Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Diseinu-droga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diseinu-droga terminoak modu klandestinoan ekoiztutakopsikofarmako sintetikoen multzo zabala hartzen du. Kontzeptugeopolitikoa da,farmakologikoa baino gehiago, eta zentzu bikoitza du: batetik,drogei buruzkoa da,laborategi klandestinoetan egiten dutena, eta, bestetik, oraindik erregistratu gabeko produktuak dira, legez kanpokoak, eta beren berritasun kimikoaren ondoriozko lege-hutsunea aprobetxatzen dute[1].

para-Metoxianfetamina (PMMA) diseinu-droga erabilienetakoa da

Diseinu-droga horietako batzuk jatorrianikertzaile akademikoek edo industrialek sintetizatu zituzten,albo-ondorio gutxiagoko substantzia indartsuagoak aurkitzeko ahaleginean eta gero berrerabiltzen hasi zirenaisialdirako. Beste diseinu-droga batzuk laborategi klandestinoetan sintetizatu dira lehen aldiz. Substantzia horien eraginkortasuna eta segurtasuna ohiko prozeduren bidez ebaluatu ez direnez, ustekabeko albo-ondorioak sor ditzake[2].

KatinonaCatha edulis landarearen osagaia da eta diserinu-droga batzuen oinarrizko egitura

Egun merkatuan daudensubstantzia psikoaktibo berriak ohiko drogen eraginak imitatzeko asmoz sortu ziren. Substantzia berri hauek sortzeko, jatorrizko substantziaren egitura kimikoan aldaketa txikiak eragiten zituzten,anfetamina berriekin adibidez. Horrela, legez kanpo ez dauden substantzia berriak sortu ziren. Gainera, substantzia berri hauek eragin ezberdinak ere izan ditzakete; izan ere, kasu batzuetan potentzia handiagoa duten substantzia berriak lortu dira eta beste batzuetan eragin gehigarriak dauzkaten substantziak,anfetamina haluzinatzaileak adibidez. Izan ere, egitura kimikoan egindako aldaketak txikiak izan daitezkeen arren, eragin farmakologikoan aldaketa handia eragin dezakete. Beste kasu batzuetan,kannabinoide sintetikoak kasu, egitura kimiko guztiz ezberdinak lortu dira antzeko eragin farmakologikoak lortzeko. Izaera kimiko ezberdina izate horrek asko zaildu ditu substantzia berrien detekziorako lanak laborategietan. Urteak aurrera egin ahala, gero eta talde kimiko gehiago sartu dira substantzia psikoaktibo berrien artean: anfetaminaren analogoak, kannabinoide sintetikoak,katinona sintetikoak,piperazinak,landare-jatorriko substantziak,ketaminaren antzeko substantziak, etab[1].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abHorrillo, Igor & Callado, Luis Felipe. (2017). Droga berriak merkatu berritzailean. Osagaiz, 1, 1.
  2. (Ingelesez)Reneman, L.. (2003). Fleischhacker, W. W. ed. «Designer drugs: how dangerous are they?» Addiction Mechanisms, Phenomenology and Treatment (Springer): 61–83.  doi:10.1007/978-3-7091-0541-2_4. ISBN978-3-7091-0541-2. (kontsulta data: 2025-01-08).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Diseinu-droga&oldid=10026158"(e)tik eskuratuta
Kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp