- Artikulu hau neurotransmisoreari buruzkoa da; sendagaia gaitzat duena beste hau da: «Dopamina (sendagaia)»
Dopamina (DA)burmuinaren zenbait eskualdetan sintetizatzen denneurotransmisorea da.Nerbio-sistema zentralaren kitzikatzailea da etaParkinsongaixotasunarekin erlazionatuta dago.Katekolamina bat da.
Dopamina |
---|
 |
Formula kimikoa | C8H11NO2 |
---|
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
---|
MolView | 3D eredua |
---|
Konposizioa | Nitrogeno,karbono etaoxigeno |
---|
Mota | Katekolamina etaphenethylamine alkaloid(en) |
---|
Ezaugarriak |
---|
Fusio-puntua | 128 ℃ |
---|
Masa molekularra | 153,079 Da |
---|
Erabilera |
---|
Tratatzen du | nefropatia,bradikardia etaneurogenic shock(en) |
---|
Interakzioak | phenelzine(en) ,linezolid(en) ,phenelzine(en) ,phenelzine(en) etaphenelzine(en) |
---|
Elkarrekintza | Dopamine receptor D1(en) ,Dopamine receptor D2(en) ,Dopamine receptor D3(en) ,Dopamine receptor D4(en) ,Dopamine receptor D5(en) etaAdrenoceptor beta 1(en) |
---|
Rola | adrenergic agonist(en) ,dopamina-agonista,sympathomimetic drug(en) ,cardiotonic(en) ,dopaminergiko etaNeurotransmisore |
---|
Identifikatzaileak |
---|
InChlKey | VYFYYTLLBUKUHU-UHFFFAOYSA-N |
---|
CAS zenbakia | 51-61-6 |
---|
ChemSpider | 661 |
---|
PubChem | 681 |
---|
Reaxys | 1072822 |
---|
Gmelin | 18243 |
---|
ChEMBL | CHEMBL59 |
---|
EC zenbakia | 200-110-0 |
---|
ECHA | 100.000.101 |
---|
MeSH | D004298 |
---|
RxNorm | 3628 |
---|
Human Metabolome Database | HMDB0000073 |
---|
KNApSAcK | C00001408 |
---|
UNII | VTD58H1Z2X |
---|
NDF-RT | N0000147825 |
---|
KEGG | D07870 etaC03758 |
---|
PDB Ligand | LDP |
---|
Horretaz gain,hipotalamoak askatutakohormona ere bada. Hormona bezala bere eragin garrantzitsuenaprolaktinaren askapena inhibitzea da.
Dopamina medikamentu bezala administratu daiteke, baina bere liposolugarritasun txikia dela eta ez du ondo zeharkatzenmuga hematoentzefalikoa. Hori dela etalebodopa bezala administratzen da, hau da,profarmako moduan.
Dopamina 1910ean sintetizatu zutenGeorge Burger etaJames Ewens ikerlari britaniarrek. 1958an,Arvid Carlsson-ek (2000. urtekoNobel saridunak) dopamina ere neurotransmisore bat zela frogatu zuen,noradrenalina etaadrenalinaren molekula aitzindaria izateaz gain.
Dopamina noradrenalinaren biosintesian tartekoa da.Tirosinaaminoazidoa da bere aitzindaria. Honi hidroxilo bat sartuz, L-dopa lortzen da, dopaminaren aitzindaria. L-doparen deskarboxilazioz dopamina lortzen da.
Behin neurotransmisorea sintetizatu denean, neurona dopaminergikoan besikula baten barnean metatuta geratuko da.
Askatzeko ordua iristen denean, hau da,kaltzioak seinalea ematen duenean, besikula honek neuronaren mintzarekin bat egingo du neurotransmisorea sinapsi gunera askatuz.
Dopaminak bost hartzaile mota ditu: D1, D2, D3, D4 eta D5. D1 eta D2 izan ziren lehenengo aurkitu zirenak, besteak gerora aurkituz iren.
Dopaminak seinalea eman ondoren, sinapsi gunetik desagerrarazi behar da. Horretarako bi bide daude: berratzematea edometabolismoa.
- Berratzematean, neurotransmisorea sintetizatu duenneuronara itzultzen da dopamina aurrerago berrerabilia izateko.
- Metabolismoan, bi pauso ematen dira. Lehenengo desaminazio bat (MAO) eta gero, hirugarren posizioan dagoenoxigenoaren metilazioa (KOMT).
Dopaminak funtzio ugari ditu burmuinetan: jarrera kognitiboan, aktibitate motorrean,esnearen ekoizpenaren erregulazioan, loguran, umorean, arretan eta ikasterako garaian.
Horretaz gain, dopamina eskasiaParkinsonarekin erlazionatuta dago. Gaixotasun honetan mugimendu kontrolatuak egiteko gaitasuna galtzen da.
Dopamina sistemaren gain eragiten duten hainbatfarmako daude. Horietako batzuk, agonistak dira, hau da, sistema kitzikatzen dute. Beste batzuk aldiz, antagonistak dira, sistemaren inhibitzaileak.
Agonista zuzenakDopaminaren hartzaileen agonistak dira. Hauen gain eragiten dezakete modu zuzenean edo zeharka.
Zuzeneko agonistak. Zuzenean eragiten badute, hartzaileei lotu eta dopaminaren efektu berdinak bultzatuko dituzte.
Zeharkako agonistak. Zeharkako eragina dutenek aldiz, dopaminaren efektua bultzatzeko beste bide bat erabiltzen dute. Kasu honetan dopamina metatuta dagoen besikulen hustuketa bultzatzen da.
Antagonistak dopaminaren hartzaileekin lotu baina eragin biologikorik ematen ez dutenak dira.