Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Dukla Praga

Wikipedia, Entziklopedia askea
VTJ Dukla Praga
Sorrera1948 (1996an FC Dukla Příbram)
Futbol zelaiaStadion Juliska
edukiera: 8.150 lagun
inaugurazioa:1960 (2001ean berriztua)
PresidenteaMichal Prokeš
EntrenatzaileaTxekia Roman Skuhravý
LigaGambrinus Liga
2018-1916.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

VTJ Dukla Praga (izen osoaVTJ Dukla Praha)Txekiar Errepublikako futbol talde onenetakoa izan zen,Praga hiriburukoa. 11 aldiz irabazi zuenTxekoslovakiako futbol liga eta 8 aldizKopa. 1996an desagertu zen eta bere lekuan FC Dukla Příbram eratu zen.

Etxeko partiduakStadion Juliska estadioan jokatzen ditu.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txekoslovakiako Armadak sortu zuen taldea 1948anATK Praha izenarekin. Berehala lortu zuten lehen mailara igotzea eta 1952rako jadanik eskuratu zuten lehenengo titulua, Txekoslovakiako Kopa hain zuzen ere. 1956an izena aldatu eta ezagun bihurtuko zituenVTJ Dukla Praha hartu zuten. Dukla izena Eslovakiako herri baten omenez ezarri zuten, Bigarren Mundu Gerrannaziei gogor aurre egin baitzien.

Urrezko aroa 60. hamarkadan ezagutu zuen. Txekoslovakian nagusi izateaz gain nazioartean Estatu Batuetako kopa jokatu zuten 1961ean eta irabazi egin zuten, finaleanEverton FC 7-2 gaindituz. Halakoa izan zen Duklaren nagusitasuna txapelketa honetan hurrengo urteetan finalera zuzenean sartu zituztela, eta txekiarren irabazi egin zituzten 1964 arteko txapelketa guztiak. 1965ean jokatu zen azkenengo aldiz Estatu Batuetako txapelketa etaPolonia Bytom taldearen aurrean galdu zuen Duklak.

70. hamarkadan lau aliz hartu zuen parte Europako Kopan baina ez zuen emaitza aipagarririk izan.

Azken urteetan Ejerzitoaren taldea izateari utzi zion. 1989an UEFA KopanErrealak kanporatu zuen partida gogoangarri batean. 1990an irabazi zuen azkenengo titulua, Txekoslovakiako Kopa.

Diru arazoak zirela eta, 1995ean hirugarren mailaraino jeitsiarazi zuen. Egoera salbatzeko 1996an FC Příbram taldearekin bat egin zuenDukla Příbram bihurtuz baina alferrikakoa izan zen. 2000an gainera estadioa ezin mantendu eta Příbram hirira joan zen taldea, Pragatik 60 kilometrotara.

Bada Pragako Dejvice eremuan beste talde batDukla Dejvice izenekoa, FK Dukla Praga izena eta kolore hori-gorriak berreskuratu etaTxekiar Errepublikako lehen mailan jokatzen ari dena.

Palmaresa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txekoslovakian: 20

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Liga (11): 1956, 1958, 1961, 1962, 1963, 1964, 1966, 1977, 1979, 1982.
  • Kopa (9): 1952, 1961, 1965, 1966, 1969, 1981, 1983, 1985, 1990.

Nazio artean: 4

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako futbol kopa (Challenge Cup)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna (4): 1961, 1962, 1963, 1964.

Euskal taldeen aurkako partidak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Duklak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
1988-89UEFA Kopa1. itzuliaReal Sociedad
Dukla
2-1
3-2
Dukla
Real Sociedad

Eskubaloia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Dukla Pragaren eskubaloiaren atala 1950. hamarkadan sortu zen eta berehala maila bikaina lortu zuen, 1957an jokaturiko lehenEuropako Kopa irabazi baitzuen.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Dukla_Praga&oldid=7757524"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp