Diane Schuur | |
---|---|
![]() (2015) Diana Schuur, 2015 ![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Diane Joan Schuur |
Jaiotza | Tacoma, 1953koabenduaren 10a (71 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | jazz musikaria,abeslaria etapiano-jotzailea |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Sarah Vaughan etaDinah Washington |
Izengoitia(k) | Deedles |
Genero artistikoa | jazz abeslaria |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | GRP Records(en)![]() Atlantic Records Concord Records Vanguard Records(en) ![]() Jazzheads(en) ![]() |
dianeschuur.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Diane Schuur, jaiotzezDiana Jane Schuur (Tacoma,Washington estatua,AEB,1953koabenduaren 10a)abeslaria etapiano-jolea da.
Diane Schuur jaiotzez itsua, ospitaleko arazoengatik. Auburnen (Washington) hazi zen, aitak polizia lan egiten zuen tokian. TxikitatikDeedles goitizenez, Schuurrek jazzaren mundua aurkitu zuen bere aitaren (pianoa jotzen zuen) eta amaren bidez,Duke Ellington etaDinah Washingtonen disko-bilduma bikaina baitzuen. Entzute apartari esker (Schuurrek belarri perfektua du), pianoa era autodidaktikoan jotzen hasi zen, 10 urterekin lehen kontzertua eman zuen arte, Tacomako hotel batean. Orduan, SchuurWashington State School for the Blind-en, itsuen aldeko erakundean, sartu zen, 11 urte bete arte. Handik gutxira, bere inspirazio garrantzitsuena izan den Dinah Washingtonen binilo-bilduma ederra zuen.[1]
1971n grabatu zuen bere lehensinglea,country gaia, "Dear Mommy and Daddy" izenekoa, eta, High Schooletik igaro ondoren, jazzaren munduan murgildu zen, eta herrialdearen ipar-mendebaldean bira batzuk egin zituen. 1975ean, Ed Shaughnessy bateria-jolearen taldearekin agertu zenMonterey Jazz Festivalen, eta publikoan zegoenStan Getzek Etxe Zuriko kontzertu batean parte hartzeko gonbita egin zion. 1984an, GRP Records zigiluarekin sinatu ondoren,Deedles lehen albuma argitaratu zuen.[1]
Hurrengo 13 urteetan, Schuurrek 11 album grabatu zituen GRPrentzat,Timeless (1986) etaDiane Schuur and The Count Basie Orchestra (1987) barne, biak ereGrammy batekin sarituak. 2000. urtean, urtebete lehenago Atlanticerako album bakarra argitaratu ondoren, Concord Records-ekin sinatu zuen, eta harkFriends For Schuur argitaratu zuen. Handik aurrera, lankidetza-proiektu batzuk hasi zituen:Swingin’ For Schuur (2001)Maynard Ferguson tronpeta-jotzailearekin, Midnight (2003) Barry Manilowekin eta Fire (2005) The Caribbean Jazz Project-ekin.Some Other Time (2008) diskoan,GeorgeGershwin,Ira Gershwin,Irving Berlinen etabeste standard-konpositore batzuen abesti klasikoak grabatu zituen Shuur-ek.[1]
Askotan, jazzaren periferian, kritikak Diane Schuur-i buruz, nahiz eta bere errepertorioakpop kanta ugari izan, jazz-kantari garrantzitsuenen artean egoteko ahalmena duela esan du. Erregistro zorrotzaz abusatzeko joera naturala motelduz joan da denborarekin, eta abeslari oso trebetzat hartzen da, bere diskoek jazz-entzuleengan eragin erlatiboa izan arren.[2] Diane Schuurren berezko talentuakEuropan bere herrialdean baino aintzatespen handiagoa lortu du.[3]
Urtea | Izenburua | Mota | Diskoetxea | |
---|---|---|---|---|
2008 | Some Other Time | Jazz | Concord | |
2006 | Diane Schuur: Live in London | Jazz | GR2 Classics | |
2005 | Schuur Fire | Jazz | Concord | |
2003 | Midnight | Jazz, Pop | Concord | |
2001 | Swingin' for Schuur conMaynard Ferguson | Jazz | Concord | |
2000 | Friends for Schuur | Jazz | Concord | |
1999 | Music Is My Life | Jazz | Atlantic / Wea | |
1997 | The Best of Diane Schuur | Jazz | GRP | |
1997 | Blues for Schuur | Blues, Jazz | GRP | |
1994 | Heart to Heart conB. B. King | Jazz | GRP | |
1993 | Love Songs | Jazz | GRP | |
1992 | In Tribute | Jazz | GRP | |
1991 | Pure Schuur | Jazz | GRP | |
1989 | Diane Schuur Collection | Jazz | GRP | |
1988 | A GRP Christmas Collection | Gospel | GRP | |
1988 | Talkin' 'bout You | Jazz | GRP | |
1987 | Diane Schuur & theCount Basie Orchestra | Jazz | GRP | |
1986 | Timeless | Jazz | GRP | |
1985 | Schuur Thing | Jazz | GRP | |
1984 | Deedles | Jazz | Digital Master |
Grammy sariak | |||||
Urtea | Kategoria | Izenburua | Mota | Diskoetxea | Emaitza |
---|---|---|---|---|---|
1993 | Traditional Pop Performance | Love Songs | Pop | GRP | Nominatua |
1991 | Traditional Pop Performance | Pure Schuur | Pop | GRP | Nominatua |
1989 | Best Jazz Vocal Performance - Female | The Christmas Song | Jazz | GRP | Nominatua |
1987 | Best Jazz Vocal Performance - Female | Diane Schuur and the Count Basie Orchestra | Jazz | GRP | Irabazlea |
1986 | Best Jazz Vocal Performance - Female | Timeless | Jazz | GRP | Irabazlea |