| Edmund Vansteenberghe | |||
|---|---|---|---|
1939kourriaren 6a - ←Henri-Jean Houbaut -Léon Terrier → Elizbarrutia:Baionako elizbarrutia | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Winnezeele, 1881ekoapirilaren 26a | ||
| Heriotza | Baiona, 1943koabenduaren 10a (62 urte) | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa etaapezpiku katolikoa | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Edmund Vansteenberghe (Winnezeele,Iparraldea,1881ekoapirilaren 26a -Baiona,1943koabenduaren 10a)Frantziako apezpikua izan zen,Baionako apezpikua izandakoa.
1939koabenduaren 10anBaionako apezpiku bihurtu zen eta hantxe egon zen 4 urte geroago hil arte.
1940ko ekainean, alemanek Baionako elizbarrutiaokupatu zuten eta eremu debekatuan sartu, Atlantikoko itsasbazterrean baitzegoen.
1942ko irailaren 20an, Vansteenberghek protesta bat argitaratu zuen Elizbarrutiko aldizkariko lehen orrian,juduen deportazioaren aurka[1], Frantziako beste apezpiku batzuen antzera. Okupazio-agintariek Elizbarrutiko aldizkaria (Bulletin diocésain) debekatu zuten, apezpikua zaintzapean jarri eta hainbat nardakeria eta debeku ezarri zizkioten.Kolaboarzaioaren aldeko prentsaren jomuga bilakatu zen. Haren bikario nagusia, Daguzan,Dachaura deportatu zuten. Baina Vansteenberghek ez zuen etsi eta, 1943ko martxoan, apezpikua pulpitura igo zen okupatzaileek frantziar gizon gazteei inposatulan behartuen zerbitzua salatzeko.
Edmund Vansteenberghe bat-batean hil zen, meza ematera zihoala, 19433ko abenduaren 10eko goizean, 62 urte zituela.
EgungoBaionako elizbarrutiaren egoitza haren izena duen enparantzan dago.
| Aurrekoa Henri-Jean Houbaut | Baionako apezpikua 1939 –1944 | Ondorengoa Léon-Albert Terrier |