Derry, ofizialkiLondonderry[1] (irlanderaz:Doire / Doire Cholmchille,Ulsterko eskozierazDerrie / Lunnonderrie)Ipar Irlandakohiri jendetsuenetan bigarrena da (Belfast da lehena), eta Irlanda uharteko hiri jendetsuenetan laugarrena. Ipar Irlandako mendebaldeko mugan dago kokatuta. 2021ean 85.279 biztanle zituen[2].
Derry/Londonderry hiriaren izenaren eztabaidaren adibidea ikusgai.
Eztabaida handia dago Derry eta Londonderry izenen artean. 1984ean hiriak Derry City Council izena hobetsi zuen baina 2007an Londonderry izatera itzuli da. Herri inkesta bat egin zen 2009an eta biztanleen hiru laurdena katolikoa izanik Derryren alde atera zen. Eguneroko bizitzan Derry erabiltzen da.
Derry izena irlanderazkoDoire-tik dator, eta honek "hariztia" esan nahi du, horregatik hiriaren sinbolo ez ofizialaharitza da.London aurrizkia gehitu zitzaion Ulsterraren kolonizazio prozesuanLondresko merkatarien elkarteak 1613an Derryko hiribildu bihurtu zuenean.
AzkenikMaiden City (hiri ezkongabea) ezizena hartzen du, XVII mendeko setioan bere harresiek hiria salbu mantendu zutelako.
DerryFoyle ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen miuno bateankokaturik dago, nahiz eta auzo berriak beste aldean ere zabaldu diren. Foyle ibaia kilometro gutxi batzuk aurrerago Irlandako itsasoak eratzen duenFoyle aintziran itsasoratzen da. Inguruko lurrak nahiko muinotsuak dira, mendi argirik ez dagoen arren.
Klima ozeaniko epela du, udako tenperatura beroena 17-18 °Ctan izanik eta neguko hotzenak 2 °C inguruan. Prezipitazioei dagokienez urtean 182 egunetan egiten du euria eta urteko batazbestekoa 993mm-koa da.
Kolunba Ionakoak 546 urtean monasterioa fundatu zuen harizti batean, Foyle ibaiaren ertzean. Hala ere gaur egungo historiagileek zalantzan jartzen dute data hori, eta VI eta XI mendeen artean izan zela diote, data zehatzik eman gabe. Monasterioaren inguruan herrixka bat sortzen hasi zen[4].
XVI mendean Tudor dinastia saiatu zen Derryko monasterioa hartzen, eta 1613an Londresko merkatarien elklartean herria beretzat hartu eta hiribildu bihurtu zuen. Horrela Irlanda osoan planifikatu zen lehen hiria izan zen. Erdian Diamond izeneko plaza zegoen eta bertatik lau kale ateratzen ziren, gaur egun oraindik egitura berak jarraitzen du. 1619an bukatu zuten harresi sendoak altxatzen. Hiri hesituaren gorengo muturreanSan Kolunba katedrala jaso zuten 1633an.
Mende horretan hainbat setio pairatu zituen, besteak beste: 1641an Irlandar matxinoena, 1649an Eskoziar presbiterianoena, eta azkenik 1688-1689anEskoziako James VII etaIngalaterrako James II erregeak agindutakoa. Guztietan harresiak zutik iraun zuen.
1991ko Derry hiriko biztanleriaren banaketa mapa erlijioaren arabera.
XVIII mendean etxe georgiar ugari eraiki ziren eta 1790ean Foyle ibaia zeharkatuko zuen lehenengo zubia. XIX mendekoIrlandako Gosete Handiaren eraginez, Ipar Amerikarako itsasoratze kai garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.
1921n Irlanda zatitzean Derry mugan bertan gelditu zen, tradizionalki harreman handia izan zuenDonegalgo konderritik aparte, eta honen ondorioz bortxakeria handia bizi izan zen kaleetan.
Bigarren Mundu Gerranestatubatuarren lehenengo itsas basea izan zen. Bertan 36.000 soldadu britainiar, estatubatuar eta kanadiar elkartu ziren. Hiriak hazkunde ekonomikoa ezagutu zuen baina 1950an guztiek alde egin zutenean langabezia nagusitu zen.
60. hamarkadan katolikoek diskriminazio handiak jasaten zituzten eta beren auzoetako bizi baldintzak penagarriak ziren. Eskubide Zibilen aldeko mugimenduak eratu ziren eta hauen eraginez 1969anBogsideko gudua piztu zen, auzotar errepublikarren eta Ulstergo Errege Poliziaren artean[5]. AuzotarrekBogside auzoanFree Derry ("Derry askea") izeneko eremua eratu zuten, eta komunitate autosufizientea sortu zuten. Hiru urteren ondoren 1972ko urtarrilaren 30ean, "Igande Odoltsua" gertaera tragikoa gertatu zen hirian, manifestaldi batean polizia tiroka sartu eta 14 pertsona hil zituen[6]. Hau izan zen Derry askearen amaiera, baina era bereanIRA sozialki asko indartu zen.