DodsworthWilliam Wylerek 1936an zuzendutako filma da,Sinclair Lewis idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta (1929).Walter Huston etaMary Astor izan ziren antzezle nagusiak. 1936koOscar sarietarako zazpi izendapen jaso zituen.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Dodsworth Motor Company enpresako zuzendaria da Sam Dodsworth, automobilak egiten dituen konpainiarena. Franek, Samen emazteak, senarra konbentzituko du enpresan duen zatia saltzeko eta Europara bidaian joateko. Bikote heldua osatzen dute Dodsworthtarrek. Bidaiak aurrera egin ahala emaztea senarrarengandik aldenduko da: zahartzen doala jakin arren, gaztetzat jotzen du bere burua; ez, ordea, Sam, zein gero eta urrunago sentitzen duen. Italiara helduta Samek Edith Cortright andrea ezagutuko du, eta handik gutxira haien arteko harremana gero eta estuago izango da, elkar maitatzera heltzerainokoa. Franek ez du sortutakoa onartuko.