Dronea[1][2] piloturik gabekoaireontzi bat da (ingelesez:unmanned aircraft vehicle UAV). Nahiz eta droneek erabilpen zibila eduki, beste behar batzuetarako ere erabiltzen dira, hala nola, lan militarrerako,kazetaritzarako, ikerketa zientifikorako eta nekazaritzarako. Ibilgailu horiek hegaldi kontrolatu bat egiteko gai dira,erreakzio edoeztanda-motorrekin propultsatuta.
Droneek, forma, tamaina, konfigurazio eta diseinu ezberdinak eduki ditzakete. Historian zehar,aireontzi hauek lurretik kontrolatuak izan dira, baina gero eta gehiago erabiltzen dira kontrolautonomoan. Horrela, bi azpi multzo sortu dira: alde batetik, kokaleku jakin batetik gidatu eta kontrolatuak direnak, eta aurrez programatutako hegaldiak dituzten kontrol autonomokoak. Azken hauek, automatizazio sistema dinamiko konplexuagoak erabiltzen dituzte.
Esan daitekeeskifaia gabeko ibilgailu hauek, eskifatutako sistemak bezain zaharrak direla. Abiazio sektorean berrikuntza bat zegoen bakoitzean, oso denbora gutxian probak egiten ziren eskufaiarik gabeko sistemetan. Sistema hauen lehenengo erabilera ezaguna1849. urtekoa da. Austriarrekglobo ez eskifatuak erabili zituztenVenezia erasotzeko, baina ez zuten arrakastarik izan.
Oro har, gidaririk gabeko sistema hauek mundu militarrarekin egon dira lotuta. Gaur egun ezagutzen ditugun droneak ezagunak egin dira 1930ko hamarkadan britainiarrek eginiko garapen batzuen ondorioz.Britainiar armadakQueen Bee (ingelesez,erlama esan nahi duena) sistema garatu zuen. Teknologia hauEstatu Batuetara zabaltzean,Drone izena ezarri zioten (ingelesezerlamando esan nahi duena). Baina sektore honen benetako gorakadaAfganistango gerraren ondorioz etorri zen.
Hortik aurrera, sektore militarraz gain, mundu zibilera zabaltzen hasi ziren. Japonia izan zen droneen garapen komertzialak egiten hasi zen lehenengo herrialdea. Hain zuzen, 1980ko hamarkadan,Yamaha enpresak laboreen ernalkuntzarako sistema bat garatzeko eskaera bat jaso zuen gobernuko nekazaritza departamentutik.
Sistema hauek garatzen hasi zen hurrengoa Europa izan zen. 2009tik aurrera Europan garapen komertzial hauek gorakada handia izan zuten. Gaur egun, sektore honetan 5.000 enpresa baino gehiago daude. Europa beste lurraldeekin alderatuz oso aurrean dago arlo honetan.
Droneek kazetaritza munduan erabilpen anitzak dituzte.[3] Garrantzitsuenetarikoak argazkiak eta heltze zaileko lekuetako informazioa eskuratzea dira, adibidez, hiri baten argazki panoramikoa zerutik ateratzea. Gudak eta konflikto belikoak dauden lekuetan kazetaritza tradizionala oso arriskutsua denez, droneak erabiltzen dira informazioa, grabaketak etaargazkiak segurtasun gehiagorekin eskuratzeko.
Droneek erabilpen asko dute zientzia arloan.Geologia etabiologiaren ikerketetan dokumentazioa lortzeko erabiltzen dira; esaterako, animaliak askatasunean jarraitzeko, eta baita zientzialarientzako helezinak diren lekuetara heltzeko ere.
Drone militarrak bi taldeetan sailkatu ditzakegu: ez-armatuak eta armatuak. Ez-armatuak maparen azterketak egiteko eta taktika militarrak koordinatzeko erabiltzen dira. Armatuak bestalde, objektibo militarrak erasotzeko erabil dituzte.
Azken urte hauetan, droneen erabilpenak segurtasun-instituzioen modernizazioa ekarri du. Hauek erabilera anitzetarako onuragarriak izan daitezke. Polizia esparruari dagokionez,Europar Batasunak 2,6 milioi euro inbestitu ditu segurtasun dronetan. Hauen zeregina Europako mugaldetan legez kanpoko immigrazioa eragoztea da.
Espainian, DGT (euskaraz,Trafikoko Zuzendaritza Nagusia) instituzioak droneen erabilpena ikertzen hari da,helikopteroaren ordez bide-segurtasuneko zereginetan erabiltzeko, droneak eraginkorragoak eta merkeagoak baitira.[4]
Sailak ondo zainduta mantentzea oso lan zaila da, eta azken urte hauetan dronek lan hori apur bat erraztu diete nekazariei. Droneei esker,klima aztertzea edo eta landaketak zehaztasun handiagoarekin zaintzea errazagoa bihurtu da. Horrez gain, lur-sailak azkarrago eta zehaztasun handiagoarekin fumigatzeko ere erabiltzen dituzte, emaitza hobeak lortuz.
Adibidez, batzuetanmahastiak tratatzeko eta ekoizteko dronetaz baliatzen dira, eraginkortasunagatik eta prezio merkegatik.