Hubblek frogatu zuenez, galaxia baten aldentze abiadura handitu egiten da Lurretik duen distantziarekin, orainHubbleren legea esaten zaion fenomenoa, nahiz etaGeorges Lemaîtrek bi urte lehenago proposatu zuen.[10] Hubbleren legeak unibertsoa hedatzen ari dela inplikatzen du.[11] Hamarkada bat lehenago,Vesto Slipher astronomo estatubatuarrak nebulosa hauetako askoren argiakgorriranzko lerrakuntza handia zuela erakutsi zuen, hau aldentze abiadura handien adierazle izanik.[12][13]
Hubbleren izena ezaguna da bere omenezHubble espazio teleskopioa izendatu zutelako. Bere jaioterrian, Marshfielden, teleskopioaren modelo bat dute erakusgai.
Bere gurasoak Virginia Lee Hubble (jaiotzez Virginia Lee James) eta John Powell Hubble izan ziren. Gaztetan, trebetasun intelektualagatik baino atletismoan zuen trebetasunagatik izan zen nabaria, baina kalifikazio onak lortu zituen ikasgai guztietan, ortografian izan ezik. Edwin kirolari trebea zen; beisbola eta futbola jokatzen zituen, eta atletismo pistan aritu zen, bai bigarren hezkuntzan eta bai unibertsitatean.
1909an, Hubbleren aitak familiaShelbyvillera eraman zuen,Kentuckyn, hiri txiki batean bizi ahal izan zitezen, eta azkenean hurbilekoLouisville hirian finkatu ziren. Aita 1913ko neguan hil zen, Edwin Ingalaterran zegoen bitartean. Hurrengo udan, etxera itzuli zen ama, bi ahizpa eta anaia txikia zaintzeko, William bere beste anaiak lagunduta.[17]
Hubble seme arduratsua zen; haurtzarotik astronomiarekiko interes handia izan arren, aitak eskatuta zuzenbidea ikasi baitzuen, lehenik Chicagoko Unibertsitatean eta gero Oxforden. Denbora horretan, matematika etazientzia ikasketa batzuk ere egin zituen. Aita 1913an hil ondoren, AEBetara itzuli zen Edwin, baina ez zuen zuzenbidean lan egiteko motibaziorik. Hortaz,New Albanyko (Indiana) New Albany High Schoolen gaztelania,fisika eta matematika irakasteari ekin zion, bai eta mutilen saskibaloi-taldea entrenatzeari ere. Irakasle lanetan urte bat eman ondoren, graduondoko eskolan sartu zen, Chicagoko Unibertsitateko bere irakasle ohiaren laguntzarekin, unibertsitatekoYerkes Behatokian astronomia ikasteko. Bertan 1917an doktoratu zen.Tesiaren izenburuaPhotographic Investigations of Faint Nebulae izan zen.[18] Yerkesen, mundukoteleskopio ahaltsuenetako baterako sarbidea zuen, 24 hazbeteko (61 cm) islatzaile berritzailea zuena.[14]
Estatu Batuek 1917an Alemaniari gerra deklaratu ziotenean, Hubblek tesia berehala amaitu zuen, armadan sartu ahal izateko.Estatu Batuetako Armadan boluntario izan zen Hubble, eta sortu berria zen 86. Dibisioa esleitu zioten. Han maior mailara igotzea lortu zun, eta atzerrian zerbitzatzeko gai aurkitu zuten 1918ko uztailaren 9an, baina bere dibisioak ez zuen inoiz borrokan parte hartu.[erreferentzia behar]Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Hubblek urtebete eman zuen Cambridgeko Unibertsitatean, eta han astronomia ikasketak berritu zituen.[19]
Bigarren Mundu Gerran,Aberdeen Proving Grounden (Maryland) armadarentzat zibil gisa lan egin zuen Hubblek, Balistika Ikerketa Laborategiko Kanpoko Balistika Adarreko buru gisa. Ikerketa-bolumen handia zuzendu zuen kanpo-balistikan, eta bonba eta jaurtigaien potentzia eraginkorra handitu zituen haien bitartez. Hainbat tresna ere garatu zituen han, nabargarriena abiadura handiko kamera bat izanik. Honi esker lehergailuen eta abidaura txikiko jaurtigaien hegaldien ezaugarriak aztertu zitezkeen. Ikerketa eta garapen hauei esker, bonba eta suzirien diseinu, jarduera eta eraginkortasun militarra era nabarian hobetu ziren. Han egindako lanagatik,Merituaren Legioaren saria jaso zuen.[20]
100 hazbeteko (2,5 m) Hooker teleskopioa Mount Wilson behatokian. Hubblek galaxietarako distantziak neurtzeko etaunibertsoaren hedapen abiaduraren balio bat lortzeko erabili zuen.
Edwin Hubble Mount Wilson behatokira iritsi zenean, 1919an, 100 hazbeteko (2,5 m) Hooker teleskopioa amaitu berria zen, garaian munduko handiena. Orduko ustea zen Esne Bidea galaxia unibertso osoa zela, eta ez zegola beste ezer haratago.
Hooker teleskopioa erabiliz, zefeida aldakorrak identifikatu zituen Hubblek, Henrietta Leavittek aurkitutakokandela estandarrak.[7]Itxurazko magnitudeaargitasun intrintsekoarekin alderatuz, Lurrarekiko distantzia kalkulatu daiteke.[21][22] Hubblek zenbait nebulosatan aurkitu zituen zefeida,Andromeda nebulosan etaTriangeluko nebulosan besteak beste. 1924an egindako behaketek argi eta garbi erakutsi zuten nebulosa horiek urrunegiak zirela Esne Bidearen parte izateko, eta hortaz, guretik kanpoko galaxia osoak zirela; gaur egun ez dira nebulosatzat hartzen.
Oposizioa gorabehera, HubblekThe New York Timesen argitaratu zituen bere aurkikuntzak lehen aldiz 1924ko azaroaren 23an,[23] eta gero beste astronomoei aurkeztu zizkien 1925eko urtarrilaren 1ekoElkarte Astronomiko Amerikarraren bileran.[24] Andromeda inguruko Hubbleren emaitzak ez ziren formalki argitaratualdizkari zientifiko batean 1929ra arte .[25]
Hubble-ren sailkapen-eskema galaxientzat
Hubblekgalaxiak sailkatzeko sistemarik erabiliena ere asmatu zuen, irudi fotografikoetan duten itxuraren arabera bilduz. Galaxia-taldeakHubbleren sekuentzia deritzonean antolatu zituen .[26]
Gorritanzako lerrakuntza handitu egiten da distantziarekin
Hubblek 24 nebulosa estragalaktikoetarako distantziak neurtu zituen, hainbat metodo erabiliz. 1929an, distantzia horien eta gorriranzko lerrakuntza bidez zehaztutako abiadura erradialen arteko erlazioa aztertu zuen. Badakigu kalkulatutako distantzia guztiak txikiegiak direla, 7 inguruko faktoreraz. Zenbait faktorek eragin zuten hori, hala nola bi zefeida mota egoteak edo gas distiratsuko hodeiak izar distiratsuekin nahasteak.[27] Hala ere, distantzia horiek benetako distantziekiko proportzionalak ziren gutxi gorabehera, eta bere distantziak Vesto Slipherrek egindako gorriranzko lerrakuntzaren neurketekin konbinatuz, erlazio lineal bat aurkitu zuen galaxien distantzien eta haien abiadura erradialen artean; aurkikuntza hori Hubbleren legea bezala ezagutu zen geroago.[11]
Horrek esan nahi du zenbat eta handiagoa izan bi galaxien arteko distantzia, orduan eta handiagoa izango dela bien arteko aldentze abiadura erlatiboa. Horrela interpretatzen bada, Hubblek 46 galaxiatan egindako neurketek 500 km/s/Mpc-ko balioa ematen zutenHubbleren konstantearentzat, balio hori gaur egun onartutako 74 km/s/Mpc-ko (distantzia kosmikoen eskailera metodoa)[28][29] edo 68 km/s/Mpc-ko (CMB metodoa)[30][31] balioak askoz handiagoa da, distantzien kalibraketetan akatsak izateagatik.
Hala ere, gorriranzko lerrakuntzaren arrazoia ez zegoen argi. Georges Lemaîtrek, Einsteinenerlatibitate orokor ekuazioetan oinarritutarik, gorriranzko lerrakuntzaren eta distantziaren arteko erlazioa iragarri zuen, eta hau erakusten zuten behaketekin batera argitaratu zituen emaitzak, Hubbleren legea aurkitu baino bi urte lehenago.[32] "Abiadura" terminoa erabili zuen arren (eta "itxurazko abiadura erradialak" sarreran), geroago zalantzak agertu zituen abiadura erreal gisa interpretatzeari buruz.
Gaur egun, "itxurazko abiadurak" unibertsoa hedatzearen ondorioz emandakodistantzia propioaren handitzetzat hartzen dira. Hedatzen ari den metrika batean zehar higitzen den argiak Hubble motako gorriranzko lerrakuntza izango du,Doppler efektuaz bestelako mekanismo bat (nahiz eta bi mekanismoak deskribapen baliokide bihurtzen diren hurbileko galaxietarako,koordenatua aldaketa bat dela medio).
30eko hamarkadan, Hubble galaxien banaketa etaespazioaren kurbadura zehazten parte hartu zuen. Neurketek adierazten zuten unibertsoa laua eta homogeneoa zela, baina gorriranzko lerrakuntza handietan, kurbadura lauarekiko desbideraketa bat ikus zitekeen.
Desbideraketa hau erakusten zuten neurketek arazo metodologikoak zituzten. Bereziki, metodoak ez zituen galaxien eboluzioak eragindako argitasun aldaketak kontuan hartzen. Aurretik, 1917an,Albert Einsteinek aurkitu zuen bere erlatibitate orokorraren teoria berriak unibertsoa zabaltzen edo uzkurtzen ari zela adierazten zuela. Einsteinek ezin zuen sinetsi bere ekuazioek ziotena, etakonstante kosmologiko bat sartu zuen ekuazioetan "arazo" hori saihesteko. Einsteinek Hubbleren zuzenketen berri izan zuenean, berehala ohartu zuen erlatibitate orokorrak aurreikusitako hedapena benetakoa izan behar zela, eta aurrerago onartu zuen ekuazioak aldatzea bere bizitzako akatsik handiena izan zela. Hain zuzen, badirudi Einsteinek Hubble bisitatu zuela eta unibertsoa hedatzen ari zela konbentzitzen saiatu zela.[33]
Hubblek1373 Cincinnatiasteroidea ere aurkitu zuen 1935eko abuztuaren 30ean. 1936an,Kosmologiaren Behaketa-Ikuspegia etaNebulosen Erresuma idatzi zituen, astronomia estragalaktikoaren bere hurbilketa eta honenn historiari buruz zuen ikuspegia azaltzeko.
1941eko abenduan, Hubblek Zientziaren Aurrerapenerako Amerikako Elkarteari jakinarazi zion sei urtez Mt. Wilsoneko teskopioarekin egindako ikerketa baten emaitzak ez zetozela bat unibertsoaren zabalkuntzaren hipotesiarekin. Hubbleren iruzkinen berri eman zuenLos Angeles Timesen artikuluaren arabera, "Nebulosak ezin dira modu uniformean banaturik egon, teleskopioak erakusten duen bezala, eta aldi berean eztandaren ideiarekin bat etorri. Teleskopio handiak ikusten duena saihesten saiatzen diren azalpenak ezin direla eutsi dio [Hubblek]. Eztandak, adibidez, lurra sortu ondoren gertatu beharko zuen, eta agian baita bizitza lehen aldiz agertu ondoren ere".[34][35](Hubblek egindako Hubbleren konstantearen zenbatespenakBig Banga duela 2 mila milioi urte kokatzen zuen).
Hubblek bihotzekoa izan zuen 1949ko uztaileanColoradon oporretan zegoela. Emazteak zainduta zuen, dieta eta lan ordutegia aldatuta jarraitu zuen ikertzen.Garuneko tronbosiaz (odol-koagulu bat bere garunean) hil zen 1953ko irailaren 28an,San Marinon (Kalifornia). Ez zen bere omenezko hiletarik egin, eta emazteak ez zuen inoiz bere hilobiaren kokapena ezagutarazi.[39][40][41]
2011n,Nature aldizkariak Lemaîtreren 1927ko artikuluaren itzulpenean aurki daitezkeen zati garrantzitsuen zentsuran Hubblek parte hartu zuela iradokitu zuen. zan ere, artikulu horrek orain Hubbleren lege bezala ezagutzen duguna aurkezten zuen, eta hau defendatzeko behaketen ebidentzia ere ematen zuen.Naturen artikuluan aipatutako historialariak eszeptikoak ziren Hubblek lehentasuna izango zuela ziurtatzeko kanpaina baten zati izateari buruz. Hala ere,Sidney van den Bergh astronomo behatzaileak artikulu bat argitaratu zuen, aldaketak itzultzaile batek eginak bazien ere, nahita eginda egon zitezkeela iradokituz.[42]
2011ko azaroan,Mario Livio astronomoakNaturen jakinarazi zuen Lemaîtreren artxiboko dokumentuek erakusten zutela omisioa Lemaîtrek berak egindako zela, antza denez ez baitzuen zentzuzkoa ikusten dagoeneko Hubblek argitaratutako informazioa zientifikoa sartzea artikuluan.[32] Hala ere, horrek ez du kontuan hartzen Lemaîtrek frantsesez argitaratu zuela inongo omisiorik gabe Hubblek baino bi urte lehenago.[43]
Garai horretan,Fisikako Nobel Sariak ez zituen astronomian egindako lanak saritzen. Hubblek bere karreraren amaierako zati handi bat eman zuen astronomia fisikaren eremutzat onar zedin saiatuz, bere zientzia propioa izan beharrean. Neurri handi batean,Nobel Sariaren Batzordeak astronomoak —bera barne—astrofisikari egindako ekarpen baliotsuengatik onar zitzan egin zuen. Kanpaina horrek ez zuen arrakastarik izan Hubbleren bizitzan, baina hil eta gutxira, Nobel Sariaren Batzordeak erabaki zuen lan astronomikoa fisikako sarirako hautagai izango zela.[44]Hala ere, saria ezin da hil ostean irabazi, beranduegi zen beraz Hubblentzat.
2008ko martxoaren 6an, Estatu Batuetako Posta Zerbitzuak 41 zentimoko zigilua kaleratu zuen Hubblen omenez,Victor Stabin artistak diseinatutako "Zientzialari estatubatuarrak" izeneko bilduman.[40] Honela dio aipuak:[51]
«
Askotan "urruneko izarren aurrendari" deitua, Edwin Hubble (1889-1935) astronomoak unibertsoaren izaera konplexu eta zabala argitzen paper garrantzitsua jokatu zuen. Nebulosa kiribilen inguruko bere ikerketa zorrotzek gureaz kanpoko galaxien existentzia frogatu zuten. 1953an ustekabean hil izango ez balitz, urte horretako Fisikako Nobel sariaren irabazle izango zen.
»
(Kontuan izan 1953. urtean Nobel Saria irabazi izango zuenaren baieztapena faltsua izango zela ziur aski, baina egia da urte horretan sarirako izendatu zutela).[52]
"Zientzialari estatubatuarrak" bildumako beste zientzialari batzukGerty Cori biokimikaria,Linus Pauling kimikaria etaJohn Bardeen fisikaria dira.
↑Udalski, A.; Soszynski, I.; Szymanski, M.; Kubiak, M.; Pietrzynski, G.; Wozniak, P.; Zebrun, K.. (1999). «The Optical Gravitational Lensing Experiment. Cepheids in the Magellanic Clouds. IV. Catalog of Cepheids from the Large Magellanic Cloud» Acta Astronomica 49: 223–317. Bibcode: 1999AcA....49..223U..
↑Soszynski, I.; Poleski, R.; Udalski, A.; Szymanski, M. K.; Kubiak, M.; Pietrzynski, G.; Wyrzykowski, L.; Szewczyk, O. et al.. (2008). «The Optical Gravitational Lensing Experiment. The OGLE-III Catalog of Variable Stars. I. Classical Cepheids in the Large Magellanic Cloud» Acta Astronomica 58: 163. Bibcode: 2008AcA....58..163S..
↑abLeavitt, Henrietta S.. (1908). «1777 variables in the Magellanic Clouds» Annals of Harvard College Observatory 60: 87. Bibcode: 1908AnHar..60...87L..
↑Freedman, Wendy L.; Madore, Barry F.; Gibson, Brad K.; Ferrarese, Laura; Kelson, Daniel D.; Sakai, Shoko; Mould, Jeremy R.; Kennicutt, Jr., Robert C. et al.. (2001). «Final Results from theHubble Space Telescope Key Project to Measure the Hubble Constant» The Astrophysical Journal 553 (1): 47–72. doi:10.1086/320638. Bibcode: 2001ApJ...553...47F..
↑Christianson, Gale E.. (1996). Edwin Hubble: Mariner of the Nebulae. University of Chicago Press, 183 or. ISBN9780226105215..
↑Sharov, Alexander S., Igor D. Novikov "Edwin Hubble, The Discoverer of the Big Bang Universe". Cambridge, UK: The Cambridge University Press (1989) p. 101
↑1929:Edwin Hubble Discovers the universe is expanding
↑Sharov, Aleksandr Sergeevich; Novikov, Igor Dmitrievich. (1993). Edwin Hubble, the discoverer of the Big Bang universe. Cambridge University Press, 34 or. ISBN9780521416177..
↑(Ingelesez)Riess, Adam G.; Casertano, Stefano; Yuan, Wenlong; Macri, Lucas; Bucciarelli, Beatrice; Lattanzi, Mario G.; MacKenty, John W.; Bowers, J. Bradley et al.. (2018). «Milky Way Cepheid Standards for Measuring Cosmic Distances and Application to Gaia DR2: Implications for the Hubble Constant» The Astrophysical Journal 861 (2): 126. doi:10.3847/1538-4357/aac82e. ISSN0004-637X. Bibcode: 2018ApJ...861..126R..
↑Scolnic, Dan; Macri, Lucas M.; Yuan, Wenlong; Casertano, Stefano; Riess, Adam G.. (March 18, 2019). «Large Magellanic Cloud Cepheid Standards Provide a 1% Foundation for the Determination of the Hubble Constant and Stronger Evidence for Physics Beyond LambdaCDM» The Astrophysical Journal 876 (1): 85. doi:10.3847/1538-4357/ab1422. Bibcode: 2019ApJ...876...85R..
↑abLivio, Mario. (November 2011). «Lost in translation: Mystery of the missing text solved Mario LivioNature 479, 171–173 (10 November 2011)» Nature 479 (7372): 171–173. doi:10.1038/479171a. PMID22071745..
↑Bergh, Sidney van den. (June 6, 2011). «The Curious Case of Lemaitre's Equation No. 24» Journal of the Royal Astronomical Society of Canada 105 (4): 151. Bibcode: 2011JRASC.105..151V..
↑Georges, Lemaître. (1927). «Un Univers homogène de masse constante et de rayon croissant rendant compte de la vitesse radiale des nébuleuses extra-galactiques» Annales de la Société Scientifique de Bruxelles 47 (A47): 49–59. Bibcode: 1927ASSB...47...49L..
↑Christianson, Gale E.. (1996). Edwin Hubble: mariner of the nebulae. University of Chicago Press, 362 or. ISBN9780226105215..