Donato Errasti Egiguren (Aizarna,Gipuzkoa,1910ekootsailaren 17a –1983kourtarrilaren 23a) mugalari eta kontrabandista bat izan zen,Comète sarearen salatariaBigarren Mundu Gerran. Berak egindako salaketa zela medio, naziekAndrée de Jongh «Dédée» Comète sareko burua atxilotu zutenUrruñan, eta, harekin batera, sarearen laguntzaile euskal herritar bi eta hiru hegazkin pilotubritainiar.
1910ekootsailaren 17an sortu zen Donato Errasti,Aizarnako (Zestoa,Gipuzkoa) Trukuman edoPalankabi[1] baserrian,[2]Lasao errekaren alboan,Azpeitiko mugan.
Aita Jose Errastisendalari edo sasimedikua izan zuen, oso ezaguna herrian[3][4] eta Gipuzkoa osoan.[5] Bere jardueretan debekuak pairatu zituen,[6] baita salaketa larriagoak ere.[oh 1]
Donato Errasti gazteegia zenFrncoren matxinadak eragindako gerra lehertu zenean, borrokara dei zezaten. Alabaina, anai zaharrago bat, Francisco, 1903an jaioa, jaioa, herritik ihes joan behar izan zen, gudaroste frankista Azpeitian sartu aurretik.[7][oh 2]
Gerra osteko eskasia giroan, Donato Errastikontrabandoan ibili zen, 1944ko azaroanisun zigor bat jaso baitzuen, Jose Mari Irure Gaztañaga herrikidearekin batera,Iparraldetiksakarina ekartzen eta saltzen saiatzeagatik.[8][oh 3]
Kontrabandoan noiz hasi ote zen dokumentatua ez badago ere, ziurrenik gerra amaitu orduko hasiko zen, 1940an. Izan ere, 1942rako agertzen daUrruñan Donato Errasti,Hegoaldeko agintaritza frankistaren jazarpenetik ihes egin nahirik, ziur aski.
Kontrabandoan noiz hasi ote zen dokumentatua ez badago ere, ziurrenik gerra amaitu orduko hasiko zen, 1940an. Izan ere, 1942rako agertzen daUrruñan Donato Errasti, morroi lanetan zen zenbait baserritan, bestek beste, Bidegain Berrin[9] eta Tomasenean.[10]
Iparralde eta Hegoalde arteko muga ongi ezagutuko zuen Donato Errastik, kontrabandoko ibileretatik. Ezaguera hori baliatuta,Comète sarearekin pasaldi bat baino gehiago egin zuen, mugalari gisa.[11][12] Sareak Urruñan zeukan azken urratsa, muga mendiz pasa aurretik,Belgikan edoFrantzian erreskatatutakohegazkin pilotu aliatuak lurralde okupatuetatik ateratzeko. Errasti, esan bezala, 1942an hasi zen mugalari lanetan, Tomasenea baserrian morroi lanetan ari zela. Ziurrenik, hurbil zegoen Bidegain Berri baserrikoJuan Larburu hernaniarraren bitartez sartu zen harremanetan sarearekin.
1943ko urtarrilaren 13an,Andrée de Jongh «Dédée» Comète sareko burua eta Jean-François Nothomb «Franco»Baionara iritsi ziren trenez,Parisetik; hiru hegazkin pilotubritainiar zekartzaten, mendizOiartzuna iristeko asmoz.Eguraldi oso txarra zen, pasaldia zail aurreikusten zen. Azken ibilbidearen atari, Urruñako Bidegain Berri baserrian hartu zuten atseden, gauaren zain. Han,Frantxia Haltzuet baserriko nagusiak hartu zituen,Juan Larburu morroiaren laguntzaz.Florentino Goikoetxea zuten mugalari, hura ere elkartu zitzaien baserrian, baina euria goien-behean ari zuela ikusita, pasaldia hurrengo egunerako uztea erabaki zuten.[13]
Hurrengo orduak baserrian indarberritzen pasa zituzten, eguraldia hobetu zain; urtarrilaren 15eko gauean egingo zuten ibilaldia.
Alabaina, urtarrilaren 15eko eguerdian,Gestapok Bidegain Berri baserria inguratu eta bertan ziren guztiak atxilotu zituen:Dedée, Frantxia, Juan Larburu morroia eta hiru pilotu britainiarrak.[14] Dirudienez, aurreko arratsean, aldameneko Tomasenea baserrian morroi lanetan ari zen Donato Errastik ikusi zituenDedée; Florentino eta hiru pilotuak, Bidegain Berrin.
Dedéek berehala jakin zuen nork egina zen salaketa, Gestapoko soldaduek bosgarren baten bila aritu omen ziren baserrian; alabaina, Florentino Donibane Lohitzunera joana zen.[14]
Donato Errastiren salaketaren arrazoia argi ez badago ere, urte batzuk geroagoDedéek azaldutakoaren arabera, alemanek 50.000 liberako ordainsaria eskainia zuten, pilotu aliatu bat atxilotzen laguntzen zuen salaketa bakoitzeko.[15] Jean-François Nothomb ere iritzi berekoa zen.[16]
Adituen arabera, Donato Errastiren salaketak eragindako atxiloketek ondorio sakonak ekarri zituzten, ez bakarrik atxilotuen etorkizunean, baizik, orobat, Comète sarearen antolamenduan eta jarraitasunean ere.[17]
1943ko urtarrilaren 15ean Urruñako Bidegain Berri baserrian preso hartutakoei dagokienez, ondorioak oso latzak izan ziren:
- Andrée de Jongh «Dédée»,Fresnesko espetxera eraman zuten lehenik. Alemanek ez zuten inoiz sinetsi bera izan zitekeenik Comète sarearen buru, baina, hala eta guztiz ere,Ravensbrückeko kontzentrazio esparrura bidali zuten.Sobietar tropek askatu zuten, 1945eko apirilaren 30ean.
- Frantxia Haltzuet, Bidegain Berri baserriko nagusia, preso hartu zutenean, hiru seme-alaba txikiak bakarrik gelditu ziren; izeba batek hartu behar izan zituen.Romainvilleko gotorlekura eraman zuten lehenik,Ravensbrückeko kontzentrazio esparrura gero, behartutako lanak egitera hegazkin lantegi batean. Han hil zen,1945ekoapirilaren 12an, 36 urte zituela, esparrukokapo batek emandako jipoi baten ondorioz,Sobietar Batasuneko armadako soldaduek esparrua liberatu baino egun batzuk lehenago.
- Juan Larburu, Bidegain Berri baserriko morroia eta mugalari laguntzailea,BaionatikFresneseko espetxera eraman zuten, lehenik, eta handik Royallieuko (Compiègne)frontsalag edoigarotze esparrura. Sei bat hilabete han eginda, 1944ko urtarrileanBuchenwaldekokontzentrazio esparrura bidali zuten, eta handikFlossenbürgera. Bertan hil zen, 31 urte zituela, burua galduta, jateko gauza ere ez zela.
- William G J Greaves,[18] Stanley Forster Hope[19] eta Percy George Edward Ross,[20] hiru pilotu aliatuak, gogor galdekatu zituzten alemanek Baionan. Torturapean, aitortu zuten Dassié familiak eman ziela aterpe. Familia osoa atxilotu zuten alemanek: Edouard Dassié, aita,Buchenwaldera bidali zuten, eta bizirik atera bazen ere liberazioan, 1945eko maiatzean hil zen, gaixorik; Cyprienne ama eta Lucienne 16 urteko alabaRavensbrückera eraman zituzten; bizirik atera baziren ere, ama 1947an hil zen.[21]
Bigarren Mundu Gerra amaituta, Frantziaren liberazioan, Donato Errasti Hegoaldera itzuli zen,[16]Aizarnara, Trukuman baserrira[2] bizi izatera.[15]
AizarnakoLasao auzoan maiz ibili zen Donato Errastikoplak jartzen,Santa Ageda eguneko eskean eta abar.[22][23][24] Baita ere,harri jasotzekoapustuan aritu izan zen, behin baino gehiagotan.[25][26] Bi jarduera horietan baserriaren izengoitia hartu zuen,Trukuman.
Donato Errasti 1983ko urtarrilaren 23an hil zen, Aizarnan.[15]
- ↑Azpeitian, 1925ko urriaren 29an auzibidean jarri zuten Jose ErrastiTrukuman sendalaria; kontsulta itxiarazi zioten eta Francisco semea atxilotuta eraman zuten. IkusLa Voz de Guipúzcoa, 1925eko urriak 30. Aipatuta hemen: Javier Alaba Trueba (2015)La noticia médica en la prensa vasca guipuzcoana. La Voz de Gippúzcoa (1885-1928). Leioa, EHU. Doktorego tesia.
- ↑Francisco Errastierizaina zen, garai hartanpraktikante deitzen zena. Bizkaira ihes eginda, Eusko Gudarosteko Osasun Militarrera sartu zen. IkusFrancisco Errasti Eguiguren – Azpeitia Oroimena. Mendekuz, haren emazte Juana Agirre herritik bota zuten frankistek. Ikus Javier Buces Cabello (2016), 117. or.
- ↑Bina isun ezarri zizkieten Errastiri eta Irureri: 400 pezeta iruzur egiteagatik eta 930 pezeta dibisa iruzurragatik.
- ↑Ikus Javier Buces Cabello (2016), 1. liburukia, 186. or.
- ↑ab «Trukuman baserria - OpenStreetMap» OpenStreetMap (kontsulta data: 2022-03-01).
- ↑«Mediku eta sasimedikuak; etxeko sendabideak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑«Trukuman sasimedikua - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑Ikus Javier Alvarez Caperochipi (2012)Curanderismo y medicina popular en el entorno de Navarra. Madril, Evidencia Medica SL.ISBN 978-8493978112.
- ↑Ikus Mikel Aizpuru (2016) «El agrarismo guipuzcoano y el nacionalismo vasco (1920-1933)» inHistoria Agraria, 69. zk., 167-194 or. ISSN 1139-1472.
- ↑ Francisco Errasti Eguiguren – Azpeitia Oroimena. (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑IkusEstatuko Aldizkari Ofiziala,«Juan Administrativa de Contrabando y Defraudación de Guipúzcoa»,1944ko azaroak 11, 4362. or.
- ↑ Bidegain Berri - OpenStreetMap. (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑ Tomasenea - OpenStreetMap. (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑ (Ingelesez)Howard, Georgina. (2015-04-05). «The Comet Line escape route over the Basque Pyrenees» Pyrenean Experience (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑«The Lions Times: The Comet Line: Smuggling Allied Soldiers over Pyrenees during World War II» The Lions Times 2015-05-11 (kontsulta data: 2022-03-03).
- ↑Ikus Jiménez de Aberásturi (2006), 67. or.
- ↑abIkus Jiménez de Aberásturi (2006), 69. or.
- ↑abcIkus Jiménez de Aberásturi (2011), 553. or.
- ↑ab (Frantsesez)«Le Réseau Comète - Histoires de Hendaye» hendayebidassoa.canalblog.com 2014-03-11 (kontsulta data: 2022-03-05).
- ↑Ikus Jiménez de Aberásturi (2011), 553-557. or.
- ↑ (Frantsesez)«Bill Greaves - fiche C008» www.cometeline.org (kontsulta data: 2022-03-05).
- ↑ (Frantsesez)«Stan Hope - fiche C007» www.cometeline.org (kontsulta data: 2022-03-05).
- ↑ (Frantsesez)«George Ross - fiche C109» www.cometeline.org (kontsulta data: 2022-03-05).
- ↑ (Frantsesez)Aguerre, Dominique. (2014-04-29). «4. Passages du Pays Basque intérieur - Crossings via the inland Pays Basque» Les amis du réseau Comète (kontsulta data: 2022-03-05).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Donato Errasti "Trukuman" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-03-05).
- ↑«Aizarna.com :: Bertsolaritza Aizarnan» aizarna.com (kontsulta data: 2022-03-05).
- ↑Ikus Xabier Unanue (2011)Santa Ageda koplak Zestoan. Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia.ISBN 978-84-7907-677-1. 19. or.
- ↑«Ignacio Apalaga "Chato de Lacuta", Donato Errasti Egiguren "Trukuman" - Gipuzkoako Herri Kirolak» www.herrikirolakgipuzkoa.eu (kontsulta data: 2022-03-05).
- ↑«Ignacio Apalaga "Chato de Lacuta", Donato Errasti Egiguren "Trukuman", Antonio Olaizola - Gipuzkoako Herri Kirolak» www.herrikirolakgipuzkoa.eu (kontsulta data: 2022-03-05).
- Juan Carlos Jiménez de Aberásturi (1997) «La red "Comète" en el País Vasco» inOihenart, 14. zk., 121-131 or. Eusko Ikaskuntza. ISSN 1137-4454.
- Juan Carlos Jiménez de Aberásturi (2006)Askatasunaren bidea. Florentino Goikoetxea eta beste hernaniar batzuk nazismoaren aurkako borrokan Bigarren Mundu Gerran. Hernani, Udal Artxiboa.ISBN 978-84-934193-3-8.
- Juan Carlos Jiménez de Aberásturi (2011) «La red "Comète" en el País Vasco: la frontera hacia la libertad en la Segunda Guerra Mundial» inRevista Internacional de Estudios Vascos, 56.2 zk., 520.572. or. ISSN 0212-7016.
- Javier Buces Cabello (2016)Azpeitia 1936-1945. Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismo garaian. Azpeitia, Aranzadi Zientzia Elkartea.ISBN 978-84-944251-5-8.