Dorothy Malone (Chicago ,Illinois ,1924ko urtarrilaren 30a -Dallas ,Texas ,2018ko urtarrilaren 19a ), sortzezDorothy Eloise Maloney ,estatubatuar antzezlea izan zen.
1943an hasi zuen aktore ibilbidea. Lehenbiziko urteetan, paper txikiak antzeztu zituen, batez ere B serieko filmetan; 1946koThe Big Sleep izan zen salbuespena.1950eko hamarkadan , ordea, irudi glamurosoa bereganatu zuen, batik batWritten on the Wind -eko (1956 ) rolaren ondoren.Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria jaso zuen film horretan egindako lanarengatik.[ 1]
Mary Dorothy Maloney1924ko urtarrilaren 29an jaio zenChicagon ,Illinoisen , Esther Emma "Eloise" Smithen eta Robert Ignatius Maloneyren bost umeetako bat izan zen. Haren bi ahizpakpoliomielitisaren konplikazioen ondorioz hil ziren.
Sei hilabete zituenean, haren familiaDallasera (Texas ) joan zen bizitzera. Dallasko Ursuline Akademian, Highland Park High Schoolen, Hockaday Junior Collegen eta, geroago, Southern Methodist Universityn ikasi zuen; erizain izatea zen haren asmoa. Bestalde, oso gazterik hasi zenmodelo lanetan, Neiman Marcussaltegi handian .
18 urte zituelarik,RKO Picturesek kontratatu zuen.Gildersleeve on Broadway (1943) filmean debuta egon eta gero, urte berean paper txiki bat egin zuenThe Falcon and the Co-eds -en.Frank Sinatra ,Michèle Morgan etaJack Haley protagonista zituenHigher & Higher musikalean ere lan egin zuen.1944an , kontratu garrantzitsua sinatu zuenWarner Brothersekin .
Hasierako film gehienak B seriekowesternak izan ziren, maila artistiko txikikoak. Hala ere, rol gogoangarri batzuk antzeztu zituen, hala nola, liburu arraroen dendako saltzailearena,Howard Hawksek zuzendutakoThe Big Sleep -en (1946 ) etaDean Martinekin maitemindurik dagoen emakumearena,Artists and models komedia musikalean (1955 ).1956an , ilehori platino bihurtu eta neska onaren irudia alde batera utzi zuenWritten on the Wind melodraman,Douglas Sirken aginduetara, etaRock Hudson ,Lauren Bacall etaRobert Stacken alboan;taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria jaso zuen lan horrengatik.[ 2]
Arrakasta horren ostean, bestelako paperak eskaini zizkioten.Diana Barrymore hezurmamitu zuenToo Much, Too Soon -en,Errol Flynnen alboan,Man of a Thousand Faces -enJames Cagneyrekin lan egin zuen,Henry Fonda etaRichard Widmarkekin Warlock -en, Rock Hudson etaRobert Stackekin The Tarnished Angels -en, Robert StackekinThe Last Voyage -en, eta Rock Hudsonekin berriro ereThe Last Sunset -en.
Telebistarako lanek ere ospe handia eman zioten.1964tik 1968ra ,Peyton Place ABCren telesaileko protagonista izan zen, eta Irene Goodwinena egin zuen1976ko Rich Man, Poor Man -ean.1992an agertu zen hondarreko aldiz zineman ,Basic Instinct filmean.
2018ko urtarrilaren 19an hil zen, 93 urte zituela.[ 1]
Alderdi Demokratako kidea zen, etaAdlai Stevensonen aldeko kanpaina egin zuen1952ko presidentziarako hauteskundeetan.
1959ko ekainaren 28an,Jacques Bergerac lapurtar aktorearekin ezkondu zen,Hong Kongen , nonThe Last Voyage filmatzen ari baitzen. Bi alaba izan zituzten, Mimi (1960an jaioa) eta Diane (1962an jaioa), eta1964ko abenduaren 8an dibortziatu ziren.
1969ko apirilaren 3an, Robert Tomarkin New Yorkeko enpresaburu etabrokerrarekin ezkondu zen,Las Vegasko Silver Bells kaperan. Geroago, ezkontza baliorik gabe gelditzea lortu zuen, Tomarkin haren diruagatik bakarrik ezkondu zela argudiatu baitzuen.
1971ko urriaren 2an, Charles Huston BellDallasko motel kate bateko exekutiboarekin ezkondu zen; hiru urteren buruan dibortziatu ziren.
1971 aldean, Kaliforniako hegoaldetik Dallasko aldirietara eraman zituen alabak, berak haurtzaroa igaro zuen tokira, hain zuzen ere.
Written on the Wind -en (1956 )Peyton Place -en (1965 )
1936–1940 1941–1960 1961–1980 1981–2000 2001–gaur egun