Eduard BuchnerMunichen jaio zen,1860komaiatzaren 20an. Aita Ernst Buchner sendagilea zen,Municheko unibertsitateko akademikoa zena eta ama, berriz, Friderike Martin. Anaia zaharragoa zen Hans Buchner ere izen handiko zientzialaria izan zen eta anaiaren hezkuntzaren ardura hartu zuen, aita1872an hil zenean, Eduardek 12 urte besterik ez zituen-eta.
1884an hasi zituen kimikako ikasketakAdolf von Baeyerrekin eta botanika Karl Wilhelm von Nägelirekin Municheko Institutu Botanikoan.
Lehen Mundu Gerran ospitale batean aritu zen lanean, lehenengo lerroan.1917koabuztuaren 3an, zauritu egin zuten etaMunichera eraman zuten ahalik eta azkarren, baina handik 9 egunetara hil egin zen, zaurien ondorioz.
Anaiaren ikuskapenpean, oinarrizko zientzietan ikerketak burutzen ari zenean,1885ean egin zuen lehen argitalpen garrantzitsua bere esparruan: Der Einfluss des Sauerstoffs auf Gärungen (Oxigenoakhartziduran duen eragina).
1893an, hartzidura kimikoa ikertzen zuen laborategi txiki bat jarrita zuten eta irakasle izan zen esparru honetan. Urte horretan egin zituztenlegamiaren zelulen gaineko lehen esperimentuak, baina hasieran ez zitzaion ikerketa lerro honi etorkizunik ikusi eta hurrengo 3 urteetan alboratu egin zuten.
Urte horren amaieran,Kieleko unibertsitateko laborategiko sekzio analitikoaren gainbegirale bilakatu zen eta irakaskuntzan aritu zen han.
1895ean, eman zioten irakasle gradua, baina urtebete besterik ez zen pasatuTubingatik deitu ziotenean Hans von Pechmannek zuzenduriko kimika laborategian irakasle berezi izateko[2]. Pechmannpolietilenoa aurkitu zuen kimiko ospetsua zen etaMunichetik zetorren hau ere.1895 eta1902 artean, Eberhard-Karls-Universität Tübingen izan zen bere destinoa.
Baliabide eta harreman gehiago zituen orain etalegamiaren gaineko ikerkuntzan jarraitzeko erabakia hartu zuen. Anaiarekin harremanetan jarraitu zuen, garai hartan, Municheko Higiene Institutuko direktorioko kide.
Nobel Saria lortzera eramango zuen ikerketari buruzko lehen testuaBerichte der Deutschen Chemischen Gesellschaft (Alemaniako Elkarte Kimikoaren Informeak) aldizkari zientifikoan argitaratu zuenÜber alkoholische Gärung ohne Hefezellen izenburuarekin (Legamiaren zelularik gabeko hartzidura alkoholikoari buruz)
Geroago,1903an, hartzidurari buruzko ikerketei buruzko txosten sakonago bat egiten zuen liburua argitaratu zuen:Die Zymasegährung (Zimasarenhartzidura). Martin Hahn eta bere anaia zen Hans Buchnerrekin elkarlanean egin zuen. Azken hau bakteriologo ezaguna izango zen etorkizunean.
1907an lortu zuenNobel SariaKimikan, zelula bizirik gabeko hartzidura alkoholikoaz egin zituen aurkikuntzengatik. Esperimentu haietan frogatu zuenhartzidura alkoholikoa ez zelalegamiaren zelulen ekintza fisiologikoagatik bakarrik gertatzen, zimasa izenekoentzimen eraginez baizik[3].