen eremuan ote dagoen. Izarrarteko Hodei Lokala hodei dentsoagoa duen eremu bat da,Burbuila Lokala deitzen den eremu nahiko hutsaren barruan, 300 argi-urte inguru dituen hutsune moduko bat. Burbuilaren barruan tenperatura altukoplasma dago, eta horregatiksupernobak gertatu direla pentsatzen da[129].
Eguzkitik hamar argi-urtera erlatiboki izar gutxi daude. GertuenaAlpha Centauri izar-sistema hirukoitza da, Eguzkitik 4,4 argi urtera. Alpha Centauri A eta B elkarrekiko gertu dagoen Eguzkiaren tamaina antzeko bikote bat da,Proxima Centaurinano gorri bat da, bikotearengandik 0,2 argi-urtera orbitatzen duena.2016an bizitzarako gai izan daitekeenexoplaneta bat aurkitu zen Proxima Centaurin,Proxima Centauri b izena eman zaiona, Eguzkitik gertuen dagoen exoplaneta[130]. Hurrengo izarrik gertuenakBarnarden izarra (5,9 au),Wolf 359 (7,8 au) etaLalande 21185 (8,3 au) dira.
Gertuen dagoen izarrik handienaSirius da,sekuentzia nagusiko izar bat, Eguzkitik 8,6 argi urtera eta bere masaren bikoitza duena. Siriusen inguruanSirius B izenekonano zuri bat dago orbitan. Gertuen dagoennano marroiaLuhman 16 sistema bitarra da, 6,6 argi urtera. Hamar argi urtera dauden izarren arteanLuyten 726-8 nano gorriaren sistema dago (8,7 au) etaRoss 154 nano gorri bakartia (9,7 au)[131]. Eguzkiaren antzekoa den izar bakartirik gertuenaTau Ceti da, 11,9 argi urtera[132]. Eguzkiaren masaren %80 du eta bere argitasunaren %60. Planeta baten masa duen objeturi librerik gertukoenaWISE 0855-0714 da[133], Jupiterrek baino 10 aldiz masiboagoa den planeta (7 au).
Besteizar-sistema batzuk ezagutzeko aukera izan dugu azkeneko hamarkadan, eta horrekin batera alderaketa batzuk egiteko aukera dago. Eguzki-sistemak, beste sistema planetario bat zuek ez bezala, ez du Merkuriorena baino orbita txikiagoa duen planetarik[134][135]. Ezagutzen dugun Eguzki-sistemak ez dusuper-Lurrik, ez badaBederatzigarren planeta badela eta super-Lurra bat dela. Beste berezitasun bat da Lurraren eta Neptunoren tamainen arteko erdibidekorik ez izatea, planeta harritsu txikiak eta gas-erraldoiak bakarrik daudelarik; beste sistema batzuetan maila ertaineko planetan ohikoak direla ikusi da. Gainera, super-Lurrak dituzten planetek Merkurio baino orbita gertuagokoak dituzte; horregatik uste da Eguzki-sisteman kolisioek planeta horiek suntsitu edo lekuz atera zituztela[136][137].
Eguzki-sistemako orbitak ia zirkularrak dira. Beste sistema batzuetan eszentrikotasun orbitala handiagoa da. Honen arrazoiak azaltzeko eredu ezberdinak badaude ere, zergatia oraindik ezezaguna da[138].
↑Zeharkakoak dira, adibidez, planeten inguruan biratzen duten satelite naturalak. Eguzkiaren inguruan biratzen dute, baina ez zuzenean, planeta ere inguratzen dutelako bide horretan
↑Historian zehar beste planeta batzuk izan dira, adibidez 1930etik 2006ra Pluton planetatzat hartzen zen
↑Merkurio baino handiagoak diren bi ilargiakGanimedes (Jupiterren inguruan biratzen duena) etaTitan (Saturnoren inguruan biratzen duena) daude. Hala ere, Merkurioren masaren erdia baino gutxiago dute.
↑IAUren definizioaren arabera, Eguzkiaren inguruan orbitan ari diren objektuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:planetak,planeta nanoak etaEguzki-sistemako gorputz txikiak.Planeta bat Eguzkiaren inguruan biratzen ari den objektu bat da, zeinen masa nahikoa den grabitateak (ia-)esferikoa den objetu bat izateraino eraman duena, eta bere ibilbidean dauden objektuak garbitu dituena. Definizio honen arabera Eguzki-sisteman zortzi planeta daude: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Bere orbita Kuiperren gerrikoko beste objektuetatik garbitu ez duelako, Plutonek ez du definizio hau betetzen. Pluton planeta nano bat da, beraz, Eguzkiaren inguruan orbita egiten duen eta ia-esferikoa den objektua bere grabitate propioa dela eta, baina ez dituenak bere auzoko planetesimalak garbitu eta ez dena satelite bat. Plutonez gain IAUk beste lau planeta nano onartzen ditu Eguzki-sisteman: Zeres, Haumea, Makemake eta Eris. Beste objetu batzuk ez-ofizialki ere planeta nano gisa izendatu dira, hala nola 2007 OR10, Sedna, Orkus eta Quaoar. Plutoni erreferentzia eginez, Neptunoz haraindiko orbita duten planeta nanoei "plutoide" izena eman ohi zaie.Eguzkiaren inguruan biratzen duten beste objektu txikiakEguzki-sistemako gorputz txiki izena hartzen dute.
↑Almagesto liburuaren bertsioa irakur daiteke, latinez,hemen. Wikisourcen badago gaztelaniazko bertsio bathemen
↑Galileok ikusi zituen lau sateliteakGanimedes,Io,Europa etaKalisto ziren. Gaur egun Jupiterrek gutxienez 69 ilargi dituela dakigu[12], baina asko ez ziren aurkitu 1975a baino lehen. Gorputz hauek ez zutenez Lurraren inguruan orbitatzen, teoria geozentrikoa kolokan geratu zen.
↑Epaiketa famatu horretan esan omen zituen GalileokEppur si muove (hala ere, mugitu egiten da) esaldia.
↑Eguzki-sistemaren masa kalkulatzeko, Eguzkia, Jupiter eta Saturno kenduta, beste objetu guztien masen kalkulua eta ditugun masa estimazioak gehitzen lor daiteke. Oort lainoak 3 Lur masa dituela kalkulatzen dugu[28], Kuiperren eraztunak 0,1[29] eta asteroide gerrikoak 0,0005 Lurraren masa[30]. Guztia gehituz eta gorantz biribilduz, ~37 Lur masa daude Eguzkia, Jupiter eta Saturno ez diren objektuen artean. Urano eta Neptunoko masak ~31 Lur masa dira, beraz ~6 Lur masa geratzen dira guztira. Honek esan nahi du %1aren %10aren %1,3 baino ez direla kanpo planetak ez diren beste objektu guztiak batera.
↑Schaller, E.L.; Brown, M.E.. (2007-04-10). «Volatile Loss and Retention on Kuiper Belt Objects» The Astrophysical Journal 659 (1): L61–L64. doi:10.1086/516709. Bibcode: 2007ApJ...659L..61S..