Bere obrak giza existentziaren sinfonia handiaren etengabeko aldaeratzat hartu izan dira bere egun-aldeetan, baina, are gehiago, mende-bukaera sentsibilitatearekin bat datorren bezala, gauekoetan. Maitasuna eta gorrotoa, desira eta larritasuna, grinak eta emozioak gizaki modernoaren arima-bizitzaren edo baita giza baldintzaren beraren arketipoetara igotzen dira[1]
»
Bere buruaz esan zuen:Leonardo da Vincik, giza anatomia aztertu eta gorputzak disekatu zituen modu berean, neu arima disekzionatzen saiatu naiz. Hori dela eta, haren lan ugarienak sentimenduekin eta giza tragediekin lotutako gaiak izan ziren, hala nola bakardadea (Malenkonia),larritasuna (Garrasia),heriotza (Buhame baten heriotza) etaerotismoa (Maitaleak, musua).Espresionismoaren aitzindaritzat hartzen da, haren figuren aurpegien eta jarreren adierazgarritasun handiagatik, baita garai guztietako norvegiar margolaririk onena ere.
Edvard Munch sinbolista eta espresionismoaren hasierako ordezkari gisa sailkatuko zuten, zeina XX. mendearen lehen erdiko joera artistiko nagusi izango zen. Oso gaztetatik, 1880ko hamarkadan, Munch artistak bere bizipen emozionalak adierazi nahi izan zituen artean. Horrela naturalismoak kanpotik eta objektiboan zuen ardatz nagusiarekiko haustura irudikatu zuen. 1890eko hamarkada subjektibo eta psikologikorantz irentsiko zuen aldaketa aurreikusten zuen. Larritasuna, heriotza, maitasuna, jelosia eta malenkonia bezalako gai existentzialak oinarrizko bihurtuko dira bere obran.
Arimaren egoera sotilagoak adierazi nahian, bere estilo bereizgarria garatu zuen. Sentimendu sendoak eta sotilak adierazteko, naturalismoaren antzerki ez duen beste adierazpide bat beharrezkoa zen. Munchen obran barneko eta kanpoko errealitatea nahasten dira ingerada argiek mugatutako azalera handietan.
Garrasia (1893) haren lan garrantzitsuenetako bat izan zen. Lan horren ideia poliki-poliki sortzen ari da. 1892an esan zuen:
«
Bi lagunekin kalean zehar nindoan eguzkia sartu zenean. Bat-batean, zerua odol gorri bihurtu zen, eta tristura dar-dar bat sentitu nuen. Malko min gogorra, bularrean. Gelditu nintzen; barandaren kontra makurtu nintzen, neke hilkorrez harrapatuta. Odolaren moduko suzko mihiek fiordo urdin-beltza eta hiria estali zituzten. Nire lagunek aurrera segitu zuten, eta han geratu nintzen, beldurrez dardarka. Eta amaigabeko garrasi bat entzun nuen naturatik pasatzen.
Edvard Munch pintore eta irarlea Lötenen,Norvegian, jaio zen1863koabenduaren 12an. Aita Christian Munch sendagile militarra izan zen eta ama, emazte Laura Cathrine.
Haurtzaroa ez zuen samurra izan, ama eta arreba bera oso gazte zenean hil baitzitzaizkion tuberkulosiaz; aita obsesionatuta zebilen erlijioarekin eta1889an hil zen. Horren guztiaren ondoren, Edvarrek nortasun arazotsu eta desorekatua garatu zuen; horrek maisu izateko oinarria eman zion, baina sufrimendu latza ere bai.1879an, ingeniaritza ikasten hasi zen, baina urte batzuk geroago ikasketak utzi eta arte lanean hasi zen, espresionismora hurbilduz.1881ean,margolan pare bat saldu zituen eta lehen autorretratua margotu. Osloko Udazkeneko Erakusketan hartu zuen parte eta Cristianiako idazle eta artistekin hasi zen harremanetan.1885ean,Parisera lehen aldiz bidaiaru zuen eta hango margolarien mugimenduen berri izan zuen:Gauguinek bereziki erakarri zuen.Antwerpeneko Mundu Azokan ere izan zen urte berean.
Inpresionismo etaPostinpresionismoaren eraginpean, bere lan garrantzitsuenak margotzeari eman zion:Biharamunean,Pubertaroa etaGaixo dagoen neskatila. Azken horrek zalaparta ikaragarria piztu zuen1886ko Osloko Udazkeneko Erakusketan.
Estilo berezia erakutsi zuen, linearen espresioa indartuz eta formak minimizatu eta sinbolikoki erabiliz. Norbanaka egin zuen lehen erakusketan,Osloko publikoak txalotu zuen.1890ean,Neoinpresionismoraen eragina nabari zen haren lanean. Estatuak dirulaguntza eman zion urte hartan eta, urtebete geroago,Bizitzaren frisoari ekin zion, bizitzaren ikuspegia bere osotasun batean eskaini nahian. Bertan txertatu zituen bere lehenaldiko bizipen mingarrienak, ama eta arreba Sophieren galera saihestu gabe.
1892 inguruan,Alemanian bizi izan zen,Berlinen batez ere,Norvegia etaParisera ere maiz joaten bazen ere. Erakusketa ugaritan hartu zuen parte etaBerlinen egin zuenetik alde egin beharrean izan zen, han piztutako eskandalua medio. Horrela jaio zen Berlingo Bereizketa,Berlingo gobernu kontserbadoreak gidatutako artisten erakundea.
1893an,Garrasia margotu zuen, bere lan nagusietako bat. Bere lanetan ohikoa den bezala, haurtzaroan inguratu zuten gaixotasuna, heriotza eta erlijio obsesioa islatu zituen bertan.1894 eta1897 urteetanStockholm,Berlin etaOslon arrakasta handiko erakusketak egin zituen.Bizitzaren frisoa bukatzerako 1900 arte itxaron beharko zen eta1902 eta1905eanPragan erakutsi zituen
Munch arrakasta handiko artista bihurtu zen eta erakusketak egin zituenKopenhagen,Weimarren eta beste hainbat lekutan.1905ean, ordea, alkoholaren arazoari aurre egin nahian zegoen.
1906an, Max ReinhardtekMamuak edoHedda Gabler obretarako dekoratuak eskatu zizkion eta Berlingo antzoki baterako friso bat ere bai.1908an,Dresdeneko Brücken egin zuen erakusketa eta, udazkenean,Kopenhagen. Nerbioetatik gaixo, hurrengo urtearen erdia santutegi batean eman zuen.1909an,Norvegian zen berriro eta Rasmus Meyerrek margolan asko erosi zizkion. Oslon erakusketa handia antolatu zuen etaBerlin,Frankfurt,Kolonia,Paris,Londres,Stockholm,Hanburgo,Lübeck edoKopenhagera bidaiatzen segitu zuen. Arrakasta handia bazuen ere, nerbioak ezin lasaiturik bizi zen eta, pixkanaka, erretiroan pentsatu zuen. Gainera,1930ean, begiak ere gaixo zituen eta horrek lana eragozten zion erabat.
Edvard Much 1921eanEdvard Much 1933an
Nazionalsozialismoak Munchen 82 margolan konfiskatu zituen eta degeneratutzat jo. Margolanek heriotza edo garai hartan polemikoak kontsideratu ziren gaiak zituzten.1940an, naziekNorvegia inbaditu zuten eta haren lan asko kendu zituzten arte galerietatik, eskandalua piztuko zutela-eta.
Hil zenean, mila margolan baino gehiago, 15.400 grabatu, 4.500 marrazki, akuarela eta abar geratu zirenOslo hiriaren eskuetan: horrek Munch Museoa eraiki zuen Tøyen auzoan. Eraikitze lanak zine munizipaletatik jasotako diruaz finantzatu ziren neurri handi batean eta,1963an, inauguratzeko moduan izan ziren.
Garrasia etaMadonnaren lapurreten ondoren, segurtasun neurri zorrotzagoak ezarri zituzten2005ean eta gaur egun lan gehienak kristal lodien atzean ikusi behar dira. Bi margolan horiek berreskuratu ziren eta haien urradurak erakutsi zituzten behin-behinekoz.