Die Hard 2 (euskaraz:«eutsi gogor, 2. zatia»)1990ekoRenny Harlin finlandiarzinema zuzendariak zuzendutakoekintza film bat da.Walter Wager idazlearen58 Minutes eleberriaren egokitzapena da.Bruce Willis,Bonnie Bedelia (reprising her role as Holly McClane),William Sadler,Art Evans,William Atherton,Franco Nero,Dennis Franz,Fred Thompson,John Amos etaReginald VelJohnson aktoreek antzeztu zuten.
Die Hard (1988) filmaren jarraipena da, era berean, honako jarraipenak izan zituen:Die Hard with a Vengeance (1995),Live Free or Die Hard (2007) etaA Good Day to Die Hard (2013).
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Abenduaren 24a,Washington Dulles Nazioarteko Aireportua. Bertan, John McClane (Bruce Willis) detektibeakLos Angeles hiritik datorren hegaldian iristear dagoen Holly emaztearekin elkartzera doa. Emaztearen esperoan dagoela, gizon susmagarri batzuk ikusiko ditu, haietako batek jaka azpian arma bat duela eta polizia beren albotik igarotzean pakete bat ezkutatuko dutela ohartuko da, hortaz, aireportuko segurtasun arduradun axolagabeari ikusitakoa aipatuko dio. Hortaz, bere emaztearen hegaldia iristi aurretik, bertaratu den terrorista taldeari nahiz elur ekaitzari aurre egin beharko die.