Didaktika ikasketa-prozesuan erabiltzen diren praktiken multzoa da. Irudian, haur batzuekgeometria ikasteko darabiltenjostailu didaktikoak agertzen dira.
Didaktikahezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertu eta garatu egiten dituenpedagogiaren arlo aplikatua da, pedagogiak emandako teoria eta helburuei jarraiki.Didaktiko izenondoak ikaskuntzarako egokia den prozedura edo materialari egiten dio erreferentzia. Pedagogiak hezkuntza sistema osotu moduan aztertzen duen arlo teorikoa izanik, didaktikak zehaztu egiten ditu ikasketa- eta irakaskuntza-prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak.
Didaktikak bi ikuspegietatik azter daiteke: ikuspegi estatiko eta deskribatzaile batetik, aztertu soilik egiten ditu ikasketa-irakaskuntza praktika zehatzak; ikuspegi dinamiko, aktibo eta eragile batetik, berriz, didaktikak garatu egiten ditu praktika horiek, ikasketa-prozesurako proposamenak eginez eta erabakiak hartuz, pedagogia-sistemak ezarritakoari jarraiki.
Bere baitan hainbat arlo biltzen ditu didaktikak, ikaslea nor den eta irakatsi beharrekoa zer den. Horrela,didaktika orokorrak ikasketa- irakaskuntza-prozesu orotan jarraitu beharreko metodoak biltzen ditu.Didaktika diferentzialak ikasleen ezaugarriei eta egoerei buruz aztertzen du hezkuntzaren praktika.Didaktika bereziak ikasi beharreko gaiari buruz ikertzen ditu praktika zehatzak (matematikaren didaktika, esaterako). Azkenik,didaktika teknologikoak ikasketan erabilitako baliabide teknologikoak aztertzen ditu.
Irakasle eta ikaslearen artekoelkarrizketa, hezkuntza praktika klasiko bat.Pedagogiatik teknika didaktikoetara
Sokrates filosofoak didaktika asmatu zuen lehena izan zela esan daiteke. Galdera eta erantzunen bitartez burutzen zuen metododialektikoaz ikasleak berak heldu beharreko ondorioetara heltzen zen. Sokratesentzat solasaldi hauen helburua guztiz didaktikoa bazen ere, historian zehar filosofian maiz erabilitako metodoa izan da. Platonek ere metodo bera erabili zuenErrepublika lanean.Erdi Aroan zehar,monasterioek,gremioek etaunibertsitateek euren metodo didaktikoak garatu zituzten.Comeniusi zor zaio, ordea, didaktikaren lehenengo lan sistematikoa1657 urtean plazaratu zuenOpera didactica omnia ("Ikasketa-prozesu orori buruzko idazlana") lanarekin.