| ECMAScript | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sorrera-urtea | 1997 |
| Ezaugarriak | |
| Programazio paradigma | Programazio funtzional,multi-paradigm programming(en) |
| Media mota | application/ecmascript eta text/ecmascript |
| Deskribapena | |
| Oinarritua | JavaScript JScript(en) |
| Honen eragina jaso du | Self(en) |
| Ekoizpena | |
| Diseinatzailea | Brendan Eich etaEcma International |
| Garatzailea | Brendan Eich |
| ecma-international.org | |
ECMAScript ECMA International-ek argitaratutakoprogramazio-lengoaia estandarra da. Garapena 1996an hasi zen Netscap-ek proposatutakoJavaScript hizkuntzatik abiatuta. Gaur egun,ISO 16262 araua ere bada.
ECMAScript-ekC lengoaian inspiratutako sintaxia duen eta dinamikoa den lengoaia bat definitzen du. Prototipoetan oinarritutako objektuak erabilizobjektuei bideratutako programazioaren ezaugarri batzuk ere onartzen ditu.
Web-nabigatzaile gehienekECMAScript-en inplementazio bat dute, baita DOMerako(Document Object Model -Object Model document ) sarbide bat ere. Inplementazio ezagunenakMozilla etaNetscape-rena da,JavaScript izenekoa, etaInternet Explorer,JScript izenekoa.Opera arakatzaileak JavaScript eta JScript-rekin bateragarria den bertsioa inplementatzen du. Nabigatzaile guztiak ECMAScript eta DOM inplementazioen puntu desberdinetan egoten dira, eta bakoitzak bere luzapenak gehitzen ditu gero, horrela zail samar bihurtzen da arakatzaile guztietan funtzionatzen duten programak sortzea.
ActionScript,Adobe Flash-erako, ECMAScript estandarrean oinarritzen da, Flash film bateko objektuak programatzeko hobekuntzekin.