Eguzki masaastronomian etaastrofisikan konparatibokiizarren eta beste objektu astronomiko oso masibo batzuen masa, galaxiak kasu, kalkulatzeko erabiltzen den neurri unitate bat da. GureEguzkiaren masaren baliokidea da etaLurraren masa baino 332.950 aldiz handiagoa da. Bere ohiko ikurra eta balioa kilogramotan jarraian agertzen diren hauek dira:

Eguzki masa jarraian agertzen den formularen bidez kalkula daiteke, non lurreko urtearen iraupena, Lurretik eguzkirako distantzia (unitate astronomikoa ua) etagrabitazio unibertsalaren konstantea (G) agertzen diren. Honela:

Duela gutxirarte grabitazio unibertsalaren konstantea eta unitate astronomikoa ez ziren zehatz ezagutzen. Hala ere,Eguzki-sistemako beste planeta baten edoizar bitar baten masa erlatiboa eguzki masa unitateetan zehaztea ez da modu ez zehatzean adierazitako konstante hauen araberakoa. Eta beraz erabilgarria zen masa hauek eguzki masetan adieraztea (ikusgaussen grabitazio konstantea). Gaur egun, unitate astronomikoa oso zehatz neurtu ahal izan da planetartekoradar teknikak erabiliz, etaG ere ondo zehaztua dago, baina eguzki masa astronomian ohituragatik eta unitate oso eroso bat delako erabiltzen jarraitzen da.
Eguzki masa bat lotutako honako unitate hauetako batetara bihur daiteke: