Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Dobruja

Koordenatuak:44°27′N28°20′E / 44.45°N 28.33°E /44.45; 28.33
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dobruja
Motaeskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak44°27′N28°20′E / 44.45°N 28.33°E /44.45; 28.33

Dobruja[1] (bulgarieraz:Добруджа, trans.:Dobrudzha edoDobrudža;errumanieraz:Dobrogeaˈdobrod͡ʒe̯aedodoˈbrod͡ʒe̯a ahoskatua;turkieraz:Dobruca) BeheDanubio etaItsaso Beltzaren artean dagoen eskualdea da, bere barneanDanubioren delta,Errumaniako kostaldea etaBulgariak Itsaso Beltzean duen kostaldearen iparraldeko zatia hartzen ditu. Iparraldeko Dobruja, (Dobrogea) Errumaniarena, eta Hegoaldeko Dobruja, (errumarierazCadrilater), Bulgariarena dena, zatietan banatzen da.

Dobrujako eskualde errumaniarraConstanţa etaTulzea probintzietaz osatuta dago, bien artean, 15.500 kilometro karratuko azalera dutenak, eta milioi bat biztanle baino zerbait gehiagoko biztanleria. Bertako hiri nagusienakConstanţa,Tulzea,Medgidia etaMangalia dira. Dobruja,Errumaniako armarrian, biizurdek ordezkatzen dute.

Dobrujako bulgariar eskualdea,Dobrich etaSilistra probintzietan banatzen da eta 7.565 km²ko azalera eta 350.000 biztanleko biztanleria du.

Azalera, biztanleria eta hiriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Guztira, Dobrudjak 23.100 km²ko azalera du eta 1.3 milioi biztanle inguruko biztanleria. Azaleraren bi herenak eta biztanleriaren hiru laurdenak,Errumaniako zatian daude.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hasieran, greziarrek kolonizatu zuten. Beranduago, erromatarrek eragina izan zuten orain Dobruja den tokian, baina ez zutenII. mendera arte konkistatu, gainontzekoDaziarekin batera,Traiano enperadorearen agindupean. Honek, daziarren aurka lortutako garaipena ospatzeko,109. urtean,Adamklisiko garaikurra altxa zuen. Aurretik,Domiziano enperadoreak, daziarrekin, erromatarrentzat oso lotsagarria izan zen bake bat adostu zuen,Erromatar Inperioari kalte handia eragiten zion bakea. Ondoren, gainontzeko Daziarekin batera, eta Erromatar Inperioaren barnean mende t'erdi inguruz egon ondoren, inperioak berak baztertu zuen III. mendeko krisialdia deitu izan zaion garaian,Valeriano enperadorearen agintaldian.

EtniaDobrujaIparraldeko DobrujaHegoaldeko Dobruja
ZenbatPortzentaiaZenbatPortzentaiaZenbatPortzentaia
Guztira1.328.860100,00%971.643100,00%357.217100,00%
Errumaniarra884.74566,58%883.62090,94%5910,17%
Bulgariarra248.51718,70%1350,01%248.38269,53%
Turkiarra104.5727,87%27.5802,84%76.99221,55%
Tartaroa23.4091,76%23.4092,41%4.5151,26%
Romani (ijitoa)33.4222,52%8.2950,85%25.1277,03%
Errusiarra22.4951,69%21.6232,23%8720,24%
Greziarra2.3260,18%2.2700,23%560,02%

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Dobruja&oldid=7570300"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp