Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal Herriko independentziaren aldeko alderdi kristaua eta errepublikarra zen. Jatorriz alderdi separatista eta katolikoa izaki, egun EAJk euskaldun, demokratiko, parte hartzaile, plural, akonfesional eta humanista modura definitzen du bere burua. Alderdinazionalista moderatua da,Euskal Herriaren burujabetza helburu duena eta bortizkeriaren aurkakoa.
1898. urtean, Aldundiko hauteskundeetara aurkeztu zen Sabino Arana eta ozta-ozta ez zuen kargurik atera. 1899an bost zinegotzi lortu zituen Bilbon Euzko Alderdi Jeltzaleak. 1902. urtean, hil baino urte bete lehenago, autonomiaren aldeko bidea jorratu beharraren alde azaldu zen. 1903tik aurrera, Bizkaia osora zabaldu, Gipuzkoan hasi eta Nafarroan eta Araban jarraitzaile batzuk lortu zituen abertzaletasunak. 1904ko otsailean,Eusko Gazteria taldeak abiarazi ziren eta 1906an hasi ziren Euzko Alderdi Jeltzaleko astekariak argitaratzen(Bizkaitarra, Gipuzkoarra,Napartarra...). 1907tik aurrera, bi joera nagusitu ziren alderdiaren barnean:Luis Aranak etaAngel Zabala "Kondaño"-k Sabino Aranaren oinordeko ideologiko argienek independentziaren aldeko joera garbia eraman behar zela argudiatzen zuten ("aberritarrak");Ramon de la Sota, Chalbaud,Horn, Epalza, Landeta eta beste batzuek, ordea, joera autonomistaren alde zeuden ("euskalerriakoak"). 1908an egin zen Elgoibarren Euzko Alderdi Jeltzaleko lehen biltzar nagusia. Alderdia Hego Euskal Herriko bazter gehienetan zabaldurik zegoen eta lurralde historiko bakoitzak bere egiturak eta bere bitartekoak zituen. Bi joera horien arteko lehian (Arana eta ZabalaAberri izeneko astekariaren inguruan; Sota, Chalbaud,Horn eta abarrakEuskalduna aldizkariaren inguruan) Bizkaiko industrian eragin handia zuen talde burgesa nagusitu zen Elgoibarko biltzarrean. 1910. urtean zatitu zen lehenengoz Euzko Alderdi Jeltzalea. Talde berriakAskatasuna izena izan zuen,Aberri ta Askatasuna esapideaz, baina bizitza ilaunekoa gertatu zen. Erlijioaren lotura ez zuten onartu eta ezaugarri horrek batu zituen "aberritarrak" eta "euskalerriakoak" haien aurka. 1911n, langile higikunde "arrotzak" Bizkaian eta Gipuzkoan zuen indarra ikusirik,Solidaridad de Obreros Vascos (gerokoEuzko Langilleen Alkartasuna edoELA-STV) sindikatua sortzea erabaki zuen EAJk.1913kootsailaren 1ean "Euzkadi" egunkaria kaleratu zuten lehenengo aldiz.
Lehen Mundu Gerraren garaian, indar handia zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak Bizkaian eta goranzko joera zuen Gipuzkoan. Gerrak areagotu zituen bi taldeen arteko desberdintasunak. "Euskalerriakoak" aliatuen aldekoak ziren eta Luis Arana germaniarren aldekoa. Luis Aranak 1916. urtean alderdia utzi zuen, eta Sotak gidatzen zuen alderdiakEuzko JEL-Batza (EJB) izena hartu zuen. Autonomismoaren bidea hautatu zuen bete-betean Sotaren alderdiak. 1917ko udal hauteskundeen ondoren, alkate euskal nazionalista izan zuten Bilbok eta Bizkaiko herri askok. Bestalde, Bizkaiko diputatu nagusi aukeratu zutenRamón de la Sota Aburto, buruzagi jeltzalearen semea. 1918an, nazionalistek bost diputatu lortu zuten Bizkaian, bana Gipuzkoan eta Nafarroan, baina emaitza txarrak izan zituen 1920. urteko hauteskundeetan.
1921ean Aranaren mugimendua banandu egin zen:EJB moderatuak, etaEAJ-Aberri independentistak. "Aberritarrak" eta Euzko Gazteria taldeko gazte gehienak,Elias Gallastegi, taldearen sortzailea, zela buru, EJB utzi eta berriz ereEuzko Alderdi Jeltzalea izena hartu zuen alderdia sortu zuten, EJBk abertzaletasunaren printzipioak saldu zituelakoan. 1922. urtean "Emakume Abertzale Batza" sortu zuen Gallastegik berak. 1923an, Primo de Riveraren diktadurak legez kanpo utzi zuen alderdia. Politikan egiterik ez zegoena, ordea, kulturan eta folklorean egin zen. Euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekitaldiekin batera "mendigoizale" folklore-elkarteak ugaldu ziren Euskal Herriko bazter guztietan.Miguel Primo de Riveraren diktadura erori zenean, indar aski zuten nazionalistek.
1930eko azaroan, Aberri eta CNV berriz elkartu ziren, Bergaran. Hala ere, hamabost egunen ondoren, talde txiki batekEusko Abertzale Ekintza (Acción Nacionalista Vasca bezala ere ezagutua, EAE-ANV) eratu zuen. Euskal alderdi nazionalista moderatu ezkertiarra zen, akonfesionala —erlijio lotura gabea—, eta aliantzei irekia errepublikar eta sozialistekin, diktaduraren aurkako borrokan.
1931. urteanEspainiako Bigarren Errepublika nagusitu zen Espainiako estatuan eta Hego Euskal Herriko autonomi estatutuaren aldeko politika bideratu zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak. Manifestaldi handien garaia hasi zen (Aberri Eguna 1932tik aurrera) eta izen berriak hasten dira alderdian nagusitzen (Agirre, Irujo, Leizaola, Monzon...). 1933. urtean alde batera utzi zuen EAJk Hego Euskal Herriko eskuinen koalizioa (katolikotasunaren eta eskuinaren balio tradizionalen defentsan sortu zen koalizio hura) eta berebiziko garaipena lortu zuen urte hartako hauteskundeetan. Autonomi estatutua, ordea, ez zen onartu eta bide horretatik kanpora geratu zen Nafarroa, bertako eskuinaren azpijokoaren ondorioz. Halaber, autonomista eta independentisten arteko banaketa agertu zen. 1934. urtean,Elias Gallastegi buru zelarik, talde independentista bat,Jagi-Jagi astekarian eta Bizkaiko mendizale federazioaren inguruan mugitzen zena, alderditik kanporatu zuten. Hauek EAJko zuzendaritzari epelkeria egozten zioten.
1936ko hauteskunde nagusietan, botoak galdu zituen EAJk, nagusi iraun arren, eta zuhur jokatu zuen errepublikaren aurrean.
1936. urtekouztailaren 18ko altxamenduaren aurrean EAJk barne tentsioa izan zuen. Klerikalismoa errebeldeekin bat zetorren eta Vatikanoaren presioa zegoen katolikoak errepublikatik aldentzeko. Hala ere, hitzartutako autonomiak zekarren konpromisoagatik eta anti-faxismoak alderdian zuen indarraren ondorioz, Errepublikako gobernuaren alde segitzea erabaki zuen:
Bizkaitarrek eta gipuzkoarren gehiengoak, garrantzitsuenak kopuruan, errepublikari, demokraziari eta anti-faxismoari eman zioten babesaEspainiako Guda Zibila hasi zenean.
Matxinatuek zeuzkaten lurraldeetan jelkideek askotariko aukerak hartu zituzten:
arabar eta nafar "batzek" oharrak idatzi zituzten errepublikari babesa ukatuz, lurralde horiek jadanik matxinatuen eskuetan zeudenean,
jeltzale batzuekFrantziara edo errepublikaren kontrolpean zegoen aldera ihes egin zuten,
batzuek matxinatuei aurka egin zieten: gehienek kartzelan edo fusilaturik amaitu zuten,
batzuk gudarostekarlistetan sartu ziren, konbentzimenduagatik edo hala behartuta eta
errepresioa bereziki ezkertiarren aurka izan zen gupidagabea, jainkogabe arriskutsutzat hartzen baitzituzten, baina abertzale asko ere fusilatu zituzten.
Alderdia euskal administrazioa antolatzen hasi zen Euskadiko Autonomi Estatutua onartu ondoren (1936ko urriaren 1). EAJ izan zen Eusko Jaurlaritzako alderdi nagusia.
Gerra galdu ondoren (1937 ekaina-uztaila),Hego Euskal Herrian frankismoa ezartzean, Paris eta Londresa joan behar izan zuten Euzko Alderdi Jeltzaleko buruzagi nagusiek, Irujoren eta Agirreren inguruan, eta 1940ko hamarkadako urteetan hasi zen Hego Euskal Herriko sarea berriz osatzen, Rezola, Lasarte, Mitxelena, Solaun eta, batez ere,Juan Ajuriagerraren inguruan. Agirrek eta Euzko Alderdi Jeltzaleko kide gehienek aliatuen garaipenakFrancoren gobernuaren desagerpena ekarriko zuela uste zuten, baina 1947 eta 1951. urteetako grebak hutsean geratu ziren eta 1953. urtetik aurrera, Francoren gobernua babesteko asmoa agertu zutenAmeriketako Estatu Batuek.
1951. urtearen ondoko greben ondorengo zapalkuntzak oso egoera txarrean utzi zuen EAJk Hego Euskal Herrian zeukan egitura. 1960. urteanJose Antonio Agirre lehendakaria hil zen arte tirabira handiak izan ziren Euzko Alderdi Jeltzaleko buruzagi gehienen eta, hasieran,EKINen eta, gerokoan,ETAren inguruetara bildu ziren kide abertzale gazteen artean. 1960-70 urteetan, ageriko ekintza gutxi burutu zuten Euzko Alderdi Jeltzaleko kideek eta, aldiz, gerra ondoko lehenengo koadro tekniko, politiko eta ideologikoak hasi ziren antolatzen Hego Euskal Herrian, Juan Ajuariagerraren ardurapean.
1971. urteanXabier Arzalluz eta beste alderdikide gazte batzuk hasi ziren Ajuriagerrarekin lanean eta bete-betean hasi zen Euzko Alderdi Jeltzalea Francoren ondorengo aldaketa politikorako prestatzen.
Demokraziaren hasierako urteak: Garaikoetxea lehendakari
1977ko martxoan, Gerra Zibilaren ondoko lehen biltzarra egin zuen EAJk Iruñean eta, erlijio lotura gabeziarekin batera, sabinismo klasikotik urrun dagoen irudi modernoagoa eskaini zuen eraberrituriko EAJk, ideologia demo-kristauaren barnean betiere. 1978an, Juan Ajuriagerra hil ondoren, aurre egin behar zion Arzallusek, Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak, Ormazaren eta haren jarraitzaile sabindar eta independientziazaleei. 1977an erregetzaren garaiko lehen hauteskundeak egin zirenetik nagusi agertu zen EAJ Bizkaia, Araban eta Gipuzkoan; Nafarroan ordea askoz indar gutxiago zuen. 1978. urtean euskal alderdiak hasi ziren Euskadiko Autonomi Estatuaren aldeko urratsak ematen eta Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen horretan parte garrantzitsuena. Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen Euskadiko Autonomia Erkidegoko lehen gobernuko alderdi nagusia etaKarlos Garaikoetxea hautatu zuten lehendakari.
1985. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio antolamenduari buruzko eztabaida batek zatiketa ekarri zuen berriro ere Euzko Alderdi Jeltzalera. Lurralde Historikoen Legea prestatzean, talde bat lurralde historiko bakoitzeko aldundiari eta erakundeari aginpide handia ematearen alde zegoen, eta beste batek sortu berria zen Eusko Jaurlaritza areago indartzearen alde egiten zuen, hots, zentralismoaren aldekoa. Lehenak nagusitu ziren, Karlos Garaikoetxea agintetik kendu zuten, hura bigarren taldekoa baitzen, eta haren ordezJose Antonio Ardanza jarri zuten lehendakari (1985eko abendua). Hurrengo urtean, Garaikoetxeak eta haren jarraitzaileek alderdia utzi eta beste bat antolatu zuten:Eusko Alkartasuna.
Hala ere, Eusko Alderdi Jeltzaleak alderdi nagusia izaten jarraitu du Euskal Autonomia Erkidegoan. Erabat nagusi da Bizkaian, eta beste alderdi batzuekin tartekatuta nagusitasuna izaten du Araban eta Gipuzkoan. Nafarroa Garaian, ordea, eta gerra aurrean ez bezala, ez du indar handirik. Euzko Alderdi Jeltzalea Ipar Euskal Herrira hedatu da, halaber, baina ez du oraingoz indarrik. Gainera, Nafarroa Garaian eragin handiagoa izan zuen zatiketak, eta hainbat urtez ia desagertuta egon zen EAJ Nafarroako Foru Erkidegoan. Azken hamarraldi honetan, bestalde, leunduz joan dira EAJren eta EAren hasierako tirabirak, eta lankidetzan jardun izan dute azken urteotan bi alderdi abertzaleon artean, bai erakundeetan, bai jarduera politiko orokorrean.
Xabier Arzallusek dioenez, EAJ eta EA arteko banaketa izan zen politikoki beretzat garairik gogorrena. Izan ere, bera zen EAJko alderdiko burua garai hartan, eta herri askotan alderdikide ohi, familia eta auzokide askok ezinikusiz eta gorrotoz bizi izan zituzten banaketaren ondorioak hainbat hilabetez eta urtez.
1985eko urtarrilean Jose Antonio Ardanza jelkidea ordu arte Gipuzkoako Aldun Nagusia izandakoa hautatu zuen Euskal Legebiltzarrak Lehendakari, eta 1986. urtean egindako hauteskundeetan ere lehendakaritzari eta nagusitasun politikoari eutsi zion EAJk EAEn.
1990. urtean Eusko Legebiltzarreko egin ziren hauteskundeetan botoen % 28,9 eta 22 parlamentari lortu zituen EAJ, eta berriro ere Jose Antonio Ardanza lehendakari zela EArekin eta une hartan desegite bidean zegoen Euskadiko Ezkerrarekin Eusko Jaurlaritza eratzeko akordioa izenpetu zuen. Hiruren arteko gobernua, ordea, urte bereko irailean hautsi zen, eta PSE-PSOE alderdia sartu zen orduan Jaurlaritzara. 1994ko Euskal Legebiltzarreko hauteskundeetan zertxobait hobetu zituen botoetan bere emaitzak EAJk, aurrekoekin alderatuz gero: botoen % 28,84 lortu zuen, eta lehendik zituen 22 parlamentariei eutsi. EArekin eta PSErekin batera osatu zuen orduko hartan Eusko Jaurlaritza, betiere Jose Antonio Ardanza jelkidea lehendakari zela. Akordio horrek 1998an sozialistek Eusko Jaurlaritza uztea erabaki zuen arte iraun zuen. Nafarroari dagokionez, 1995eko hauteskundeetan ez zuen inolako presentziarik izan, eta 1999. urtean EArekin batera aurkeztu zen koalizioan; bi alderdien artean 16.512 boto (% 5,57) eta hiru parlamentari lortu zituzten.
1998. urtean Eusko Legebiltzarrerako egin ziren hauteskundeetan ere garaile gertatu zen EAJ, nahiz eta parlamentari bat galdu eta 21ekin gelditu.Juan Jose Ibarretxe jelkidea lehendakari izendatu ondoren, EAJk eta EAk ez zutenez behar adina parlamentari Jaurlaritza bien artean osatzeko, 1999ko maiatzean 1999-2002 legegintzaldirako Legebiltzarrean Lankidetzan Jarduteko Oinarrien Akordioa izenpetu zuten Euskal Herritarrok koalizioarekin, lehenbiziko aldiz Euskal Herriko hiru alderdi abertzale nagusiak legebiltzarrean elkarrekin jarduteko modua ireki zuena. 1999an beste hiru hauteskunde garrantzitsu egin ziren EAEn baita aipatutako Foru Parlamenturakoak ere Nafarroan: udal hauteskundeak, Batzar Nagusietarakoak eta Europako Parlamenturakoak. Hiru hauteskunde horietan elkarrekin joan ziren gehienetan EAJ etaEusko Alkartasuna. Udal eta lurralde historikoen mailako hauteskundeei dagokienez, zerrenda bateratuak aurkeztu zituzten alderdi biek udal askotan, eta elkarren artean lortu zuten beste inork baino boto gehiago (% 23,09). Bakarka aurkezten zen udalerrietan, EAEn eman ziren guztizko botoen % 8,45 eskuratu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak. Hauteskundeen ondoren, Hego Euskal Herriko hainbat udaletan elkarlanari ekin zioten EAJ-EAk eta EHk, alkatetzak lortzeko elkarri laguntza eskainiz. Elkarlan hura Bizkaiko 25 udaletan, Arabako 11tan eta Gipuzkoako 8tan gauzatu zen.
2000. urtearen erdialdera, ordea, bertan behera gelditu zen lankidetza udal gehienetan, ETAk su-etena bertan behera utzi eta borroka armatuari berriz heldu ondoren, EHk ez baitzuen, gainerako bi alderdiek eskatu bezala, ETAren jarduna gaitzetsi. Nolanahi ere, ordurako erabat nabarmena zen alderdi abertzaleen eta ez abertzaleen arteko etenak ere izan zuen eraginik EAJk erakundeetan zuen presentzian, Arabako Foru Aldundia, Batzar Nagusiak eta Gasteizko Udala galdu baitzituen PPren mesedetan (Batzar Nagusien kasuan,PSE-PSOE Euskadiko Ezkerraren mesedetan).Europako Parlamenturako hauteskundeetara ere elkarrekin aurkeztu ziren EAJ eta EA 1999an (Coalición Nacionalista-Europa de los Pueblos koalizioan), eta 1994an bakarka aurkeztu zirenean alderdi bakoitza koalizio desberdin baten barruan; EAJCoalición Nacionalista zelakoaren barruan lortutako botoak hobetu eta EAEn eman ziren botoen % 33,39 eskuratu zuten. 2.000. urtean egin zirenMadrilgo Kongresurako hauteskunde orokorretan 5diputatu eta 6senatari lortu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak. Jarduera politiko orokorrari dagokionez, erakundeetako egonkortasun faltaren eragina ere jasan du EAJk neurri batean. Izan ere, 1998an hurrengo urteetako bilakaera politikoa baldintzatuko zuten gertakari garrantzitsuak izan ziren: irailaren 12an alderdi eta sindikatu abertzaleek,IU-EBk eta hainbat gizarte higikunde eta elkartekLizarrako ituna sinatu zuten, eta handik egun gutxira su-etena iragarri zuenETAk. Une hartatik aurrera, aurreko urteetanPSE-PSOErekin zeinPPrekin estatuan gehienbat zituen lankidetza harremanak eten eta alderdi abertzaleen arteko elkarlanaren aldeko apustu argia egin zuen EAJk, erakundeetan zein politika orokorrean.
1999ko azaroan ETAk su-etena bertan behera uzten zuela adierazi zuen, eta 2000. urteko urtarrilaren 21ean egin zuen bere lehenengo atentatu hilgarria. ETAk jarduera armatuari berriz heldu ondoren, berehala hasi ziren pitzatzen EAJren eta EHren arteko harremanak,Euskal Herritarrok koalizioak ez baitzuen ahots kritiko gutxi batzuk izan ezik ETAren indarkeria gaitzetsi. Horrek, epe laburrera, zuzen-zuzeneko ondorioa izan zuen erakundeetan, hainbat udaletan zeuden akordioak ez ezik Eusko Jaurlaritzari eusten zion lankidetza ere bertan behera gelditu baitzen, Ibarretxe lehendakariak EHrekin zeukan akordioa etetea erabaki ondoren, eta EHk, hilabete batzuk geroago, Euskal Legebiltzarrean presentzia iraunkorrik ez izatea erabaki zuenean. Berehala hasi ziren nabarmentzen EAJren barnean lehendik ere hainbatekJose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiak, esate baterako plazaratutako iritzi desberdintasuna. EAJren aginte egiturak eta buruzagi nagusiekXabier Arzalluz etaJoseba Egibar, esaterako abertzaleekiko lankidetzari eusteko apustuari lotzen zitzaion bitartean, beste kargudun eta militante ezagun askok alderdiaren estrategia beste era batera bideratzearen alde egin zuten. Nolanahi ere, 2000. urteko udaberrian egin zen barne-eraberritze prozesuan lehendik ere alderdiaren ardura nagusia zuten burukideak hautatu zituzten afiliatuek EBBrako, eta EHrekiko lankidetza gartsu defenditu duen Xabier Arzalluz berretsi zuten haren buru izateko. 2004an, alderdiaren lehendakaritzarako hautagaiakJosu Jon Imaz eta Joseba Egibar izan ziren. Imaz alderdiaren moderatuen artean sailkatzen zuten eta Egibar, berriz, Arzalluzek babesten zuen hautagaia zen. Azkenean, Josu Jon Imaz atera zen garaile, gutxigatik izan bazen ere, barne hautaketa tirabiratsu baten ondoren. 2007ko irailaren 12an, baina, Imazek politika uztea erabaki zuela iragarri zuen. Aditu batzuen arabera, EAJko soberanistek menderatzen duen sektorearekiko desadostasunek bultzatu zuten Imaz erabaki hori hartzera. HarrezkeroIñigo Urkullu da alderdiaren lehendakaria.
2008ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan EAJk atzerakada nabarmena egin zuen, ia 120.000 boto galdu baitzituen. Ez zen zerrenda bozkatuena izanEAEko inongo lurraldetan, ez ezein hiriburutan2012koabenduaren 13an Iñigo UrkulluEusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatua izan zenez eta kargu horretanEAJko ohituraren arabera lehendakaria aldi berean alderdi horretako barne erakunde nagusia denEuskadi Buru Batzarreko presidentea karguan ezin egon daitekeenez,2013kourtarrilaren 12an Urkulluren ordez EBBko presidente berriaAndoni Ortuzar aukeratua izan zen.
2014koabenduaren 29an, estatus politikoa "adostasun ahalik eta zabalenarekin" aldatu nahi zuela adierazi zion EAJkCDCri. Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako egoera ekonomiko, politiko eta soziala aztertu zuten.[1] Ideologiaren aldetik, gobernu autonomo berriaren testuinguruan, Eusko Alderdi JeltzaleakEuskadi egin zuen euskal nazioaren subjektu bere diskurtsoan 2016ko azarotik.[2] 2017ko Kataluniako independentziari buruzko krisi betean, lehendakari posiziotik, Urkullu Espainiako "estatu konfederalaren alde" agertu zen, baita alde biko subiranotasunaren alde Espainiarekin, Kataluniako ereduaz bestelakoa, "euskal bidea" deitu zuena, Ekonomia Itunean eta eskumen gehiago erdiestean oinarrituta.[3] Alde horretatik, katalan bidearen 'porrota' nabarmendu zuen, eta Rajoy eta Puigdemonten arteko zubi-lana egiteko prest agertu zen.[4] Hainbat ekitalditan, EAJk Kataluniako politikari subiranistei elkartasuna adierazi eta erreferendumaren aldeko agertu zen, baina ez zuen bat egin 2017ko azaroanGure Esku Dagok deitutako 155. artikuluaren kontrako manifestazioarekin.
a 1995ean EA eta EAJk banaturik lortutako emaitzekin alderatuta b 2003anAralar,EA-EAJ etaBatzarrek banaturik lortutako emaitzekin alderatuta c 2007anNafarroa Baik lortutako emaitzekin alderatuta, EA eta Batzarre barne zituelarik. d 2011nNafarroa Bai 2011k lortutako emaitzekin alderatuta, Aralar barne zuelarik.
1 KoalizioaEE,ESEI etaPTE alderdiek osatzen zuten,Iruñeko merindadean baino ez zen aurkeztu eta 3 aulki lortu zituen, hirurak EAJrenak.
2 Koalizioak 3 aulki lortu zituen, hirurak EArenak. EAJren zerrendaburua,José Antonio Urbiola, 6. postuan joan zen zerrendan.
3 Koalizioak 4 aulki lortu zituen, 3 EArenak eta 1 EAJrena (Jose Luis Etxegarai).
4 Koalizioak 12 aulki lortu zituen, 5 Aralarrenak, 4 EArenak, 1 EAJrena (Jose Angel Agirrebengoa) eta independente bat.
5 Koalizioak 8 aulki lortu zituen, 5 Aralarrenak, 2 independente eta 1 EAJrena (Manu Aierdi)