Edmund Goulding (Feltham,Middlesex,1891komartxoaren 20a -Los Angeles,1959koabenduaren 24a) Britainia Handiko zinemagilea izan zen.Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Estatu Batuetara joan zen etaHollywooden aritu zen laneanMetro-Goldwyn-Mayer-entzat,Warnerentzat, eta, azken urteetan,20th Century Foxentzat. Haren filmetan lan egin zuten emakumeen zuzendaritzan arreta berezia jarri izan zuen beti. Haren gidaritzapean aritutako antzezle eta film batzuk dira, besteak beste:Greta GarborekinGran Hotel (1932) etaLove (1927, Ana Kareninaren lehen bertsioa);Gloria Swanson,The trespasser (1929);Norma Shearer,Riptide (1934). Baina batez ereBette Davisekin egin zituenak izan ziren ospe handienekoak:That certain woman (1937,Emakume ziur hori);Dark victory (1939,Garaipen iluna);The old maid (1939,Neska zaharra); etaThe great lie (1941,Gezur handia).