Egiptoar arkitekturaAntzinako Egiptok eraikitakoarkitektura da. Harriz egindako lehenengo arkitektura erraldoia da, K.a. III. milurtean garatutakoa.
Egiptoko zibilizazioa nekazal zibilizazioa da.Faraoi jainkotuarenpean errotutako zibilizazioa, erlijiotasun sendo batez antolatua. Hiru faktore nagusi baldintzatzen eta eragiten dute ekoiztuko zenartean:
Ingurune geografikoa:Nilo ibaiaren inguruan hazten da egiptoar zibilizazioa, basamortuaren erdian. Basamortuak urruneko inbasioak geldituko dituen hesia da; Nilo ibaia nekazaritza emankorrerako iturria da. Gainera, materialez aberatsa den kokagunea da (granitoa, kareharria, urrea, harri bitxiak e.a.).
Hilondoko bizitzan sinesmena: geroko bizitzan sinesten duen herria da, eta kontzeptu horrek sorkuntza artistiko handienak egitera eramaten du herria. Erlijioarekin batera garatzen da kontzeptuen idealizazioa eta abstrakzioa, beste mundu baten ideia. Beste munduak hartzen duen garrantziak darama, objektuak bere izaera naturalean imitatzetik aldenduz irudi ideal batez errepresentatzea.
Antolamendu politiko eta soziala: gizarteautokratikoa da, egitura zurrunekoa. Faraoia sistemaren buru da, erlijioa eta politika uztartzen dituen sisteman.
Mastabak: zaharrenak dira. Oinplano laukizuzeneko piramide trenkatu itxura dauka. Lur azpian gorpu-ganbara kokatzen da. Aberats eta funtzionario nagusienentzako eraikinak dira. Mastabak, XI. dinastiarekin amaitzen dira (K.a. 2052.ean ).
Piramideak: Oinplano laukizuzeneko piramideak dira, erregeen hilobiak hain zuzen. Eraikuntza erraldoiak diren arren, tamaina ezberdinetakoak eraiki zituzten. Kareharrizkoak dira. Piramideen eraikuntza VI. dinastiarekin amaitzen da.
Hipogeoak: Harkaitzetan zein lurpean indusitako gorpu-ganberak dira. XII. dinastian abiatzen da eraikin hauen eraiketa.
Tenpluak: jainkoen egoitzak dira. Erregea eta apaizak bakarrik sar zitezkeen barruan. Ospetsuena, Amon-Ra jainkoaren ospez egindakoKarnakeko tenplua da. XVIII. dinastiatik aurrerakoak dira eraiki ziren gehienak.
Harriz egindako lehengo arkitektura erraldoia da. Arkitektura zibil eta militarrerako buztina erabiltzen zuten, arkitektura erlijiosoan berriz harria ziurrenik eraikin erlijiosoei biziraupen amaigabea eman nahiko zietelako. Arkitektura erlijiosoa heriotzarekin, eta beraz hil ondorengo bizitzarekin loturik dagoenez, betikotasunaren ideiari atxikirik dago. Eraikuntza sistema sinpleak erabili zituzten, pilaketan etaarkitektura arkitrabatuan oinarrituta. Formak ere nahiko sinpleak dira, zurez –palmondoz– eraikitako arkitektura irudikatzen da harrizkoetan. Dena den, erraldoitasuna da arkitektura honen bereizgarri nagusiena.
Lehen dinastiako hilobietako arkitekturaren ezaugarri nagusia mastaba da.
Saggarakoa lauki zuzen formako gainegitura bat da, ardatz luzea iparretik hegora doa eta lurpeko hilobi ganbara eta biltegi multzo baten gainean hedatzen da, hauen sabaiak habe trinkoak direla. Goiko egituran zenbait gela dago, hildakoaren dotea uzteko. Kanpoko paretak eguzkitan lehortutako lohizko pezoz eginak daude, zokoak eta irtenuneak txandakatuz; barrenetik lodiagoak dira gorenean baino, aurreko eraikuntza sisteman bezala. Dinastia garaiko eraikuntza guztien ezaugarria izango da hori, baita eraikuntzak harrizkoak direnean ere. Kanpoko apaindura "jauregi fatxada" deiturikoan oinarritzen da, hau da, errege jauregiaren sarrerako diseinuan: ate garai bat eta zutabeak alboetan.
Mastaba eta jauregi aurre alde hauei esker ikus dezakegu garai hartako errege jauregien –batez ere san-eraren– bikaintasuna eta edertasuna. II. dinastiako eraikin erlijiosoak harriz eginak ziren.
Egiptoko lehen bi dinastien garaian, faraoi jainkotuak aginpide zentralizatu bakar baten pean bildu zituen goiko eta beheko Egipto. Aginte zentralizatuari etaNilo ibaiaren gainezkaldi erregularrei esker, nekazaritza soberakin ugari eskuratzen zuten eta horregatik enplegatu ahal izan zen hainbeste jende Inperio Zaharraren ezaugarri bihurtu ziren arkitektura obra ikaragarri haietan. Garai hartan asmatu zen hieroglifo idazkera, eta orduan sortu zirenMenfis etaHeliopolisko erlijio gune handiak ere. Gune horietan osatu zen sinesmen sinkretismoa erabakigarria izan zen faraoi jainkotuaren aginpidea sendotzeko.
Inoiz altxatu diren hilobi monumentu handienak eraiki zituztenfaraoiek, sekula sekulakotz aintzatuak eta gogoratuak izango ziren itxaropenean. Ez da ahaztu behar, hala ere, elementu gehiago hartzen zituen hileta eraikin multzo baten parte izaten zela piramidea, nahiz eta hilobia bertan egon. Hala, aipatzekoak dira: beheko tenplua, ibai ertzean; goiko tenplua, piramidearen alboan, faraoiaren gurtzarako; piramidera heltzeko galtzada; biltegiak; eta, batzuetan, faraoiaren hileta ontziarentzako hobia.IV. dinastiatik aurrera, piramide txikiago batzuk egin zituzten faraoien emazteentzat, piramide handiaren alboan. Hileta eraikin multzo handi hauen inguruan altxatzen zituzten handizkiek eta funtzionarioek ere berenmastabak, faraoi jainkotuagandik hurbil hilobiratuak izan zitezen.
Ezagutzen den lehen hileta eraikin multzo piramideduna Horus Netjerikhet edo Djoser faraoiarena da (K.a. 2668-2649).Imhotep arkitekto handiak eraiki zuen, eta azken hori da, hain zuzen ere, errege eta gobernariak kenduta, bere izen propioz gogoratzen den historiako lehen gizakia.Saqqarako Piramide Mailakatua mastaba handi baten gisara diseinatu zen lehenbizi. Hau da, garaiera gutxiko egitara karratu bat, goiko aldetik putzu erako sarrera bat zuena. Hasierako mastaba hari solairu gehiago erantsi zitzaizkion gainean, harik eta behin betiko piramide mailakatu forma eman zitzaion arte.Kareharriz eraikitako sei harmailaz dago osatua piramidea.
Piramideen bilakaerako hurrengo urratsa IV. dinastiako lehen faraoia izan zenSnofruren (2575-2551 K.a.) erregealdian egin zen. Faraoi honen garaian hiru piramide handi eraiki ziren eta, itxura batean behintzat, ez dirudi herrialdeko ekonomiari eta giza baliabideei gehiegi erasan zitzaienik. Hiru piramide horietan ikusten da piramide mailakatuetik benetako piramidera arteko bilakaera (tarteanerronboide formakotik pasa zen). Meidumeko piramidea, lehenengoa, Huni faraoiak, Snofruren aitak, eraikitako piramide mailakatu bat zen hasieran, gero harmailak berdindu bazitzaizkion ere, 92 metro altuko benetako piramide baten itxura eman zitzaion arte. Gaur egun, piramide horren barne egitura baizik ez dago zutik, kanpoko estalkia berehalaxe erori baitzen. Ondoren beste piramide baten eraikuntzari ekin zion SnofrukDahsurren. Malda pikoa emanez hasi zirenzenotafio berria eraikitzen: 54° 31', baina erdialdera heldu zirenean pitzatu batzuk agertu ziren eta Meidumekoa bezala eroriko zitzaien beldurrez, malda apaltzea erabaki zuten. Hala, 43° 21'ko malda eman zioten handik gora, eta horregatik geratu zitzaion erronboide itxura bitxi hori:Piramide Makurra. Nahiz eta piramide hark 102 metroko garaiera izan, SnofrukPiramide Gorria deitu zitzaion hirugarren piramide bat eraikitzeko agindu zuen, eta hantxe hilobiratu zuten.
Gizako piramide multzoa da, edonola ere, denetan ikusgarriena eta ezagunena, hantxe iritsi baitzuten perfekzioa Inperio Zaharreko arkitektoek. Khufu edoKeopsen piramidea (K.a. 2589-2566) da, segur aski, historia guztian harriz eraikitako monumenturik handiena. Aldera dakiokeen bakarra Txinako Harresi Handia da, askoz geroagoko obra, bestalde.
Hileta eraikin multzoak ez ezik,V. dinastiako faraoiek Ra jainkoari eskainitako tenpluak ere eraiki zituzten.Eguzkiari eskainitako tenplu hauek atari bat zuten aurrean, eta berorretatik piramideetakoen antzeko aldapa bat igotzen zen tenpluraino.
Eguzki ontzi bat irudikatzen zuenadreiluzko patio karratu bat izaten zen tenplua bera, eta patioaren barruanobelisko bat egoten zen idulki baten gainean ezarria.
Gizarte maila alaiko pertsonak, zerbitzatu zuten faraoiaren zenotafioaren ondoan eraikitako mastabetan hobiratzen ziren. Era horretan,Ra beraren kide bihurtzen ziren, jainko harekin identifikatzen baitzen faraoia hil ondoan.
Erdiko Inperioko eraikin gehienak edo erabat desagerturik edo oso hondatuak daude gaur egun. Erdiko Inperioko arkitektura ere jainkoentzat eta hildakoentzat egina zen, baina Inperio Zaharrean baino eskala gizatiarragoan. Egiptoarrak ohartu ziren piramide gotorrenak ere profanatu zitezkeela, eta eraikuntza metodoak arrazionaltzeko joera hartu zuten, eta hala, sormenari ateak irekitzearekin batera, askoz lehenago amaitu ahal izan zituzten eraikinak.
Geroago sortutako faraoiek ez zuten lotsarik izan Erdiko Inperiokotenpluak desegin eta haietatik ateratako gaiez beren eraikinak egiteko. Horixe gertatu zitzaionSesostris I.ak eraikitako Kapera Zuriari, zeinaAmenhotep III.ak eraitsi baitzuen handik ateratako harriakKarnakeko tenpluaren hirugarrenpilonoaren zimentarritzat erabiltzeko. Testuz josita zegoenhieroglifo bati eskerrak berreraiki ahal izan da, harririk harri, puzzle bat bezalaxe. Lauki formako kiosko moduko bat da, eta aurkako aldeetatik abiatzen diren bi aldapetatik heltzen da bertara. Pilare guztiak hieroglifoez eta erliebeez estalita daude.
Sesostris I.akHeliopolisen altxatako tenplutik ez da 20 metro garaikoobelisko bat eta zimentarrien hondakin batzuk besterik geratzen, baina argi ikusten da horietan eraikinak bere garaian izan bide zuen garrantzia.
Aro guztiko hileta eraikinen multzo aipagarriena XI. dinastiakoMentuhotep II.a (K.a. 2064-2013) faraoiarena izan zen, zeinaDeir el Bahari izeneko Tebasko amildegian eraiki baitzen, Nilo ibaiaren mendebaldeko ertzean, Karnakeko tenpluaren aurrez aurre.
Harkaitzean zulatuta zegoen hilobia, handikienak egon ohi ziren bezala. Sarreraren aurrean, patio zabal bat zegoen, eta haren atzean bi terraza angelu-zuzen altxatzen ziren, zentrokideak,tumulu edopiramide formako egitura batean amaitzen zirenak, pilareoktogonalezkozutabedi bikoitza zutela inguruan.
Egun erabat hondatua dago monumentua.
XII. dinastiako faraoiak, ordea, Nilo ibaiaren haraneko toki hautatuetan (Dashur, Lislnt eta Lahun) eraikitako piramideetan ehortzi zituzten. Erdiko Inperioko piramideak, dena den, ez ziren Inperio Zaharreko harrizko eraikin trinko haiek.Sesostris I.aren (K.a. 1964-1919) piramideak 61 metroko garaiera zuen, eta barruko egitura erditik kanpoaldera zabaltzen diren harrizko murruz egina dago, berorien sendogarritzat harresi txiki perpendikular batzuk dituztela. Harresi arteko hutsuneak harri pusketez, lurrez eta hareaz bete ziren. Piramidea, kanpotik,kareharriz forratua zegoen, gaur egun haien arrastorik ez bada ere. Piramide hauek, itxuraz, erabat harriz egindakoak bezalakoxeak ziren, baina askoz lehenago amaitu ez ezik, ondotxoz merkeago ere ateratzen ziren. XII. dinastiaren azken aldera, are xumeagoa bilakatu zen piramideen eraikuntza, barrualde guztiapezo hutsez egiten baitzitzaien.
Inperio Berriaren garaian, tokian tokiko jainko gehienak Eguzkiak bereganatu zituen, Heliopolisko apaizen teologiaren eraginez. Orduan agertu zirenAmon-Ra,Sobek-Ra etaMontu-Raren gisako izenak. Eguzki jainkoa (Re edo Ra) patio zutabedun batean jarritakoaldare batean gurtzen zen, estalperik gabe. Egitura horrekin bat eginda hipostiloa egoten zen, eta, hien aurretik, sarrerako pilono handi bat, zeina alde banatan bi dorre trinko zituen ate handi bat izaten baitzen. Eguzkia bi mendiren artetik jaikitzen zen tenpluari bizia ematera, eta, hain zuzen ere, bi mendi horien ikur ziren piloroko bi dorreak. Inperio Berriko tenpluak sinbolismoz zamatutako arkitektura elementu horiek guztiak uztartzen zituen, eta multzo guztia inguratzen zuela,temenos izeneko pezozko murru bat izaten zuen. Sarreran, alde banatan,esfingeak egoten ziren tenpluaren zaindari. Pilonoen kanpoko eta barruko hoanetan, faraoiaren irudia agertzen zen Egiptoren etsaiak porrokatzen. Pilonoen kanpoko aldetik lau zutiko luze egoten ziren estandarte bana haizetan zutela, historiaurreko tenpluetan bezala, toki sakratua etatabua zen adierazgarri. Tenpluaren barren-harrenean santutegia egoten zen, oso harri gogorrezko bloke balearrean zulatuta. Santutegiko zoruaurrez edozilarrez estalia egoten zen.
GaurDeir el-Bahari deitzen zaion amildegiaren barrenean Mentuhotep I.aren hilobi tenplua zegoen hasieran. Hatshepsut erreginak (K.a. 1479-1457), toki horixe aukeratu zuen bere tenplua eraikitzeko, hain zuzen ere, Erregeen Haranaren beste aldean zegoelako. Senenmut arkitektoak zuzendu zituen obrak, tenpluaren alboko kapera batean irakurri ahal daitekeenez. Ez da ohikoa arkitektoaren izena bere obran azaltzea, baina heste iturri batzuetatik jakin da garrantzi handiko pertsonaia eta erregina oso hegikoa zela Senenmut hori. Eraikina, funtsean, hiru plataformaz dago osatua, eta euren artean aldapa batzuen bidez daude lotuak. Barrenekoa patio ireki bat da eta atari bat du atzean. Erdiko eta goreneko oinek harkaitzean zulatutako beste areto batzuk ere badituzte. Senenmutek, tenpluak ingurukopaisaiarekin bat egitea ez ezik, lau angeluko etapoligono formako zutabeek argi/itzal joko ikusgarri bat eragitea ere lortu zuen, tokiko eguzki indartsuak efektua areagotzen zuela (ez da ahaztu behar Deir el-Bahari dela, mundu osoa hartuta, udan tenperatura handienetakoak izaten dituen tokietako bat).
Hatshepsutek hasitako modari jarraiki -hilobiaErregeen Haranean eginaraztea eta, harekin inolako loturarik gabe, hileta tenplua beste nonbait altxatzea-,Ramses II.ak Nilo ibaiaren sartaldeko ertzean eraikiarazi zuen berea, "Rameseum" izenekoa, Tebasen parean, Abd el Gurna mendiaren oinean. Tenplu hori oso hondatua dago gaur egun, harrobitzat erabili baitzuten beste eraikin batzuk egiteko. Santutegiak, hipostiloak eta bi pilonok osatzen zuten eraikina, eta pilono bakoitzak bere patioa zuen, estali gabea. Tenpluaren atzealdean, biltegitarako erabiltzen ziren ganbarak zeuden. Pezozkoak dira eta egoera onean daude oraindik.Ganga formako sabaiak dituzte, eta horrek hankaz gora botatzen du egiptoarrek ez zutela gangarik eraikitzen zioen teoria. Tenpluaren ekonomia jardueretan eskuratutako laboreak eta jakiak gordetzen ziren ganbara horietan, tenplua, izan ere, lurren eta azienden jabe izaten baitzen. Hasieran, aintzira sakratu bat eta faraoiarentzako jauretxe txiki bat ere izan zituen. Tenpluaren kanpoaldean, 17 metro altu zen faraoiaren estatua erraldoi baten hondakinak aurkitu dira.
NubiakoAbu Simbeleko tenpluak ez dira, izatez, arkitekturako obrak, barruan arkitektura espazioak dituzten eskultura eskergak baizik. Tenplu hauetako elementuak, Inperio Berriko hileta hipogeoen antzera, materiala erauziz egin ziren, harkaitza zulatuz, alegia. Ez dago arrazoi garbirik esandako tenpluak Egiptoko tradiziozko erlijio zentroetatik hain urruti kokatzeko.
Faraoien hipogeoak, Erregeen Haranean zulatuak, oso bakunak ziren XVIII.mendearen hasieran, haina geroz eta luzeago eta sakonago egin ziren, eta XIX. dinastian eredu moduko bat finkatu zen, eredu horrexek iraun baitzuen, gutxi gorabehera, XX. dinastiaren azkena arte. Sarkofagoaren aretoak zutabeak izan ohi zituen, benetako eraikuntza baten itxura izan zezan.Amarnako nekropolian ere zulatu ziren barruan zutabeak zituzten hilobiak.
Beste zenbait nekropolietan, Sakaran edo Deir el Medinen, esate baterako, hilobi pribatuak benetako eraikuntzak ziren, aurrean tenplutxo bat zutela, hildakoaren gurtzarako.
Aro Berantiarreko faraoiek garrantzizko obrak erailei bazituzten ere, arte horren oso lekuko gutxi geratu zaizkigu.
XXIII. dinastiako erregeek eraikuntza berriak erantsi zizkiotenKarnakeko tenpluari, eta hala, apaindutako atari berri bat eraiki zuten Inperio Berriaren garaiko azken eraikinen atzean. Tenplu berri bat ere eraiki zuten Bubastisen, XXII. dinastiaren hiriburuan, baina egoera txarrean dauden hondakin gutxi batzuk besterik ez da geratzen.
XXV. dinastiakoTaharga faraoiak (K.a. 690-664)papiro formako zutabeak zituen kiosko bat eraikiarazi zuen Karnakeko bigarren pilonoaren ate aurrean. Oraindik zutik dago hamar zutabeetako bat. Kuxtar faraoiek ere eraikin handiak altxa zituzten Nubian, beren jatorriko lurraldean. Piankhyk eta Tahargak Gebel Barkal, Sanam eta Kawako tenpluak zaharberritu zituzten. XXV. dinastiako faraoiek, Inperio Zaharreko ereduen imitazioz, berriro ere piramide azpian egin zituzten heren hilobiak. Hala egin zuten, esate baterako,Gebel Barkalen hegoaldeko Nuri izeneko nubiar nekropolian, gaurSudango lurraldean, non, geroago, meroetar faraoiak ehortzi baitzituzten. XXV. dinastiako faraoien piramideak utileiak ziren : Piankhyrenak 68°ko makurrera du, eta oinarrian 8 metro besterik ez du alde bakoitzean. Piramidearen azpian zegoenhileta ganbera, eta haren egiturarekin zerikusirik ez zuen kanpoko eskailera batetik sartzen zen benara. Karnakeko tenpluaren esparrua behin betiko mugatzen zuen pezozko murru eskerga bat eraikiarazi zuen. Egiptoar jatorriko azken faraoia izan zenNektanebo II.ak (K.a. 360-343), Siwa oasiko tenplua eraikiarazi zuen, non Alexandro Handiak orakuluari galdegin baitzion. Faraoi horrek berak, Horusi eskainitako santutegi berri bat eginarazi zuen Edfuko tenpluan, baina egun ez daaaaosa[erreferentzia behar] baizik geratzen, alegia, jainkoaren irudia edukitzen zuengranito beltzezko atal bat.
Nahiz eta, lehenik Greziako erregeek gobernatutako lurralde, eta gero, erromatar probintzia bihurtu Egipto, tinko eutsi zitzaien egiptoar artearen ereduei, eta eraikin apartak egiten jarraitu zuten, horietako batzuk, faraoien garaikoak baino ederragoak eta kalitatez hobeak.
Hobekien gorde den tenpluaEdfukoa da.Horus jainkoari eskaini zitzaion, eta Luxorren eta Asuanen tartean dago. Aurretik, toki berean, Inperio Berriko tenplu bat zegoen eta hango materialak berrerabilizituzten, batez ere, sarrerako patioa lauzatzeko. Bai sarrerako atarteetan eta bai bi hipostiloetan zutabe konposatuak eraiki zituzten. Pilonoaren barnealdeko hormetan Edfuko Horusen etaDenderako Hator jainkosaren elkar topatzea ospatzen zuen festa dago irudikatuta.Hipostiloak launa zutabeko hiru ilara zituen, eta agerpenen atartea deitzen zitzaion, hantxe agertzen baitzen jainkoa jendartera. Esparru sakratuaren barruan, baina bakartuta,Jaiotzen etxea dago, hantxe ospatzen baitzen Horus jainkoaren jaiotza. Eraikin horren areto nagusia zutabez hornitutako galeria batek inguratzen du, eta esandako zutabeek kapitel loredunak eta Bes jainkoaren formako abakoak dituzte. Hormetan, jainkoaren haurtzaroko pasarteak daude irudikaturik.