Efesoko kontzilioa eztabaida kristologikoaren une garrantzitsua izan zen Elizan. Aurreko kontzilioek (Nizeako I. kontzilioak eta etaKonstantinopoliseko I. kontzilioak)Hirutasunari eta Jainkoaren izateari buruz eztabaidatu zuten nagusiki, baina EfesonJesukristoren izate bikoitza (jainkozkoa eta gizatiarra) izan ziren eztabaidagai garrantzitsuenak. Nestorianoek Jesukristoren izate bikoitza banatuta zegoela zioten. Gainera, giza izatea nagusi zela zioten Jesusengan. HorregatikMaria bere amariTheotokos (Jainkoaren Ama) deitu beharreanKhristotokos (Kristoren Ama) deitzen zioten. Izan ere, nestorianoentzat Maria Jesus gizonaren ama zen soilik; Jesus gizona gizon normala zen, beste edozein bezala sortua baina Jainkoak zeregin berezi baterako aukeratua. Beste era batera esateko, Jesusen misioa ez zela betierekoa aitortzen zuten.
Efesoko kontzilioak nestorianismoa gaitzetsi zuen Jesus aldi berean gizaki eta Jainko zela aldarrikatuz. Maria, beraz, Kristoren ama izateaz gain, Jainkoaren Ama ere bazela adierazi zuten, erabat Jainko zen gizonaren ama zelako. Hala ere, Jesukristoren bi izate horien arteko harremana ez zen behar bezala zehaztuta gelditu.