Depeche Modemusika elektronikokobritainiar taldea da,Vince Clarke,Andrew Fletcher,Martin Gore etaDavid Gahanek1980an sortu zutena.1990ean argitaratutakoViolator lanekoEnjoy The Silence,Personal Jesus etaPolicy of Truth doinuekin jo zuten goia.[1]
Aitzindaria izan zen musika elektronikoa zabaltzen, eta eragin handia izan zuen talde ugaritan:Linkin Park,Pet Shop Boys,The Killers,[2]Franz Ferdinand,[3]The Smashing Pumpkins,[4]Coldplay,[2]Arcade Fire,[2]No Doubt...[5]2020an,Rock and Roll Hall of Famen sartu zen.
Depeche ModeIngalaterrakoBasildon hirian (Essex) sortu zen1980an. Lehenbiziko taldekideak honako hauek izan ziren:Dave Gahan (ahots nagusia),Martin Gore (teklatua, gitarra, ahotsak, musikagile nagusia1981ez geroztik),Andrew Fletcher (teklatua) etaVince Clarke (teklatua, musikagile nagusia 1980–81ean). Hurrengo urteanSpeak & Spell diskoa kaleratu zuten, etasynth-pop mugimendu berriaren talde arrakastatsuenetakoa bilakatu zen, besteak besteJust can’t get enough kantuari esker.[6]
Vince Clarkek, taldeko konpositore nagusiak,1981ean utzi zuen taldea.Alan Wilderrek (teklatua, bateria) ordeztu zuen, eta Gorek ekin zion musika egiteari. Wilderrek1995ean utzi zuen taldea, eta hirukote moduan jarraitu zuten harrezkero, Fletcher 2022an zendu arte.[6]
Hastapenean,Kraftwerk gisako taldeek eragin handia izan zuten haiengan, Ingalaterran garai hartan sortutako olatu futuristan sartuta. Denborak aurrera egin ahala,rockaren zenbait elementu,gitarrak etabateria esaterako, berenganatu zituzten, eta haien letrak ilunago bilakatu ziren. Hori ez zen oztopo izan arrakasta handiko kantu eta diskoak grabatzeko. Horien artean,Music For The Masses (1987) etaViolator (1990).[6]
- ↑ Depeche Modek Bilbon joko du uztailaren 11n. Berria, 2012ko urriak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2023ko otsailak 11).
- ↑abcTendell, Andrew. From Crosses to Muse and The Killers: 10 bands inspired by Depeche Mode. gigwise.com (kontsulta data: 2023ko otsailak 11).
- ↑du Lac, J. Freedom. Depeche Mode. The Washington Post, 2005eko irailak 11, washingtonpost.com (kontsulta data: 2023ko otsailak 11).
- ↑Jones, Damian. The Smashing Pumpkins’ Billy Corgan on being a reformed control freak: “I drove myself with my insecurities”. nme.com (kontsulta data: 2023ko otsailak 11).
- ↑Frith, Holly. Gwen Stefani: No Doubt Recording Depeche Mode Inspired Album. nme.com (kontsulta data: 2023ko otsailak 11).
- ↑abcLizarralde, Mikel. Andy Fletcher Depeche Mode taldeko kidea hil da. Berria, 2022ko maiatzak 27, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2023ko otsailak 11).