Donna Haraway | |
---|---|
![]() (2006) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Denver, 1944koirailaren 6a (80 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Colorado College(en) ![]() University of Colorado(en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Irakaslea(k) | Grace Evelyn Pickford(en)![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa,soziologoa,unibertsitateko irakaslea,historialaria,biologoa etasaiakeragilea |
Enplegatzailea(k) | University of California, Santa Cruz(en)![]() Johns Hopkins Unibertsitatea European Graduate School(en) ![]() Hawaiiko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi |
Jasotako sariak | |
Influentziak | G. Evelyn Hutchinson(en)![]() |
Kidetza | Britainiar Akademia |
Genero artistikoa | feminist science fiction(en)![]() |
egs.edu… | |
![]() ![]() |
Donna Haraway (Denver,Colorado,1944koirailaren 6a),Kaliforniako Unibertsitateko irakasle emeritua da Kontzientziaren Historia programan. Hainbat liburu idatzi ditu, esaterako, "Cyborg Manifest" (1985), "Primate Visions: Gender, Race, and Nature in the World of Modern Science" (1989), "Simians, Cyborgs, and Women: The Reinvention of Nature" (1991) eta "When species meet" (2008).
HarawayZoologia etaFilosofian lizentziatua da (1966), Urte bat pasa zuenParisen, bilakaeraren filosofiari buruz ikasten.Doktore-tesia egin zuenBiologia Sailean (Yale1972an.) Harawayk Emakumeen Ikasketak etaZientzia Orokorra irakatsi ditu. Bere ekarpenik handienak Kaliforniako Unibertsitateko graduondoko irakaskuntzan egin ditu.
Haraway da pertsonen eta makinen arteko maitasun/gorrotozko harremanari buruz hausnartzen aritu den pentsalari nagusia.[1]
Simians, Cyborgs, and Women: The Reinvention of Nature liburuan, Harawayk primatologiaren zientziaren gidari diren metaforak etanarratibak azaltzen ditu.[2] Erakusten du badagoela istorioak maskulinizatzeko joera.[3] Bere ustez emakume primatologoekkomunikazio eta oinarrizko biziraupena eskatzen duten jarduerekin, bestelako ikuspegiak bilatzen dituzte behaketetan, horrela naturaren jatorriari etakulturari buruzko bestelako ikuspegiak elaboratuz. Harawayren xedea da zientziak agerian utz ditzan bere objektibotasunaren mugak eta ezintasunak, baita kontuan hartu ditzan emakume primatologo feministen ekarpenak ere. [4]
Haraway "feminista, neomarxista etapostmodernista" gisa deskribatua izan da.[5] Marx-enManifestu Komunistaren hitzekin jolastuz, Harawayk "Manifesto for Cyborgs: Science, Technology, and Socialist-Feminism in the 1980s" saiakera (Socialist Review, 1985) argitaratu zuen.
ManifestuanHarawaykziborg-aren metafora erabiltzen du itxuran interes desberdinak dituzten sozialismoa etafeminismoarentzat estrategia politikoak eskaintzeko.
Ziborg-a da:[6]
Feminista postmodernoa izanik esentzialismoaren aurka[7] argudiatzen du, baita Catharine MacKinnonena bezalako feminismo erradikalaren aurka, planteamendu horien arabera, emakumeen esperientziak asimilatzen dituztelako emakumeen zapalkuntzari laguntzen diotenmendebaldekoideologiak identitate partikularrean.[8]
Beremanifestuan aipatzen du emakumezkoak izanik ez dagoela naturalki emakume guztiak batzen dituen ezer.Haraway-k argudiatzen du, ziborg batek, ez duela identitate egonkor eta esentzialistarik behar. Bere ustez, emakumeek kidetasunean oinarrituriko koalizioak sortu beharko lituzkete identitatean oinarriturikoak eraiki ordez.
Norberarenpentsamoldea izaki isolatuetatik, jendea sareraturiko erpinetara aldatzean datza. Ildo honetatik Mendebaldekopatriarkatuaren idealarekin zerikusirik ez duen lotura garatu daiteke: ziborg-mundu ideal batean pertsonak elkarrekin bizi daitezke, animaliekin eta makinekin duten nexoarekiko beldurrik gabe. Ziborg-ek ekarri digute genero-gorputzaren arteko mugen malgutasuna: ez humano ez makina, ez gizon ez emakume.[6]
Ekarpen garrantzitsua egiten du kokatutakoezagutza zer den azaltzean ("situated knowledge"): konturatu ala ez, ikertzaile guztiak bere subjektibotasunetik eta bere ingurukulturaletik abiatzen dira, ikuspuntu jakin batetik hain zuzen ere[9]. Horregatik begirada ez da sekulan neutroa izaten eta horregatik ikertzaileak bere burua politikoki kokatu beharko luke, ikuspuntua zehaztu anbiguotasunak ekiditeko. Errealitatearekiko hurbilketa ikuspuntu zehaztu guztiak elkartuta lortuko da.[10][11]
Garrantzitsua da kontuan hartzea biltzen dugun informazio oro, berdin dio norberak aztertu edo taldeka aztertu, eraldatu egingo da gugandik pasatuko delako, difrakzioaren efektuarekin gertatzen den bezala, argiak kristal bat zeharkatzen duenean, difraktatzen denean eta uhin bat baino gehiagotan banatzen denean. Kasu horretan, argia izango litzateke iristen zaigun informazioa, kristala gu izango ginateke eta kristaletik ateratzen diren uhinak, sortzen dugun ezagutza” (Haraway).[12]