Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Downen sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea
Down sindrome» orritik birbideratua)
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra:Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen.Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Downen sindrome
Deskribapena
Motagaixotasun kromosomikoa,trisomia,total autosomal trisomy(en)Itzuli
eritasuna
Espezialitateamedikuntza genetikoa
neurologia
Arrazoia(k)trisomia
trisomia
Kromosomahuman chromosome 21(en)Itzuli
Asoziazio genetikoa
Honen izena daramaJohn Langdon Down
Identifikatzaileak
GNS-10-MKQ90.9 etaQ90
GNS-9-MK758.0
OMIM190685
DiseasesDB3898
MedlinePlus000997
eMedicine000997
MeSHD004314
Disease Ontology IDDOID:14250

Downen sindromea[1] edo21 trisomia 21.kromosoma parean hiru kromosoma agertzearen ondoriozko asaldura genetikoa da, bere ezaugarriak adimen atzerapena eta bereizgarri fisiko bereziak izanik. Jaiotzetiko gabezia psikikoen artean ohikoena da eta bere izenaJohn Langdon Haydon Downi zor zaio, berak deskribatu baitzuen asaldura hau lehen aldiz1866an.1958anJérôme Lejeune ikerlari gazteak aurkitu zuen asaldura honen arrazoia.

Downen sindromea duten pertsonek zenbaitpatologia izateko arrisku handiagoa dute, hala nola,bihotzeko patologiak,digestio-aparatukoak edotasistema endokrinokoak. Sindrome hau detektatzeko umeanamniozentesia erabil daiteke haurdunaldian zehar. 800-1.000 jaioberrietatik batean agertu ohi da, baina amaren adinak eragina du.

Gaur egun, ez dago pertsona horien gaitasun intelektuala hobetzen duentratamendufarmakologikorik. Hala ere, familia giro eta heziketa egokiak Downen sindromea duten haurren garapenean eragin positiboa dute.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
John Langdon Haydon Down

John Langdon Haydon Down sendagile britainiarrak eman zion izena sindrome honi.1866an, petsona talde konkretu batek, arrazoi jakinik gabe, erakusten zituen bereizgarri komunak deskribatu zituen lehena izan zen.

Hala ere,1958ko uztailera arte itxaron behar da Jérôme Lejeune genetista frantsesak Downen sindromea 21. bikoteko alterazioaren eragina zela esan zuen arte. Trisomia hau da gizakiaren kromosometan aurkitutako lehen alterazioa.

Downen sindromea adimen urritasuna eta alterazio genetiko arruntenaren eragile nagusia da. Amaren adina faktore nabarmena da eta 35 urte baino gehiago izateak arriskua handitzen duela ikusi da. Sindrome hau duten pertsonek arrazamongoloideko hazpegi batzuk izaten dituzte; hori dela eta, 1960ko hamarkadara arte, sindromea izendatzeko erabilitako terminoa "mongolismo" izan zen; eta "mongoliko" sindromea zutenak izendatzeko erabiltzen zena.

Downen sindromean ager daitezkeen kromosoma alterazioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Downen sindromearen kariotipoa, 21. bikotean hiru kromosoma ikusten direlarik.

Giza gorputzeko zelulek 23 paretan banatzen diren 46kromosoma dituzte. Horietako batek norbanakoak dakarren sexua adierazten du eta beste 22ei autosoma deritze, 1etik 22ran txikitzen doazelarik.

Zelulen ugalketa mitosiaren bidez egiten da eta zelula bakoitza 23 paretan banatuko diren 46 kromosoma dituzten bi zelula berdinetan bikoizten da.Gametoa sortu behar denean, hau da, obulua edo espermatozoidea sortu behar duenean, zatiketa hau desberdina izaten da eta meiosia deritzo. Bai obuluan eta baita espermatozoidean ere, 23kromosoma daude (bikote bakoitzetik bana) eta, bi zelulak elkartzen direnean, 23 paretan banatutako 46kromosoma dituen zelula berria sortuko da. Prozesu konplexu honetan gerta daitezke Downen sindromea ekar dezaketen alterazio gehienak.

  • Trisomia librea: Alterazio arruntena da. Obulu edo espermatozoidearen 21. parea ez da behar bezala banatzen eta gameto horietakoren batek 24kromosoma ditu, 23 izan ordez.Gameto hau beste sexuko gametoarekin konbinatzen denean, zigoto izeneko zelula berriak 47kromosoma izango ditu. Zigotoaren mitosiak 47 kromosomako zelula berdinak sortuko ditu eta jaioko den haurrak Downen sindromea izango du.
  • Translokazio kromosomikoa: Zenbaitetan, meiosia burutzen ari den bitartean, 21. bikoteko kromosometako bat hautsi egiten da eta era ez ohikoan eransten zaio pare bati, normalean 14.ari.
  • Mosaizismoa: Obulu ernaldu eta zigotoa osatuta dagoenean, zelulak zatitzen joango dira zelula berriak sortzeko. Zatiketa hauek ez badira ondo burutzen garta daiteke zelula berrietako batek 21. bikotean 3 kromosoma izatea eta besteak, berriz, bakarra. Kromosoma mosaikoa edo mosaizismoa deritzo tankera kromosomiko ezberdinak erakusten dituen estruktura genetiko honi.

Mosaikotasuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

21 trisomia kasu gutxi «mosaikoak» dira (kasuen % 2 eta % 26 artean). Kromosoma alterazioak sortu baino ondoren gertatzen da, eta, beraz, trisomia ez dago Downen sindromea duen gizabanakoaren zelula guztietan, baizik eta mutatutako lehen zelulatik datozenetan bakarrik. Eragindako zelulen ehunekoak gutxi batzuetatik ia guztiak har ditzake, kromosoma homologoen ezohiko bereizketa gertatu den unearen arabera. Kasu hauetan larritasun txikiagoko koadro klinikoa etafenotipoa agertzen da.

Diagnostikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Downen sindromearen diagnosia erditzea baino lehenago edo ondoren egin daiteke. Azken honetan, azterketa klinikoa burutzen da eta kariotipoz berresten da gero, hau da, zelulenkromosomak ordenatu etakromosoma gehigarria edo dagokion anomalia ikusiz.

Erditzea baino lehen egiten diren frogak susmoa dagoenean egin daitezke edo dakiguna berrestearren. Azken hauek arriskua dagoela uste dugunean burutzen dira, alterazio genetikoa dagoen aurrekariak daudenean, amak 35 urte baino gehiago dituenean edo beste zenbait frogak susmoa piztu digunean. Umea galtzeko arrisku bat badago berreste froga hauek egiterakoan eta emakumearen esku egon ohi da froga egin ala ez erabakitzea.

Egia da, erditu baino lehen egindako diagnosi batek gurasoei adimen urriko seme bat datorkion ideiara emozionalki prestatzeko aukera ematen diela eta, hasiera-hasieratik, beharko dituen maitasun eta zaintza bereziak emateko prestaketarako aukera ere bai. Baina arriskuak ere hor daude eta amak neurtu beharko du hori.

Amniozentesia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Amniozentesi»

Haurdunaldiaren 16. astean egin ohi da eta, froga honetan, fetua inguratzen duenlikido amniotikoa analizatzen da.Aborturako arriskua dago (%1), baina, alterazio genetikorako arriskua egon daitekeen susmoa dagoenean, sendagileen aholkua izaten da.

Hala ere, zenbaitetan, froga guztietan ezezkoa atera bada ere, haur jaio berriak Downen sindromea ekar dezake.

Bilo korioniken biopsia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Haurdunaldiaren 8. astean egin ohi da, amniozentesia baino lehen.Plazentaren ehuna aztertzen da, bainaaborturako aukera gehiago izan ohi da.

Koadro klinikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Downen sindromea duen haur baten oinak

Sortzetiko adimen urriaren arrazoi nagusia da. Atzerapen guztien %25a hartzen du. Gaixotasuna baino gehiago, sindrome esaten zaio, baina maiz gaixotasun batzuei lotuta joan ohi da.

Bereizgarriak: fisonomia nabarmena, hipotonia muskular orokorra, adimen atzeratua eta garapen atzeratua. 50-60 urterako bizi itxaropena izaten dute, baina kardiopatia edo leuzemiarako aukera gehiago izaten dute eta horrek heriotza aurrera dezake.

Ohiko patologiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ezintasun mitrala erakusten duen Eco-Dopplerra. Balbulak ezin du erabat itxi eta odola ezkerreko aurikulara doa (urdinez)
  • Kardiopatiak: Heriotzarako arrazoi nagusia izan ohi da Downen sindromean. Zaintza arrunt bat nahikoa izan daiteke edo kirurgiaren beharra izan daiteke.
  • Alterazio gastro-intestinalak: Sindromea dutenen %10 batek nozitzen du hau. Esofagoaren atresia, malformazio anorrektalak, Hirschsprung gaixotasuna etazeliakia dira ohikoenak.
  • Trastorno endokrinoak: tiroidearen alterazioa gehiago ematen da Downen sindromea dutenen artean.
  • Ikusmena: %60 batek nozitzen du. Astigmatismoa, sortzetiko kataratak edomiopia dira ohikoenak.
  • Entzumena: %80 batek ez du behar bezala entzuten.
  • Hortzak: karies gutxiago izaten dute, baina atzerapena dakarte garapenean.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017] eta [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Downen_sindrome&oldid=9241544"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp