Djamila Ribeiro | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Santos, 1980koabuztuaren 1a (44 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Talde etnikoa | beltza afro-brasildarra | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Universidade Federal de São Paulo(en)![]() | ||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa,giza eskubideen aldeko ekintzailea etakazetaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Candombléa | ||
websitedjamila.wixsite.com… | |||
![]() ![]() ![]() |
Djamila Taís Ribeiro dos Santos (Santos,Brasil,1980koabuztuaren 1a) Brasilgofeminista, kazetari eta filosofo beltza da.[1]
Filosofia politikoa ikasi zuen São Pauloko Unibertsitate Federalean (UNIFESP). Graduko tesianSimone de Beauvoir etaJudith Butlerren lanak ikertu zituen.[2][3] Carta Capital astekariarentzat egiten du lan editore gisa.[4] 2016ko maiatzean,São Pauloko udal gobernukoGiza Eskubideen eta Herritarren Gaietarako idazkariorde izendatu zuten, eta Fernando Haddad alkate eta presidentegai izango zenaren administrazioarekin bat egin zuen.[5]
Angela Davis filosofo feminista beltzarenEmakumeak, arraza eta klasea liburuaren hitzaurrea idatzi zuen Brasilgo itzulpenerako eta portugesezko lehen ediziorako. Ribeiro behin baino gehiagotan aritu izan da elkarlanean Davisekin.[6] Djamila Ribeiro blogaria ere bada eta sareetako aktibista. Gizarte zibilaren ordezkari gisa hitz egin zuen 2018anHarvardeko UnibertsitateanBrasilgo Konferentzian.[7]Candomblé komunitateko kide gisa identifikatzen du bere burua, hori tradizio erlijioso afrobrasildar bat da.[8] Europako mendebaldeko gizarteak Afrikako komunitateko emakume sendatzaile tradizionalak sorgin gisa erretratatu zituela idatzi du.[9]