Ealing (ingelesez:London Borough of Ealing)Londresko udalerrietako (borough) bat da, mendebaldean kokaturik dagoena.2015eko erroldaren arabera 343.100 zituen 55,53 kilometro koadroko azaleran, honek Londresko hirugarren borough populatuena egiten du.
Ealing ingurua duela 7.000 urtetatik populatu izanaren ztarnak aurkitu dira Horsenden Hill muinoan. VIII mendearen hasieranGillingas ("Gillaren jendea") izensaxoia ageri da eta hortik omen datorEaling izena. XII mendean Londres inguratzen zuten baso zabalen artean zegoen asentamendu bat aipatzen da inguru hauetan. Andre Mariaren eliza garai hartakoa omen da. Aurreneko errolda 1599koa da eta 85 etxe bazirela aipatzen da.
1698 urteanGreat Ealing School sortu zen, Ingalaterrako eskola pribatu onena izatearen sona hartu zuena. 1830 hamarkadan trenbidea eraiki zen eta honen ondorioz urbanizazio azkarra izan zuen eremuak. Eskola gainbeheran sartu zen 1908an itxi zen arte.
Gaur egungo udalerria 1965 urtean eratu zen Ealing, Southall eta Acton udalerriek bat egin zutenean.
Jatorri britainiarreko jendeak populazioaren %30.4 osatzen du. Badaude aipagarriak diren hainbat komunitate:
Ealingenirlandarren komunitate zabala izan da historikoki. Hori argi ikusten da auzoan dauden irlandar pub ugariengatik etaJoko gaelikoek duten jarraitzaile kopuruarengatik. San Patrick egunean bandera irlandarrez josten da auzoa.
Bigarren Mundu Gerratik ihesipoloniarrak iritsi ziren Acton eremura batez ere. Polonia Europar batasunean sartzerakoan emigrante berriak etorri ziren eta gaur egun borougharen %6a osatzen dute, Erresuma Batuko poloniarren proportzio handiena duen udalerria da.
Southall inguruan Asia hegoaldeko jendea ezarri da,sikh-ak nagusiki. Southall Broadway auzoan asiarrek %80a osatzen dute (2011).