Dessau Alemaniako hiri bat da,Saxonia-Anhalt estatu federatukoa.Mulde etaElba ibaiek bat egiten duten lekuan kokatuta dago. 2004. urteko abenduan 77.557 biztanle zeuden.
Walter Gropiusek 1919. sortutakoBauhaus (osorik,Staatliche Bauhaus) arte, diseinu eta arkitektura Eskolak Dessaun (etaWeimarren) egin zituen lanakUNESCOkGizateriaren ondare izendatu zituen 1996. urtean. Bauhaus EskolaPrusiako agintari naziek itxi zuten 1933. urtean.
Dessau Mulde eta Elba ibaiek bat egiten duten lautadan dagoenez, urtero uholdeak izaten dituzte. 2002. urtean izan zuten uholde larriena, urak iaWaldersee barruti osoa hartu zuenean.
Dessau hegoaldean "Mosigkauer Heide" deritzon baso-eremua dago. Dessauko altura handiena 110 metrokoa da, hiriko hego-mendebaldean. Hiriaren inguruan parke eta jauregi mordoa daude; Alemaniako hiri berdeenetarikoa da.
Hiriaren lehenengo aipamena 1213. urtekoa da. 1570. urterako gune garrantzitsu bihurtuta zegoen: orduan sortu zutenAnhalt printzerriaGermaniako Erromatar Inperio Santuaren barruan, eta Dessau izan zen hiriburua.Anhalt printzerria 1603. urtean desegin zen, baina Dessau hiriak indartsu jarraitu zuen, etaAnhalt-Dessau estatu txikiko hiriburu izendatu zuten. 1863. urteanAnhalt-Dessau konderria eratu zuten, eta Dessau izan zen hiriburu, 1918. urtera arte.
Walter Gropiusek 1919. sortutako Bauhaus Eskola 1925. urtean kokatu zen Dessaun, Weimarko egoitza itxi ziotenez gero. Hainbat artista ospetsuk eman zituzten eskolak bertan, hala nola Walter Gropius sortzaileak,Paul Kleek etaVasili Kandinskik. Naziek 1933. urtean itxi zuten Bauhaus, eta 1986. urtera arte ez zuten berriro zabaldu.
Bigarren Mundu Gerran hiria ia zeharo suntsituta geratu zen, 1945. urteko martxoaren 7ko Aliatuen bonbardaketen ondorioz; handik egun batzuetara estatubatuarrek hiria hartu zuten. Gerora,Alemaniako Errepublika Demokratikoan ohikoa zen hormigoizko arkitektura nagusitu zen hiria berreraikitzerakoan, etaEkialdeko Alemaniako hiri industrial handia izan zen aurrerantzean. 1990. urteanAlemania biek bat egin zutenetik, eraikin historiko mordoa zaharberritu dute.