Edema gune interstizial edo barrunbeetanlikido pilaketa da. Normaleanlikido interstizialaren kantitatea likidoenhomeostasiaren orekaren menpe dago. Interstiziora likidoen jariapenaren igoerak edo likido honen eliminazioaren asaldurak eragiten dute edema.
Edemak izen desberdina hartzen du likido pilaketa gertatu denorgano edo barrunbearen arabera.
Interstizioan aurkitzen den likido kantitateaStarlingen indarren menpe dago. Indar hauek kapilarren mutur arteriolarrean odol hoditik interstiziora eta mutur benularrean interstiziotik odol hodira pasatzen den likidoa kontrolatzen dute. Soberako likidoaren drainatzezsistema linfatikoa arduratzen delarik.
Edema indar balantze honen desorekari zor zaio. Indar batzuk likidoakapilarraren barruan mantentzeko joera dute, hauek kapilarreko presio koloidosmotikoa eta interstizioko presio hidrostatikoa dira. Beste indar batzuk, likidoa kapilarretik aterarazten dute, kapilarreko presio hidrostatikoak eta interstizioko presio koloidosmotikoak hain zuzen ere.
Beraz, presio oreka honetan asaldura orok likidoen mugimendua eragingo du. Likidoa gune interstizialera atera dadin baldintza hauek bete behar dira:
Kapilarreko presio hidrostatikoaren igoera.
Kapilarreko presio koloidosmotikoaren jaitsiera.
Kapilar hormen asaldurak, honek interstizioko presio koloidosmotikoa areagotuko duten substantziei pasatzen utziko baitie.