Afrikako etaEkialde Hurbileko estaturik jendetsuenetakoa da. Biztanleen gehiengo zabala Niloren ertzetan bizi da, 40.000 kilometro karratuko eremuan, landa lurrak aurkitzen diren eskualde bakarrean.Sahara basamortuko eskualde zabalek ia ez dute biztanlerik. Mundu osoan dira ezagunakEgiptoko antzinako zibilizazioak eta haiek eraikitako monumentu ikusgarriak, hala nolaGizako piramide multzoa etaEsfinge Handia. HegoaldekoLuxor hirianKarnak etaErregeen harana arkeologia gune garrantzitsuak daude.
Afrikako ipar-ekialdeko izkina etaSinai penintsula hartzen ditu, ipar latitudeko 22° eta 32° artean, eta ekialdeko longitudeko 25° eta 35° artean. Ipar-ekialdeanIsrael etaPalestina (Gazako zerrenda) ditu, ekialdeanAqabako golkoa etaItsaso Gorria, hegoaldeanSudan, mendebaldeanLibia eta iparraldeanMediterraneoa. Estatuak duen garrantzigeopolitikoa kokapen estrategikotik datorkio: kontinentearteko nazioa da,Afrika etaAsiaren arteko zubi-lurraldea baitu (Suezko istmoa) eta, toki berean, Mediterraneoaren etaIndiako ozeanoaren arteko ubide nabigagarria (Suezko kanala) Itsaso Gorrian zehar. 1.001.450 kilometro koadroko eremua izanik, munduko estaturik handienetan 31.a da.[2]
Mendebaldeko basamortua, Libiako basamortua ere deitua, mendebaldean. Egiptoko lurraldearen bi heren hartzen ditu eta 300–400 metroko altuera dutendunek osatzen dute. Basamortu haulurralde gorria izenarekin ezagutzen zuten Antzinako Egipton, eta mendebaldeko mehatxuetatik babesten zuten faraoien erresuma. Oso lehorra bada ere, baditu oasiak:Bahariya,Dakhla,Farafra,Kharga etaSiwa.
Niloren harana, erdialdean; 1.500 kilometro da luze eta kilometro batetik hogeira bitarte zabal. Iparretik hegoaldera gurutzatzen du Egipto, Niloren bigarren ur-jauzitik Kairoraino (Egipto Garaia). Kairoren iparraldean adar ugaritan banatzen da Nilo ibaia (Damieta,Rosetta) eta aintziraz inguraturikodelta eratzen du (Egipto Beherea).
Nilo ibaia da Egiptoren bihotza. 1.550 kilometroz zeharkatzen du herrialdea, Sudango mugatik (Wadi Halfa) Mediterraneoraino. Mundukodelta handienetako bat eratzen du ahoan: 36.500 kilometro koadro.[4] Ibar honetara egokitu ziren zibilizazioek etekin handia atera zioten laborantzari uholdeei neurria hartzeko modua aurkitu zutenean. Gorabehera horien arabera antolatu behar izan zuten, bestalde, gizartearen egitura. Batez ereXX. mendeaz gero lan handiak egin dira urtegien bidez ura ubideen hasierako mailaraino altxatzeko, ur eutsien bidez ura lehorraldietarako gorde ahal izateko, etab. Horietan ezagunenaAswango presa da,Nasserren aintzira deitua,1971n inauguratu zena. 700.000hektarea labore-sail ureztatzen da aintzira horretako urari esker.[5]
Guztiz beroa eta idorra da basamortuan, eta epelagoa Mediterraneotik hurbilagoko lurraldetan. Hori dela-eta, biztanle guneak zerrenda estu batean daude bilduak,Niloren ertzean etadeltan. Hau da, biztanleriaren % 99k eremu osoaren % 5,5 baino ez du erabiltzen.[6]
3.000 urtez, Niloren ertzetan historiako zibilizazio ikusgarrienetakoa garatu zen,Antzinako Egipto. Egiptoarrek tenplu erraldoiak eta hilobi eraikin ikaragarriak eraiki zituzten, nonfaraoiak eta jainko-jainkosa zaharrak goraipatzen zituzten. Bertanidazketa sortu zen,hieroglifo izeneko ideogramak, eta gizateriahistoriaurretik atera. Idazteko sistema garatu etahieratikoa sortu zuten aurrenik; ondoren, grafia sinplifikatuzdemotikoa.Medikuntza saiakerak idatzi zituzten,matematika eta kontakizun mitologiko eta historiko ikaragarriak,papirotan idatziak, harrian edota zurean zizelkatuak. Faraoien aroan, egiptoarren kultura-ezaugarriek iraun zuten, etaerromatar probintzia bihurtu arte Mediterraneo osoan izan zuen eragina, besteak besteerlijioaren etaarkitekturaren aldetik.Isisen azken apaizek535 arte mantendu zuten haren gurtzaFilae uhartean, hots,Justiniano I.ak debekatu zuen arte.
Zenbait inbasio eta okupazioren ostean, faraoien herriaarabiarren menpe geratu zenVII. mendean. Bertako kulturak arabiar nortasunaren eragin sakona jaso zuen, egun nagusi direnIslama etaarabiera barne. Egipto musulmanaEkialde Hurbileko egoera politikoaren baitan kokatzen da, etaIsraelekiko gatazka ugaritan. Bestalde, herri lan monumental garaikide nagusiak ditu,Suezko kanala etaAswango presa batik bat.
Egiptoko antzinakozibilizazioaNilo ibaiaren behe arroan garatu zen.Afrikatik etaAsia mendebaletik etorritako biztanle taldeak nahasi ziren bertan. K.a. 10000. urterako harri landua ezagutzen zuten. K.a. 5000. urte aldera,Neolitoan bizirik iraun zuten bi zibilizazio mota agertu ziren iparraldean eta hegoaldean. K.a. 4000. urtean bi erresuma zeuden:Butoko erresuma iparraldean (Egipto Beherea) etaNekhengo erresuma hegoaldean (Egipto Garaia). K.a. 3300. urtearen inguruan,Menes hegoaldeko erregeakTinis hiriaren iparraldea hartu eta bi erreinuak bateratu zituen; hala sortu zenI. tiniar dinastia, lehenbiziko faraoi dinastia.Abidosko etaSakkarako eraikuntzei esker ezagutzen dira lehen bi tiniar dinastietako eta Menfisko III. dinastiako faraoien izenak.
Egiptoko Inperio Zaharra K.a. 2720–2300 bitartean garatu zen, eta IV. eta V. dinastiak izan ziren agintean.Keops,Kefren etaMizerino faraoien garaietan iritsi zen gailurrera: hauek eraiki zituztenGizako piramideak. Hiriburua TinistikMenfisera aldatu zuten etaNubiako meatzeak hasi ziren ustiatzen. Garai hartakoak dira Menfisko biztanleek gogoko zituzten eskultura erraldoiak (Gizako Esfinge Handia).
Tarteko Lehen Aroa K.a. 2300–2065 bitartean garatu zen, eta VII-X. dinastiak izan ziren agintean. Niloko haranaren eta deltaaren jaun zirenHerakleopolisko erregeen (Kheti I, II eta III) eta Egipto Garaiaren jaun zirenTebasko erregeen arteko gerrak hasi ziren. Azkenean Tebaskoek irabazi zuten,Mentuhotep I.aren garaian, etaErdiko Inperioa sortu zuten (K.a. 2065–1785; XI. eta XII. dinastiak).Sesostris III.aren garaianNubia kolonizatu zuten, etaFeniziara etaPalestinara hedatu zen orduan Egiptoren eragina. Tebas utzi etaLishten jarri zuten hiriburua. TebaskoAmonen gurtzarekin batera,Osirisena zabaldu zen. Hainbat joera azaldu ziren garai hartako arteanː tamaina handiko arkitektura berriro nagusitu bazen ere (Mentuhotep I.aren hilobia),ikonografian nolabaitekohumanismoa gailendu zen.
Erdiko Inperioaren ondoren, Egiptoko historiako garai ilunenetako bat etorri zen,Tarteko Bigarren Aroa (K.a. 1785–1580, XIII–XVII. dinastiak).Hiksoen etorrerak markatu zituen XIII. eta XIV. dinastiak. Haien jatorria ez da ezaguna, ustezsemitak baziren ere. XV. eta XVI. dinastiak leinu horretakoak izan ziren.Indoeuropar teknikak, ohiturak eta erlijio erak eraman zituzten (zaldia eta gerra orga, besteak beste).Amosisek egotzi zituen hiksoak, etaInperio Berria sortu zen.
Egiptoko Inperio Berria K.a. 1580–1085 urte bitartean garatu zen, eta XVIII–XX. dinastiak izan ziren agintean. Egiptoko Inperioa inbasioetatik gorde nahian, XVIII. dinastiako faraoiek inperioaren lurrak zabaltzeari ekin zioten: ekialderantzEufrates ibairaino zabaldu zuten inperioa, eta Niloko laugarren ur-jauziraino hegoalderantz. XVIII. dinastiako faraoien artean hauek dira aipatzekoak:Amenhotep I.a, Nubiaren konkista hasi baitzuen;Tutmosis I.a, konkista hori burutu eta inperioa Goi Eufrateseraino zabaldu zuena;Hatshepsut erregina,Karnakeko obeliskoa jaso zuena;Tutmosis III.a,mendebaldeko Asia etaEgeoko uharteak bereganatu eta,asiriarrak garaitu ondoren, inperioaTaurus mendietaraino zabaldu zuena;Amenhotep III.a, Egipto indarrez eta ondasunez gailurreraino eraman zuena. Hala ere, garai hartanhitita indoeuroparrak hasi ziren Egiptoren aurkako gerran.
Amenofis IV.ak Akenaton izena hartu zuen, etaAton jainkoaren gurtza ezarri zuen Amon zaharraren ordez; hiriburuaAmarnara aldatu zuen. Haren semeTutankhamonekTebasera itzuli zuen atzera hiriburua, eta Amonen gurtza ezarri zuen berriro. XIX. dinastian (K.a. 1314–1200)Seti I.ak hititen kontrako guduak irabazi zituen, eta haren semeRamses II.ak berriro garaitu zituenKadeshen, baina hititak erabat menderatzea lortu gabe. XX. dinastian (K.a. 1200–1085),Ramses III.akitsasoko herriak (Egeoko uharteetakoak) garaitu zituen, baina ordurako Egipto gainbehera zetorren, eta Amonen apaizen indarra areagotu egin zuen. XX. dinastiaren garai horren amaieran, Ramses faraoiaren aroan azaldu zen anarkia giroa areagotu zen eta inperioa bitan banatu zen:Esmendes I.a faraoiaTanis hirian (Egipto Beherea) finkatu zen etaHerihor apaiza Tebasen, bere burua faraoi izendatu ondoren. Egoera horrek bere horretan iraun zuen XXI. dinastian.
XXI. dinastiak hasiera eman zion Tarteko Hirugarren Aroa deitu izan zaion aldiari (K.a. 1085–633). Dinastia libiar eta kuxiten garaian (K.a. 950–663; XXII–XXV. dinastiak) inperioen gainbehera areagotu zen, eta handik gutxira asiriarren mende geratu zen (Asurbanipalek Tebas hartu zuen K.a. 664. urtean). Berpizkunde aro labur bat etorri zen ondoren,Psametiko I.ak sortu zuenSais hiriko XXVI. dinastiaren garaian (K.a. 663–525).Asiriarrak egotzi zituzten; horrek arteen eta erlijioaren loraldia ekarri zuen. Haren ondorengoNekao II.akPalestina etaAsiria berriro menderatu nahirik,JosiasJudeako erregea garaitu zuen (Megiddo,Kanaan, K.a. 609), bainaBabiloniako erregeNabukodonosor II.ak menderatu zuen Eufrates ibaiaren ondoan (Karkemish, K.a. 605).
Haren ondorengoek ere ez zuten arrakasta handirik izan, eta azkenik525eanpersiarrek Egipto konkistatu eta beren dinastia ezarri zuten (Pelusio, egun Tell el-Farama, K.a. 525). Egipto mende batez egon zen persiarren mendean (K.a. 525–404), XXVII. dinastiarekin:Kanbises II.a,Dario I.a,Xerxes I.a,Artaxerxes I.a etaDario II.a). K.a. 404 eta 341 artean nolabaiteko askatasuna lortu zuten XXVIII. eta XXX. bitarteko dinastietan, baina azkenikArtaxerxes III.ak etaDario III.ak Persiako Inperiora lotu zuten Egipto.Alexandro Handiak egotzi zituen persiarrak Egiptotik K.a. 332. urtean.
Ptolomeotarren, erromatarren eta bizantziarren garaia
K.a. 331nAlexandro HandiakAlexandria sortu zuen,Siwako oasianAmonen tenplura joan eta bere burua jainkoaren seme aldarrikatu zuen, faraoi alegia. Bera hiltzean, K.a. 323an,Ptolomeo Lagosen eskuetan gelditu zen Egipto. Hark sortu zuenPtolomeotar dinastia,Kleopatra VII.a hil eta erromatarrek Egipto menderatu zuten arte iraun zuena (K.a. 30).K.a. 31n,Aktiumgo guduaren ondorenAugusto Alexandrian sartu zenean, Erromaren mendeko probintzia bihurtu zen Egipto. Enperadoreak zuzenean aukeraturiko agintari militar baten agintepean geratu zen gobernua, eta gizarte egiturak ptolomeotarren garaian bezala jarraitu zuen, greziarrak edo heleniarrak zirela nagusi.
Bestalde, AlexandriakMediterraneo osoko portu nagusia eta erlijio eta kultura hiri nagusi gisa jarraitu zuen. Oso zerga astunak ordaindu behar izan zituen Egiptok eta, jatorri desberdineko gizarte kasten arteko banaketa zela medio, matxinada eta gatazka handiak gertatu ziren, Alexandrian batez ere.Juduen eta heleniarren arteko borroka handienak K. o.66. eta117. urteetan gertatu ziren. 66ko matxinadaren ondorioz 50.000 juduk galdu zuten bizia, eta 240.000 hil ziren 117koan; huraxe izan zen diaspora eragin zuen gertaera. Erromatar Inperioa banatu zenean, EgiptoBizantzioren eskuetan geratu zen. Bizantziok aurreko politika berari eutsi zion, eta Egiptori oso zerga astunak ezarri zizkion. Arrazoi horrengatik erraztasun handiz onartu zuten egiptoarrek persiarren agintea616an eta, azkenik, arabiarrena641ean.
969–1171 bitartean,xiitafatimatarrak nagusitu ziren bertan eta, Bagdadi bizkar emanda,Kairon eraiki zuten kalifa-herri berriaren egoitza. Musulman heretikoak baitziren,suniten eta abbastarren aurka gudukatu ziren bertatik. Dinastia horren garaian urte oparoak izan ziren Egipton, sortaldearekin egiten zuen salerosketari esker. Kairo mundu islamikoko hiri ederrenetako bat bihurtu zen, eta Alexandriak, berriz, galdu egin zuen aspaldiko distira hura. Fatimatarren agintea ahuldu egin zengurutzatu kristauen aurkako gerren ondorioz;1172. urteanSaladin I.ak kalifa-herria kurdua deuseztatu zuen, eta abbastarrek bultzaturiko ortodoxia sunita nagusitu zen berriro.
Saladinek sortutakoayyubtarren dinastia (1172–1250),mamelukoen buru zenBaibarsek irauli zuen eta dinastia bahrita sortu (1261–1382). Ondoren Barquqzirkasiarrak sorturiko dinastia burdjita etorri zen (1382–1517).Mamelukoen Sultanerriko azken bi dinastiotako agintariekmongolen erasoetatik babestu zuten Egipto, ekonomia bizkortzen saiatu ziren eta nazioaren oinarri politikoak sendotu zituzten. Monumentu eder handiak izan ziren Kairo hirian. Urte haietan izan zuen Egiptok heleniarren ondorengo garai oparoena. Aurkikunde batek, ordea, Egiptoren gainbehera ekarri zuen XV. mende bukaeran:1488an portugaldarrekEsperantza Oneko lurmuturra aurkitu zuten, eta Egipto ez zen harrezkero Sartaldeko eta Sortaldeko nazioak elkartzen zituen lurralde bakarra izan. Mamelukoek, bestalde, ezin eutsi izan ziotenotomandarren erasoari eta turkiarrek mendean hartu zuten Egipto1517an.
1517an,Selim I.aotomandar sultanak Egipto hartu eta Turkiaren mendeko herrialde bihurtu zuen. Horrela iraun zuen hiru mendez,Napoleon Bonapartek1798. urtean hartu zuen arte. Frantziaren agintea oso laburra izan zen, eta1805eanMehmet Ali erregeorde izendatu zuten. HarkOtomandar Inperioarekiko askatasun osoa lortu zuen. Baina independentzia hura ez zen erabatekoa izan, mendebaldeko estatu kolonialistek emandako agindu batzuk bete behar izan baitzituen; izan ere, Ingalaterrak behartuta, Otomandar Inperioari gerran irabazitako guztiak itzuli egin behar izan zizkion Egiptok. Mehmet Aliren agintaldian aro modernoan sartu zen Egipto.
Ondorengoek ez zuten asmatu haren bideari jarraitzen, eta1882an ingelesekAhmed Orabi abertzalea garaitu ondoren, beren agintea ezarri zuten, izenez artean Otomandar Inperioaren mende bazegoen ere Egipto. Britainiako kontsula zen Egiptoko benetako nagusia;Abbas II.ak independentziaren alde egin zuen saioak ez zuen berehalako fruiturik eman. Higikunde abertzaleak indar berria hartu zuenMuhammad Abduh Egiptoko independentziaren lehen teorikoaren eraginez; bera izan zenNahdha edo arabiar berpizkundearen sortzaile nagusia izan zen1899an. Orduan indaberritu zen Egiptoko kultura, eta eskolak, liburutegiak, moldiztegiak eta egunkariak sortu ziren.
1914. urtean Egipto Ingalaterrako Koroaren mendeko kolonia bihurtu zen ofizialki eta Abbas II.a inolako aginterik gabe geratu zen.1918an,Saad Zaghlulek Egiptoren askatasun osoa aldarrikatu zuen. Ingalaterrak, hasierako ezezkoaren ondoren, Saad Zaghlul zuzendari zuenWafd alderdiaren eskakizunak onartu behar izan zituen, eta1922an askatasuna eman zion Egiptori, defentsa, armada eta atzerriko harremanak bere esku gorde bazituen ere.Fuad I.aren agintaldian (1917–1936) konstituzioa edo lege nagusia onartu ondoren,1924ko hauteskundeetan Wafd alderdia atera zen garaile. Erregearen eta Wafd alderdiaren arteko aurkakotasunez baliatu zen Ingalaterra bere politika bideratzeko; 1942anMustafa el-Nahhas ezarri zion lehen ministro gisaFaruk erregeari (1936–1952),ardatzeko indarrekin batera ez zedin.1945az geroztik Wafd alderdiak indarra galdu zuen, eta1949anIsraelen aurkako gerra galdutakoan, guztiz ahuldu zen gobernua.1950ean erregeak berriro deitu zuen Mustafa el-Nahhas gobernura.
1952ko uztailean,Ofizial Libreen Higikundea erakunde klandestinoak,Gamal Abdel Nasser buru zuela, estatu kolpea eman eta,Faruk erregea agintetik eraitsi ondoren, errepublika aldarrikatu zuen. Nasser izan zen, faraoien garaietatik, Egiptoren gaineko aginpidea zuen bertako lehenbizikoa. Izan ere, erromatarrek, bizantziarrek eta arabiarrek lurraldea hartu zutenetik, agintari izan ziren dinastia guztiak arrotzak izan ziren. Bestalde, Nasserrekin batera agintea hartu zuten ofizial gehienak nekazariak ziren jatorriz. Horregatik batez ere, Nasserren garaian abertzaletasuna eta sozialismoa izan ziren nagusi.
Egipton zeuden atzerriko osteak egotzi ondoren (Suezko ubidea nazionalizatu zuen1956an), arabiar abertzaletasunaren aldeko lehen urratsak eman zituen Nasserrek. Baina asmo horretarako1958anSiriarekin batera sortutakoArabiar Errepublika Batuak porrot egin zuen berehala. Urte haietan nagusi ziren bi blokeen aurrean, neutraltasunean oinarrituriko politika bideratu zuen Nasserrek eta harremanak izan zituen bai mendebaldeko herriekin eta bai herri sozialistekin ere.1967ko maiatzeanAkabako golkoko bidea Nasserren aginduz itxi ondoren,IsraelekEgiptoren aurkako gerra hasi zuen ekainean; juduak nagusitu ondoren, EgiptokSobietar Batasunaren aldera jo zuen.
1970ean,Anuar as Sadat izan zen Nasserren ondorengoa eta, haren jarraitzaile ezkertiarrak bazterturik, federazio bat osatu zuenSiriarekin etaLibiarekin:Arabiar Errepubliken Batasuna. Orduan hartu zuen EgiptokEgiptoko Arabiar Errepublika deitura.1973ko urriaren 6an, sobietar aholkulariak kanpora bidali ondoren, Israeli eraso zion Egiptok, Siriarekin batera (Yom Kippur Gerra).1977an Israelengana hurbiltzen hasi zen, eta bake akordio bat izenpetu zuten bi nazioek1979ko martxoan:Camp Davideko Hitzarmenak. Itun horren arabera,Sinaiko etaSuezko lurraldeen desmilitarizazioa erdietsi zen arren, palestinarren auzia konpontzeke geratu zen, eta Egiptok kritika zorrotzak jaso zituen gainerako arabiar herrien eta estatuen aldetik, diplomazia eta ekonomia zigorrak barne.
1981eko urriaren 6an, armadako soldaduek Anuar as Sadat lehendakaria hil zuten, etaHosni Mubarak izan zen ondorengoa. Mubarakek lurraldearen segurtasuna eta lasaitasuna ziurtatu nahi izan zituen, eta herriaren nahigabea, ustelkeria eta pobretasuna neutralizatzeko asmoz, Anuar as Sadaten senideen ondasunen iturria ikertu zuen. Aldi berean, erraztasunak eman zizkien kanpoko enpresei Egipton lan egiteko, kanpoko inbertsioak ugaritzeko asmoz.1984 irekitze urtea izan zen Egiptorentzat, bai barrualdean bai kanpo politikan. Camp Davideko Hitzarmenek Egiptori ekarri zizkioten ondorio negatiboenak gainditzea lortu zen, onartu baitzenEkialde Hurbileko krisiaren edozein irtenbide justu palestinar herriaren eskubideak onartzearen bidez iritsiko zela.1985. urtetik aurrera, ordea, ekonomia krisia larriagotu egin zen, ekonomiaren lau iturri nagusietatik lortzen ziren diru iturriak beherakada izugarria izan baitzuten: petrolioa, emigranteen dirua,Suezko ubidea eta turismoa. Egiptok atzerriko herrialdeekin zuen zorra 2.400 milioi dolarrekoa zen1970ean;1986an, berriz, 35.000 milioikoa zen.
1990ean,Iraken gudarostea Kuwaiten sartu zenean, ekintza hura gaitzetsi zuten arabiar herrialdeen buru izan zen Egipto, eta soldaduak bidali zituenPersiar golkora. Lurreko erasoa hasi zenean, Estatu Batuek barkatu egin zioten Egiptori zorra militarra (7.000 milioi dolar).1991nNDFk erabaki zuen Egiptori diru laguntzak ematea ekonomian aldaketak egiteko baldintzapean. Kairok hitz eman zuen estatuaren enpresak pribatizatuko zituela, produkzio eta inbertsio kontrolak kenduko zituela, eta zerga defizita barne produktu gordinaren % 21etik % 6,5era jaitsiko zuela. Konpromiso horiek bete ahal izateko, gobernuak janarien eta oinarrizko beste gai batzuen laguntzak kentzea erabaki zuen. Urte horretan, higikunde islamiko fundamentalistaren erasoak gogortu egin ziren, eta gobernuak beste hiru urtez luzatu zuen larrialdi egoera. Horrezaz gainera,terrorismoaren kontrako lege bat ezarri zuen, eta milaka islamista atxilotu zituzten;1993an 15 lagun hilarazi zituzten.
Krisi sozioekonomikoa larritu egin zen1992ko Kairoko lurrikararekin: 545 hildako eta 6.500 zauritu baino gehiago izan ziren.[7]1994an turisten kontrako atentatuak ugaritu egin ziren, eta Mubarak ez zen gauza izan islamiar fundamentalisten arazoari irtenbidea aurkitzeko. Kanpo politikari dagokionez, arabiar herrialdeekiko harreman politikoak berreskuratu zituen;1995ean arabiar herrialdeetako buruzagi nagusien bilera bat izan zen Kairon.
2003. urtean aldaketaren aldeko mugimendua sortu zen,Kifaya izenez ezaguna, demokraziara itzultzeko eta askatasun zibil handiagoak lortzeko helburuarekin. 2005ean Hosni Mubarak lehendakariak adierazi zuen aldatu egingo zuela lehendakaria hautatzeko legea; horren arabera, 2010eko hauteskundeetan hautesle bat baino gehiago hautatu ahal izango ziren, lehenengo aldiz,1952. urteaz geroztik.2007an erreferendum bat egin zen, lehendakariaren ahalmenak handitzeko.
Egoera ekonomiko latzaren ondorioz, protestak areagotu egin ziren2006. urtetik aurrera. Mubaraken agintaldian, ia bikoiztu egin zen Egiptoko biztanleria, eta datu horrek ere badu bere garrantzia. Gizartean gero eta pisu handiagoa zuten gazteen etsipena areagotzen ari zen, beren bizitza garatzeko aukerarik ez zutelako ikusten.2011ko urtarrilaren 25ean,Arabiar Udaberria esan zitzaion protesta oldearen barruan, milaka manifestarik kaleak hartu zituzten Kairon,"Ogia, askatasuna eta gizarte justizia" lelopean. Mubarakek zenbait erreforma hitzeman zituen protestak baretzeko, baina ez zuen halakorik lortu. Poliziaren oldarraldi bortitzek ere ez zituzten manifestariak geldiarazi, eta Mubarakek presidente kargua utzi zuen otsailaren 11n, militarren esku utzi ere.[8]
Udaberri Arabiarreko protesta oldeak Mubarak kargutik erauztea lortu bazuen ere, ez zuen kanporatu militarren boterean oinarritutako erregimena. Herritarren mobilizazioak hauteskundeak behartu zituen Egipton; 2012an egin ziren, etaMohammed MursiAnaia Musulmanen hautagaia nagusitu zen, antolatuta zegoen bakarra zelako —klandestinitatean ari ziren besteak— eta erregimenak ematen ez zituen zerbitzuak eskaintzen zituelako —hezkuntza, osasuna, elikagaiak—. Baina, estatu autoritarioa eta islamista sortzen ari zela ikusita, protestak abiatu ziren eta, egoera gaiztotu zenean, estatu kolpea emateko baliatu zuenAbdel Fatah al-Sisi buruzagi militarrak.[9] Al-Sisi inteligentzia militarreko buru izana zen Mubaraken agintepean.[8]
Mubaraken osteko giro politiko eta sozial nahasiaren ostean, herritar askok begi onez ikusi zuten aginte gogor batek ordena bermatzea. Al-Sisi2014an izendatu zuten presidente. Ordutik, talde kritikoekiko jazarpena nabarmen areagotu zen.[8] Kartzeletan 40.000 preso politiko zeudela, eta milaka ekintzaileren arrastoa galduta, egin ziren 2018ko presidentetzarako hauteskundeak, oposizioko hautagairik gabe. Al-Sisik botoen % 92 eskuratu zituen, baina parte hartzea apala izan zen, % 42koa.[10]
Egungo konstituzioa 2014ko urtarrilaren 14an eta 15ean izandako erreferendumean onartu zen; parte hartzea % 38,6koa izan zen, eta botoen % 98,1 konstituzio berriaren aldekoak. Anaia Musulmanek boikotera deitu zuten.[11] Konstituzio horren arabera, errepublika presidentziala da herrialdea; presidentea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Parlamentuak ganbera bakarra du (Majlis al-Nowaab), 596 kidez osaturik dagoena.[12]2019ko apirilean, konstituzioaren erreforma onartzeko erreferenduma antolatu zuen Al-Sisik; aldaketa horrekin, 2030 arte agintean egoteko aukera izanen du.[13]
Egipto 27 eskualde edomuhafazahetan banaturik dago. Oro har, eskualde hauek hiriburuaren izena hartzen dute. Muhafazah bakoitzeko buruamuhafez edo gobernari bat da, zuzenean errepublikako presidenteak izendatua.
Egiptok 104,1 milioi biztanle zituen2020an. Gehienak, % 95, Niloren ertzeko zerrenda estu batean bizi dira. Adinka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 33,6 dira, 15-24 urte bitartekoak % 18, 25-54 urte bitartekoak % 37,8, 55-64 urte bitartekoak % 6,1, eta 65 urtetik gorakoak % 4,4. Bizi itxaropena 73,7 urtekoa da; 72,3 urtekoa gizonezkoena eta 75,3 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[12]
Hazkunde demografikoa oso handia da (% 46 emendatu zen biztanleria 1994-2014 bitartean),[12] eta nekazaritzak ezin ditu biztanleen beharrak ase. Egiptok ezin die lanik eskaini biztanle guztiei, eta askok beren herrialdetik alde egin behar izaten dute lana bilatzeko. Agintariak saiatu dira hazkunde demografikoari eusten, eta 1990eko hamarkadaren amaieratik emakumeko 3 seme-alabetan mantendu daugalkortasun-tasa (3,29 2020an).[12]
Egiptoar gehienak, % 99,7, antzinako egiptoarren eta arabiarren ondorengoak dira. Beste herri konkistatzaileen ondorengoak ere badaude (greziarrak, erromatarrak, turkiarrak), Egipto Beherean batez ere. Nahasketa horrek ezaugarri bereziak sortu ditu Niloren bailarako biztanleengan, Mediterraneo aldeko gainerako egiptoarren oso bestelakoak.Nubiarrak Egiptoko bertako herria dira; milaka urtez Egipto hegoaldean etaSudan iparraldean bizi izan dira, bainaNasser aintzira eraiki zutenean urpean gelditu ziren haien herri asko. Basamortuan artzain nomada eta erdi nomada batzuk bizi dira,beduinoak gehienak.
Biztanleen % 90musulmanak dira,suniak gehienak, eta % 10kristauak,koptoak batez ere.[12] Gutxiengo erlijiosoek pairatu dituzte muturreko islamisten erasoak. Kairon, kristau koptoen eliza baten inguruan, gutxienez 25 hil zituzten 2016ko abenduaren 11n. 2017ko apirilaren 7an, 44 koptotik gora hil zituztenTanta etaAlexandriako bi elizetan, eta, maiatzaren 26an, erlijio hartako fededunez betetako autobus bat tirokatu zutenMinya eskualdean, eta 29 hildako eragin.Sufien komunitateek ere nozitu dute indarkeria. 2017ko otsailean, lider sufi bati lepoa moztu zioten, heresia egitea egotzita, eta azaroaren 24an gutxienez 305 pertsona hil zituztenBir al-Abedeko (Ipar Sinai) sufien meskitaren kontrako atentatuan.[14]
Oztopo handiei egin behar die aurre Egiptoko ekonomiak: demografia-hazkunde izugarria,inflazio handia, eta biztanle pilaketa hirietan. Presio horri erantzun nahian,1991n ekonomiaren egonkortasuna iristeko hainbat neurri hartu zituen Egiptok. Erreforma horiek hiru planen bidez bideratu ziren; azkena1998an amaitu zen. Erreforma ahaleginek etaGolkoko Gerran parte hartzeak asko handitu zuen Egiptoren zorra. Hala ere, aurrerakuntza handiak lortu ziren aldagaimakroekonomikoei dagokienez; Kairok inflazioa kontrolatu zuen, eta gainditu egin zituen aurrekontuaren defizitak.Pribatizazioak eta merkataritza legeen erreformakNazioarteko Diru Funtsak aurrez ikusia zuena baino mantsoago gertatu baziren ere, Egiptok atzerriko inbertsioak ugaritzea lortu zuen merkatu ekonomia indartzeko neurriak hartu izanari esker.
2016an, finantzaketaren premia bizia zuela-eta, Egiptoko presidenteak 10.700 milioi euroko laguntza eskatu zionNazioarteko Diru Funtsari. Izan ere, 2010eko hamarkadan ekonomiaren egoerak okerrera egin zuen: langabezia tasa ofiziala % 12koa zen, eta gazteen % 40k ez zuten lanik; defizit publikoa % 12koa zen, eta geroz eta zor handiagoa ordaintzeak aurrekontuaren % 30 hartzen zuen; inflazioa % 14ra igo zen, eta estatua dolarrik gabe geratzen ari zen atzerrian erregaia eta janaria erosteko.[15]
Nilo ibaiari erabat loturik egon da, eta hala dago oraindik ere Egiptoko ekonomia. Herrialde nekazaria da, eta langileen % 25,8nekazaritzan edoabeltzaintzan dihardu lanean (2015eko datuak).[12] Basamortuak Egiptoren zatirik handiena hartzen duenez, gobernuak hainbat programa egin ditu lantzen den lur kopurua hazteko: luberritzea,ureztatzea eta teknologia aurreratua erabiltzea (ongarriak eta makinak). 1952-1961 bitarteko urteetan berrikuntza ugari egin ziren, eta ordura arte lurjabe gutxiren esku zeuden eremu zabalak nekazarien artean banatu ziren. Urtegi handiak egin dira Nilon: Asiut,Nag Hammadi, Ziftah, Esna eta, batez ere,Aswan. Urtegi hauei esker, urtean bi eta hiru uzta jasotzen dira; 300.000 hektarea kendu zaizkio basamortuari eta 500.000 hektarea eman zaizkio nekazaritzari. Azken proiektu handia 1997. urtearen hasieran jarri zen abian:Haran Berria Proiektua. Bi helburu nagusi ditu: basamortuko 234.000 hektarea lantzeko lur bihurtzea eta, horren bitartez, Nilo ibaiaren bailaran eta deltan dauden jende asko beste inguru batzuetara joatea eta han hartzea bizilekua.
Egiptoko nekazari ustiapenen etekinak munduko garaienetakoak dira. Egipto dakotoi zuntzaren ekoizle nagusia.Arto etekinak ere munduko garaienetakoak dira. Gai horiez gainera, garrantzizkoak diraazukre kanabera,garia,arroza etatomateak,artatxikia,tipulak,datilak, etab. Abeltzaintza zama-abereen ingurukoa da batez ere.
Egiptoko industriaren gai nagusiak hauek dira: kotoi haria,jute haria eta ehunak, artile haria, azukre findua,azido sulfurikoa,ongarriak, papera. Beste industria jarduera batzukburdin etaaltzari ekoizpena etapetrolio findegiak dira. Industria gehienak Kairo eta Alexandria inguruan daude.
Petrolioaren ekoizpena apala bada ere, Ekialde Hurbileko gainerako herrialdeen ondoan, petrolioaren sektoreak garrantzi handia du Egiptoko ekonomian.1980an hobi berriak aurkitu ziren eta horrek bikoiztu egin zuen ordu arteko ekoizpena.
Turismoa garrantzi handikoa da Egiptoko ekonomiarentzat.2010 izan zen urterik hoberena: 14,7 milioi pertsonek bisitatu zuten herrialdea,[16] eta langile guztien %12 enplegatu zituen. Hainbat gertakizunek, ordea, turismoaren beherakadak eragin dituzte. Amesgaiztoa1997an hasi zen, muturreko islamista talde batek 62 lagun hil zitueneanLuxorko tenpluetan, horietatik gehienak turistak. Ordutik hona, bisitariak izutzea eta haren inguruko industria gutxitzea helburu izan zuten hainbat eraso izan dira. Larrienetako bat2015eko urriaren 31n gertatu zen, 224 turistaSan Petersburgora (Errusia) bueltan zeramatzanhegazkina leherrarazi zueneanEstatu Islamikoak. Bestalde,2011ko Egiptoko Iraultzak ere gutxitu zuen turisten iritsiera.[15]
Egiptoko Itzulia[17] herrialdeko garrantzitsuena da. Normalean Otsailean edo martxoan egiten da. 1951. urtean egin zen lehenengoz. Lehenengo ekitaldiak ez ziren profesionalak izan eta urte batzuetan ez ziren egin. 1998. urtean izan zen profesional mailakoa lehenengo aldiz. Txirrindulari europarrek irabazten dute normalean itzuli hau.