Dorothy Annie Elizabeth Garrod (Londres,1892komaiatzaren 5a -Cambridge,1968koabenduaren 18a), britainiar arkeologoa, Paleolito Aroan aditua izan zen.
1921eanArkeologia gradua egin zuen eta doktorego tesia irakurri zuenOxfordeko Unibertsitatean 1924an.Cambridgeko Unibertsitatean katedra bat izan zuen lehen emakumea izan zen.[1]
Indusketa garrantzitsuak egin zituenGibraltarreko,Ingalaterra hegoaldeko,Frantziako,Palestinako,Kurdistango etaBulgariako aztarnategietan.
Hainbat arkeologo garrantzitsurekin lan egin zuen, hala nola HenriBreuil,[2] etaNina Layard, arkeologo britaniarra (hiru dimentsiotako erregistro teknikak erabiltzen lehena izan zena).[3]
Neandertalen aztarnak topatu zituen GibraltarrekoDevil's Tower haitzuloan eta1928anKurdistan hegoaldera egindako arkeologia espedizio baten buru joan zen.[4]
1929 eta1934 arteanKarmelo mendian (Israel) indusketak egin zituen,Dorothea Bate paleontologoarekin. Egindako lanek erakutsi zuten Behe Paleolito Arotik hasita, Erdi Paleolito Aroan eta Epipaleolitoan bizi izan zirela Kebara edo Shuqba moduko haitzuloetan (Francis Turville-Petre arkeologoarekin lan egin zuen bertan). Bere lanei esker hobeto ulertzen da Historiaurrean lurralde hartan nola izan zen okupazio sekuentzia, eta kultura berriei izenak eman zizkien: Mesolito Aroko natufiar kultura, esate baterako,ZisjordaniakoUadi-en-Natufeko lurraldeko aztarnategien izenetik hartuta (kronologia K.a. 11.140-10.800 eta 8.300-7.845 artekoa daukana, gutxi gorabehera), non zerealen erabilera eta ogia dokumentatu zituen.[2][5]
Beste termino berriak ere sortu eta definitu zituen, Châtelperron aldia, Gravette aldia eta Creswell aldia.[2] Berak sortutako marko kronologikoa ezinbestekoa izan daEkialde Hurbileko lurralde horien Historiaurrea ulertzeko. Indusketatan lan egiteko, aztarnategien inguruko herrixketako emakumeak kontratatzen zituen ia bakar-bakarrik.
1949an,Suzanne de Saint-Mathurinekin batera,Angles-sur-l'Anglin (Vienne) herriko baxuerliebeak aurkitu zituen.
1939 eta1952 artean Arkeologia irakaslea izan zen Cambridge Unibertsitatean,Bigarren Mundu Gerrako tartean izan ezik (Errege Aire Armadaren emakume indar laguntzaileetan aritu zen).