Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Demokrazia liberal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Demokrazia liberalaordezkaritzako demokrazia batean datzan gobernu-modu bat da. Demokrazia horretan, hautatutako ordezkariek erabaki politikoak hartzeko duten gaitasunazuzenbide-estatuaren mende dago, eta, normalean, eskubide eta askatasun indibidual eta kolektiboen babesean arautzen duenkonstituzio batek moderatzen du. Konstituzio horrek murrizketak ezartzen dizkie bai agintari demokratei, bai demokrazia liberal horren barruan gehiengo sozial jakin baten borondateak betearazteari.[1]

Demokrazia liberaletako konstituzioek bermatutako eskubideak eta askatasunak askotarikoak dira, baina, normalean, honako eskubide hauetako asko biltzen dituzte: berme prozesala,intimitatea,jabetza pribatua etalegearen aurreko berdintasuna, bai etaadierazpen-,elkartze- etakultu-askatasunak ere. Demokrazia liberaletan, eskubide horiek (batzuetan "oinarrizko eskubide" gisa ezagutzen direnak) Konstituzioaren edolegearen bidez arautzen dira. Gainera, eskuarki, eskubide horiek administratzeko edo indartzeko gaitasuna duten erakunde zibilak daude.

Demokrazia liberalen ezaugarri nagusiaktolerantzia eta aniztasun politikoa izaten dira; ideia sozial eta politiko bereiziak, baita muturrekoenak ere, elkarrekin bizi daitezke eta botere politikoa lortzeko lehiatu, betiere oinarri demokratiko baten gainean. Demokrazia liberalek aldian-aldianhauteskundeak egiten dituzte, nonalderdi politiko ezberdinak boterea lortzeko lehiatzen diren.

"Liberala" terminoak, "demokrazia liberala" esamoldearen barruan, ez du esan nahi horrelako demokrazia baten gobernuakliberalismoaren ideologia politikoari zorrotz jarraitu behar dionik, nahiz eta "demokrazia liberalaren" kontzeptu hutsaliberalismo politikoaren korrontetik sortu.[2]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Francis-Paul Bénoit,La démocratie libérale, PUF, 1978,ISBN 2-13-035733-4
  2. Francis Dupuis-Déri,Démocratie. Histoire politique d'un mot. Aux États-Unis et en France, Lux, 2013

Ikusi ere

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Demokraziaren indizea

Autoritate kontrola


PolitikaArtikulu haupolitikari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Demokrazia_liberal&oldid=9984494"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp