Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Droppin Wellgo atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Droppin Wellgo atentatua
Map
Motabonba erasoa
atentatu
Data1982koabenduaren 6a
KokalekuBallykelly
HerrialdeaErresuma Batua
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak17
Pertsona zaurituak30

Droppin Wellgo atentatua edoBallykellyko atentatua, 1982ko abenduaren 6an,Ipar Irlandako gatazkan zehar,INLAkBallykelly udalerriko Droppin Well diskotekan burututakobonba bidezko atentatua izan zen,Derry konderrian.

INLAk Ipar Irlandako gatazka osoan zehar burututako eraso hilkorrena izan zen, eta diskoteka horretan atentatua egitearen arrazoia hurbileko Shackleton kosrteleko britainiar soldaduen aisialdi tokia izatea izan zen.

Atentatua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

INLAk bonbaDerry hirian egin zuen. Atentatua burutu aurretik, INLAko unitate bateko kideak Dropping Well diskotekan zaintza eta ikuskapen lanetan jardun zuten, bertan britainiar soldadu gehien zein ordutan zen jakiteko asmoz.

Egun horretako arratsaldean INLAko kide batek diskotekan bonba utzi zuen, une hartan barnean 150 pertsona inguru zeuden, eztandak teilatua erautsi zuen. Gaueko 22:15ak aldera, bonbak eztanda egin eta 17 pertsona hil (11 soldadu eta 6 zibil) eta 66 zauritu ziren, gehienak horma eta adreilu gainera erortzearen ondorioz.

Ondorena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Berehala Britainiar Armada eta poliziak atentatuaten egileaBehin-behineko IRA izan zitekela susmatu zuten, baina errepublikar erakunde armatu honek parte hartu izana ukatu zuen. Abenduaren 8rako, Britainiar Armadak atentatuaren egilea INLA izan zitekela aipatu zuen, IRAk atentatuetan zibilak ez hiltzeko ahalegin gehiago egiten zuelako.

Atentatuaten ondoren,Dominic McGlinchey INLAko buruak diskotekako arduradunei britainiar soldaduei bertara joatea eragozteko sei oharpen egin zizkietela aipatu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Parte-hartzaileak
Estatu segurtasun zerbitzuak
Erresuma Batua
Irlandako Errepublika
Irlandar paramilitar errepublikarrak
Bestelakoak
Ulstergo paramilitar loialistak
Orangistak
Bestelakoak
Gertaera nagusiak
Alderdi politikoak
Irlandar alderdi errepublikarrak
Ulstergo alderdi loialistak
Bestelakoak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Droppin_Wellgo_atentatua&oldid=10413130"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp