Ecser ([ˈɛʧɛr], "etcher" irakurtzen da)Budapesten hego-ekialdean, Ferihegy aireportutik gertu dago. Maglód, Vecsés, Gyömrő eta Üllő herriak ditu inguruan. 120a trenbidea igarotzen da bertatik (Budapest-Újszász-Szolnok linea).
Ecser-ren lehen aipamen idatzia1315ekoabenduaren 15ekoa da, nahiz eta herria896an eraiki zen (hungariarrak bertara heltzean). Kondairaren arabera, herriari bere izena Árpád printzeak eman zion (hungarieraz,cser hitzak haritza esan nahi du).1526-1686 bitartean,Otomandar Inperioaren menpean, herria bertan behera gelditu zen; bertako biztanlean1699an itzuli ziren.XVIII. mendean bertako kondeakeslovakiar jatorriko herritarrak ekarri zituen.
Eraikin historikoei dagokienez,1740ko eliza (katolikoa) da monumentu aipagarriena. Horrez gain, Ecser ezaguna da bertan egiten den dantza herrikoiarengatik ere (Ecseri lakodalmas Ezkontza Ecser-ren). Herriko armarrian hiru elementu horiek ageri dira: eliza, ezkontza dantza eta haritza.