Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

E-kirol

Wikipedia, Entziklopedia askea
League of Legends World Championship urtero antolatzen dutenLeague of Legends bideo-jokoaren txapelketa.

E-kirolak (kirol elektronikoak,e-sports edoeSports bezala ere ezagunak)bideo-jokoak erabiltzen dituenkirol lehiaketa bat da.[1] Esportsekjokalari anitzeko bideo-jokoen lehiaketa antolatu baten forma hartzen dute, batez ere jokalari profesionalen artean, banaka edo talde moduan. Lehiaketa antolatuak bideo-jokoen kulturaren parte izan diren arren, hauek, neurri handi batean, amateurren artean egon ziren 2000ko hamarkadaren azken aldera arte, gertaera horietan jokalari profesionalek eta ikusleekstreaming bidez zuzenean parte hartu zuten arte.[2] 2010eko hamarkadan, esportak bideo-jokoen industriaren osagai esanguratsu bat bilakatu ziren, joko garatzaile askok lehiaketa eta beste ekitaldi batzuetarako finantziazioa aktiboki diseinatzen eta ematen zutelarik.

Bideojokoen generik ohikoenakjokalari anitzeko online battle arena (MOBA), lehen pertsonako tiratzailea (FPS), borrokak, karta-jokoak,battle royaleak etadenbora errealeko estrategia (RTS) dira. Esport frankizia ospetsuenakLeague of Legends,Dota,Counter-Strike,Overwatch,Super Smash Bros. etaStarCraft dira, beste askoren artean. Nahiz eta benetako kirol-lehiaketa izateko legitimitatea zalantzan egon, kirol tradizionalen ondoan egon dira Asiako nazioarteko lehiaketa batzuetan etaNazioarteko Batzorde Olinpikoak etorkizuneko olinpiar lehiaketarako duten joeraz ere hitz egin du.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Hamari, Juho; Sjöblom, Max. (2016). «What is eSports and why do people watch it?» Internet Research 27 (2): 211–232.  doi:10.1108/IntR-04-2016-0085..
  2. (Ingelesez)Tassi, Paul. (2012-1-20). «2012: The Year of eSports» Forbes.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=E-kirol&oldid=9294958"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp