DudeismoaThe Big Lebowski filmeko "The Dude" (Tipoa) pertsonaian oinarritutakoerlijio,filosofia eta bizitza-estilo bat da. Bere helburu nagusiaTaoismo txinatarra gaurkotzea da. Taoismo hauTao Te Chingen finkatu zuenLao TsekK. a. VI. mendean. FilosofianEpikuro filosofo greziarraren kontzeptuak eta "The Dude" pertsonaiaren esaldiak nahasten dira. PertsonaiaJeff Bridgesek antzeztu zuen 1998ko filmean[1]. Dudeismoaerlijio parodikoa dela esan da, batez ere filmeko erreferentzia komikoak erabiltzen dituelako eta erlijio tradizionalei kritika egiten diolako[2][3]. Hala ere, sortzaileak eta jarraitzaileek bere filosofia serioa dela diote[4][5]. Gaur egun 450.000 pertsona ordenatu dituzte[6].
Martxoaren 6a euren urteko egun sakratua da, "Tipoaren Eguna" (ingelesez:The Day of the Dude)[7].