Desaguadero ibaia Río Desaguadero (es) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.515 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 33°50′50″S66°51′44″W / 33.847175°S 66.8623126°W /-33.847175; -66.8623126 |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi |
Arroaren azalera | 260.000 km² |
Bokalea () | Colorado |
Desaguadero mendebaldekoArgentinako ibaia da. 1498 km luze da eta 260.000 km²ko arroa drainatzen du. BerezColoradoren ibaiadarra bada ere, gaur egun arro iaendorreikoa da: jeneralean ura agortzen da, Coloradora iristsi gabe[1].
Bermejo, Desaguadero, Salado, Chadileuvu eta Curaco izenaz ezagutzen da ibaiaren goi-ibilgua.
Cerro Bonete Chicon (La Riojako probintzia) du iturburua. Ur emari handikoa da hasieran, baina lurralde idorretan barneratzen da ondoren eta lurruntzearen eta lurren ureztatzearen ondorioz, urik gabe iritsi ohi da behe-ibilgura. Beraz, euri asko egiten duenean baizik ez daColorado ibairaino iristen Desaguaderoren ura.
Jachal,San Juan,Mendoza,Tunayan,Diamante etaAtuel dira ibaiaren adar nagusiak.
Desaguaderoren emaria 16 urtez (1983-1998 bitartean) neurtua izan da La Reformako estazioan (La Pampako probintzia),Coloradorekin elkartu baino 150 km lehenago[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 350.000 km² ditu. Urteko batez besteko emaria 23,57 m³ segundokoa da. Emari handienaekainean du (31,5 m³/s), eta txikienaabenduan (7,3 m³/s).
Desaguadero ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), La Reformako estazioan neurtuak
Datuak:1983 eta1998 artean