Garai horretako film asko bezala, zuri-beltzean filmatua da eta eszena ugariumore beltzez beteriko pasarte askoren lekukoak dira.Gerra Hotzan girotuta dago.Peter Sellers aktore eta umoristak hiru paper antzeztu zituen.
LauOscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Aldiz,BAFTA sarietarako zazpi izendapen jaso eta hiru irabazi zituen.
KomunistakAEBez jabetzen ari direla konbentzituta, Jack D. Ripper (Sterling Hayden)estatubatuar jeneralak eroaldianSobietar Batasunaren aurkako erasonuklear bat agindu du. Haren laguntzaile Mandrake kapitainak (Peter Sellers) erasoa saihesteko konponbidea lortzen saiatu behar du. Bitartean, Merkin MuffleyAEBetako presidentea (Peter Sellers)Moskurekin harremanetan jarri etasobietarrak erasoaldia hanka sartze inozo bat besterik ez dela izan konbentzitzen saiatu da, eta Strangelove doktoreak (Peter Sellers), presidentearen laguntzaile etazientzialarinazi ohia, "Azken Epaiaren Makina" dela baieztatu du, hain zuzen ere, gizateria osoa betirako suntsi dezakeen erasoaldi nuklearren aurkako sobietar defentsa-gailua.