Euskal Herriko Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Eman ta zabal zazu | |
Datuak | |
Izen laburra | UPV/EHU, EHU,UPV etaUPV/EHU |
Mota | unibertsitatea,argitaletxea etasarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Jarduera | |
Kidetza | ORCID,European University Association,Conferencia de Rectores de las Universidades Españolas,Unión de Editoriales Universitarias Españolas etaCoalition for Advancing Research Assessment(en)![]() |
Eskumendekoak | |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Errektorea | Eva Ferreira García |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1980kootsailaren 25a |
Aurrekoak | Bilboko Unibertsitatea |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoa da,1980an sortua eta hiru kanpusetan banatua, erkidegoko hirulurralde historikoetan:Bizkaia,Araba etaGipuzkoa.Bilboko Unibertsitatearen oinordeko, hasieran, hurrengofakultateek osatzen zuten unibertsitatea:Sarrikoko Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialen fakultatea (1955), Medikuntzako fakultatea (1968) eta Zientzia fakultatea (1968). Hiru fakultate horiei, Hezkuntzaren Lege Orokorrarekin, Eskola Nautikoa (1739), Bilboko Enpresa-ikasketen Eskola Unibertsitarioa (1818) eta Ingeniarien Eskola Teknikoak (1897) gehitu zitzaizkien, gaur egun EHUko fakultate kopurura iristeraino (hogei bat).[1]
«Eman ta zabal zazu» goiburua du,Gernikako arbola abestitik hartua (XIX. mendeko euskalereserkia), eta unibertsitatearen ikurraEduardo Txillidak diseinatu zuen,1970eko hamarkadan, askokEspainiako trantsizioaren ikur aldarrikatzaile kontsideratua.
2010eko urrianNazioarteko Bikaintasun Campus izendapena jaso zuen EHUk.[2]
2014koazaroaren 19an, EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak Euskadi-Akitania euroeskualderako campusa sortzeko hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horrekEusko Jaurlaritzaren etaAkitaniako Kontseiluaren babesa zuen.[3] 2014oazaroaren 28an, EHUk 31tik 20ra gutxitu zituen zentroak.[4]
2021eanEva Ferreira García errektore hautatu zuten.
Euskal Herrian, unibertsitate-mailako irakasketaren hasieraOñatiko Unibertsitatearen sorrerarekin dugu,Rodrigo Mercado de Zuazolak sortua,1540an. Bi urteren ostean,1542an,Hernanin, unibertsitate horrek bere jarduna hasi zuen,1548an unibertsitateaOñatira lekualdatu baino lehen. 1548rako, hainbat ziren eskaintzen ziren ikasketa-eremuak:Teologia,Legeak,Kanonak,Arteak etaMedikuntza. Gorabehera batzuen ostean,1901ean ateak behin betiko itxi zituen.
Aipagarria da osoBergarako Errege Mintegia ere,Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak sorturikoa. Zentro horrek,Ilustrazioaren korronteek gidatua,Europako zientifiko eta materialak erantsi zituen, bai eta ikasle bikainak Europako beste herrialdeetara eraman ere. Zentro horren aro gorena1779 eta1793. urteen artean gertatu zen,Euskal Herriari hezkuntza-zentro aurrerakoi moduan. Halere,XIX. mende hasierako afera politikoek egitasmo horren lana bertan behera utzi zuten.
Bizkaian,Eskola Nautikoak,1511n Merkataritza-Kontsulatuaren babespean sortua,1784an aintzatespen ofiziala lortu zuen.1800ean, Merkataritza Eskolaren proiektuari hasiera eman zitzaion, aktiboa bihurtu zena1818rako.
Nafarroako Diputazioari dagokionez,1866an euskal-nafar Unibertsitate bat sortzeko proposamena aurkeztu zuten,EAEko Diputazioei unibertsitate ofizial bakarra sortzeko eskaera eginez, baina ez zuen aurrera segitu. Unibertsitateen batzea, maila nazionalean porrot egin ostean eta bi urtetako tira-biren ostean, batze hori lurralde historikoen mailan egiten saiatu zen.
Hala,Gipuzkoako DiputazioakOñatiko Unibertsitate Zaharra berrezartzen saiatu zen, alferrik.Arabako Diputazioak ereGasteizko Unibertsitate Literarioa sortzen saiatu zen, 4 urtez iraun zuena (1869-1873).Bizkaiko Batzar Nagusiak ereBizkaiko Unibertsitate Katolikoa sortzen saiatu zen1870ean, berriro ere alferrik.
Bestalde,Bilbon,1883an sorturikoIrakaskuntza Katoliko zeritzon sozietate anonimoa, hamahiru bizkaitarrek sortua,Goi-Hezkuntzako Zentro batBilbon eraikitzeko helburuarekin etaaita Manuel Isasi-k iradokita, bestelako etorkizun bat izan zuen. Izan ere, zentro horretako irakasketa1886an hasi eta gaur egungoDeustuko Unibertsitatea izatera iritsi arte dirauen egitasmoa da.
Azkenik,1897koapirilaren 2koErrege Dekretuaren bidez, Bilboko Ingeniari Industrialen Eskola sortu zen, gaur egunBilboko Ingeniaritza Eskola edo Ingeniaritza Goi Eskola Tekniko modura ezagutzen dena.
1918kourtarrilaren 5ean, Estetika katedratikoÁngel Apraiz Buesak,Bilbon,EuskalUnibertsitatearen Alde izeneko hitzaldia eman zuen,Espainiako Gerra Zibila gertatu arteBilbon garaturiko Euskal Unibertsitatearen aldeko mugimendu aldarrikatzailearen hasiera izan zena.
Goiburu horrekin,Eusko Ikaskuntzak mugimendu garrantzitsua bultzatu zuen1918 eta1923. urteen artean, Euskal Unibertsitate horren estatutuak idazten, herrialdea mobilizatzen etaMadrilekosenatarien ekintzak sustatzen. Hala,1923an, "unibertsitate-arazoa"ri aurre egiteko ebazpena Diputazioei zeinGobernuari aurkeztu zitzaien.Primo de Riveraren diktadurak mugimendua isilarazi bazuen ere,1931nBilboko Udalak Euskal Unibertsitatearen Aldeko Batzar handi bat antolatu zuenean, mugimendua erabat berpiztu zen.
Euzko Ikasle Batza1932anjeltzaleen ekimenez sortutako euskal Ikasleen federazioa izan zen. Garai hartan ez zegoen euskarazko unibertsitaterik eta erdaraz ere oso aukera gutxi zegoen Euskal Herrian unibertsitate mailako ikasketak egiteko. Gehienek Bartzelona, Madril, Valladolid, Salamanca, Zaragoza, Bordele edo Parisera joan behar izaten zuten.[5][6] 1932an, Gipuzkoa, Bartzelona, Bizkaia, Madril, Valladolid eta Zaragozako ikasle-elkarteen ordezkariek osatu zuten Euzko ikasle Batzaren zuzendaritza. Urte bereko abuztuaren 7an Euskal Ikasleen I. Biltzarra antolatu zuen,Bergaran.[5]
1936an,Leizaola buru zenekoEusko JaurlaritzarenKultura Sailak eginiko lehen Dekretuen Ángel Apraizek eginikoaren ingurukoaren batzorde bat sortu zen. Hala,1936kourtarrilaren lehenean,Eusko JaurlaritzakolehendakariJose Antonio Agirrek Euskal Unibertsitateari eman zion Bilboko Ospitale Zibilean. Dena den,Gerra Zibilaren testuinguruan, Euskal Unibertsitatearen bizitza, erakunde modura, oso laburra izatea eragin zuen,Bilboko hiriaren1937ko hartzearekin amaitu zena.
1952an,Nafarroako Unibertsitatea sortu zen,Opus Dei-ren hegalpean eta1961etik aurreraNafarroatik kanpo zabaltzen hasi ze: adibidez,Donostian hainbat zentro sortu ziren. Gaur egun, zentro bat dute gipuzkoar hiriburuan:Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa.
Garai horretan, egungoEAEa osatzen duten hiru probintziakValladolideko Unibertsitatearen Barrutiaren zati kontsideratzen ziren. Hala,1955eko Zientzia Ekonomiko eta Komertzialen fakultatearen sorreraraino (Bilbon), antzinako Komertzio-Eskolaren oinordeko, ez zen Euskal Unibertsitatearen aldarrikapena berriro ere berpiztu, berezikiBizkaia inguruan.
Ekainaren 6ko5/1968 Lege Dekretua, unibertsitate-birmoldaketarako premiazko neurrien ingurukoa, hirietan agertzen hasia zen hezkuntza-eskaerei erantzuteko modu bat izan zen, bai eta hezkuntzaren masifikazioari erantzuteko modua ere. Testuinguru horretan,1970eanHezkuntzaren Lege Orokorra onetsiko da,Bartzelonan,Bilbon zeinMadrilen unibertsitate berriak sortzeko aukera eman zuen.[7]Bilboko Unibertsitatearen hasierako urteetan Ekonomia eta Zientzia zein Medikuntza fakultatea hasi zen, betiere oraindik berezko barrutirik gabe etaJuan Etxebarria Gangoiti lehen errektorea izanik.
Gipuzkoan,1963tik aurrera koordinazio-batzorde batek, ostera patronatu izan zena,Ignacio Barriolaren hitzetan, "Goi-mailako Ikasketa Ofizialen Aldeko" kudeaketak egiten zituen.5/1968 Lege Dekretuan oinarriturik, bestalde, unibertsitate-fakultate bat sortu zenDonostian, ostera,1968kouztailaren 27ko Dekretuaren bidez,Donostian,Zuzenbide fakultatea finkatuz, nahiz etaValladolideko Barrutian egon oraindik ere.
Hezkuntzaren Lege Orokorraren bitartez,1972an, lehen aditu-eskolak sortuko dira, bai eta unibertsitate bakoitza bere lurraldeko barruti propioa eskuratzeko ere. Hala, garai hartan sorturikoArte Ederretako Goi Eskola, adibidez, Bilboko Unibertsitatera esleitua izango da, bai eta jada aipaturikoIngeniarien Eskola ere.
Euskal Herrikojendarte zibilak, garai hartako Euskal Unibertsitateak berezkoak zituen mugatzeez nazkaturik eta kontuan harturik1918ko,1922ko eta1936ko gatazkek60ko hamarkadan zehar Euskal Unibertsitatearen defentsaren aldeko mugimendu garrantzitsu bat sortu zuten,Eduardo TxillidarenEman ta zabal zazu goiburupean. Gaur egun, goiburu horixe du EHUk, horregatik. Mugimendu haren energiaren ondorioz, Euskal Unibertsitate sortu berrira izen handiko edota diru-sarrera handiko ikasleak barneratzen hasi ziren. Dena den,1977 arte ez zenEAE osoko barruti bakar bat osatu,Bilboko Unibertsitatea Arabako eta Gipuzkoako bestelako zentro unibertsitarioekin barruti bakarra osatu arte, alegia.
Azkenean,1980kootsailaren 25ean,Bilboko UnibertsitateaUniversidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea bilakatu zen,Euskal Herriko autonomia-erkidegokounibertsitate-sistema publikoa. EHUn, momentu hartan, hiruprobintzietako hiru unibertsitate nagusien zein haiei loturiko zentroek osatuko zuten EHUa.
Egun hartatik aurrera, EHUren garapenakEspainiako unibertsitate gorenetarikoa izatera iristea ahalbidetu dio, bai titulazio-kopuruaren zein ikasle-kopuruaren aldetik.
Arabako campusak ikastegi hauek ditu:
Bizkaiko campusak gune bat baino gehiago du:Leioa-Erandioko gunea, Bilbo-Barakaldo eta Portugalete. Honakoak dira Bizkaiko zentroak:
Gipuzkoako campusak ikastegi hauek ditu:
Euskal Herriko Unibertsitateak1981etik aurrera udako kurtsoak eskaintzen ditu,DonostiakoMiramar Jauregian. Kurtso horietan, hitzaldi, ikastaro eta ikastordu magistralen bidez jakintza-esparru anitz jorratzen dira. Udako ikastaro horien ospeak urtero gora egiten du.2006ko edizioan (XXV. urteurrenarekin bat egin zuena), adibidez,Noam Chomsky izan zen hizlarietako bat.
Hasieratik ikasle mugimendu bizia sortu zen Euskal Herriko Unibertsitatean,Euskal Herriko gatazkako borrokekin estu loturik hasiera batean. Euskararen aldeko aldarrikapena izan zen nagusi hastapenetan. 1988anIkasle Abertzaleak ikasle erakundea sortu zen, ezker abertzalearen inguruan kokatua, gerotztik presentzia etengabea izan duena. Bereziki, euskararen alde, ikasle presoen alde, irakasle espainolisten aurka, unibertsitateko agintarien nagusikeriaren aurka, errepresioaren aurka aritu da. Gerora beste erakunde batzuk sortu dira:Lurgorri (abertzale moderatua, EAJren ingurukoa) etaEraldatu (komunista).
Mugimendu feminista bizia ere badago.Neska Borrokalariak taldeak sexu-jazarpenaren eta bazterkeriaren aurka borrokatzen du eta mobilizazio ugari egin ditu kanpusetan, irakasle batzuek egindako jazarpen sexuala eta jarrera sexista gaitzetsiz.
Euskal Herriko UnibertsitateakEuskal Wikilarien Kultura Elkarteak antolatutakoHezkuntza Programan hartzen du parte 2017tik aurrera.