Dorothea Lange, sortze izenaDorothea Margaretta Nutzhorn Lange (Hoboken,New Jersey,1895ekomaiatzaren 26a -San Frantzisko,Kalifornia,1965ekourriaren 11)estatubatuarargazkilari etafotokazetaria izan zen. Haren lanik ezagunenaDepresio Handiari buruzko argazki saila da, Nekazaritza Segurantzaren Administrazioaren aginduz egin zuena. Argazki horiek humanizatu zituzten Depresio Handiaren ondorioak, eta eragin handia izan zuten argazkigintza dokumentalaren garapenean.[1]
Dorothea LangeNew JerseykoHoboken hirian jaio zen,1895eko maiatzaren 26an; gurasoak, Heinrich eta Johanna, alemaniar jatorrikoak ziren. Zazpi urte zituenean,poliomielitisa harrapatu zuen; eritasunaren ondorioz, herbaldurik gelditu zitzaizkion eskuineko hanka eta oina.New Yorkeko Wadleigh High School for Girls-en gradua lorturik, argazkilaritza ikasi zuenColumbia Unibertsitatean. Ondoren, zenbait argazkilariren estudioetan lan egin zuen, besteak besteArnold Genthe-renean.1917an,Clarence Hudson Whiteren argazkilaritza eskolan ikasi zuen[2]
1918an,San Frantziskon kokatu zen eta, denbora luze gabe, argazki estudio arrakastatsu baten jabe bilakatu zen.1920anMaynard Dixon margolariarekin ezkondu eta bi seme izan zituen harekin.[2]1920ko hamarkadan eta1930ekoaren hasieran, batez ere erretratuak egin zituen San Frantziskoko goi klasearentzat.1932an, ordea, hiriko langabetuen eta lan-protesten argazkiak hasi zen ateratzen. Garai hartako lanik ezagunenaWhite Angel Jungle izeneko jantoki sozialean egin zuen.[3][4]
1935ean, lehenbiziko senarraz dibortziatu etaPaul Schuster Taylor ekonomista eta unibertsitate irakaslearekin ezkondu zen. Ondoko bost urtean, elkarrekin lan egin zuten Nekazaritza Segurantzaren Administrazioarentzat, Estatu Batuetako nekazari maizterren eta etorkinen bizimodu miseriazkoa dokumentatzen; Dorotheak argazkiak egiten zituen, eta Paulek elkarrizketak.1936an atera zuen bere argazkirik ezagunena,Ama etorkina (Migrant Mother),Depresio Handiaren sinbolo bihurtu zena.1941ean, Guggenheim Fellowship-en dirulaguntza bat jaso zuen.[2][5]
1942-1945 bitartean, War Relocation Authority-rentzat aritu zen lanean, eta xehero-xehero dokumentatu zuen japoniar jatorriko estatubatuarren bortxazko lekualdatzea eta espetxeratzea. Izan ere,Pearl Harborreko erasoaren ostean, milaka japoniar-estatubatuarrek utzi behar izan zituzten beren etxe, denda eta landetxeak, etakontzentrazio esparrutan sartuak izan ziren.[6] Armadarekin oso kritikoak zirenez gero, ehunka argazki konfiskatu zizkioten eta ezin izan ziren denbora luzean ikusi.[7]1945ean, San Frantziskoko Konferentzia dokumentatu zuen Gerra Informazioko Bulegoarentzat.[2]
1940ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, haren osasuna makalduz joan zen. Hala ere, lanean segitu zuen.1952an,Aperture aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen.Life aldizkariarentzat ere egin zituenargazki sail batzuk,Utah,Irlanda etaDeath Valleyn besteak beste.
"Egun batean, argazkilaria izango nintzela erabaki nuen. Jendearen argazki xumeak egingo nituzke, ezagutzen nituen pertsonengandik hasita. Ez nuen inoiz kamerarik izan, baina hori zen egin nahi nuena ". Dorothea Langeren asmoen adierazpen oso bat da, 1964ko elkarrizketa batetik ateratakoa, minbizi batek bere bizitza amaitu baino urtebete bat lehenago.[8]1965eko urriaren 11n hil zen,hestegorriko minbiziak jota.[2]
 | Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean. |