Demetria Devonne "Demi" Lovato (1992koabuztuaren 20a),Demi Lovato izenez ezaguna, aktorea eta abeslaria da. Ezagun egin zenCamp Rock izenekoDisney Channeleko pelikulan Mitchieren papera egin zuenean,Jonas Brothers taldearekin. Ezaguna da, halaber,Sonny With a Chance deitzen den telesailean ateratzen delako, non Sunny Munroe baita. Gainera, Estatu Batuetan 24 milioi disko saldu ditu[1].
26ko martxoan atera zuen "Dancing with the Devil" abestiak eragin handia izan du bere karreran, gai zailez hitz egiten duelako. Adibidez, drogen kontsumoa edo bere antsietatea aipatzen ditu abestiaren letran, baita bere droga "gamelu"-tik jasotako bortxaketa ere[2]. Datu gehiago jakiteko, Demik gai hauei buruzko dokumental bat argitaratu zuen YouTube plataforman[3].
Dallasen jaio zen,Texasen. Bi ahizpa ditu:Dallas, 3 urte zaharragoa, aktorea eta abeslaria bera ere; eta Madison, 10 urte gazteagoa dena. Bere ama, Diana Hart, ezaguna zen bere hirian abeslari bezala. DemikCross Timbers Middle School eskolan ikasi zuen, eta bertan hiru urte pasa zituen koroko klaseetan. Gaur egun klaseak etxean jasotzen ditu, irakasle partikular batekin, bere karreraren ondorioz.
Demi Lovato seiurterekin hasi zen antzezten.2002anBarney & Friends izeneko programan agertzeko aukeratu zuten. Garai hartan, Demik bere abesteko gaitasuna erakutsi zuen etaPrison Break,Split Ends etaJust Jordan izenekotelebistako programetan parte hartu zuen.2007ko urtarrilean mini-serie izeneko bost minutuko programan agertu zen. Baina Demi famatu egin duenaDisney ChannelekoCamp Rock izeneko pelikula originala izan da. Pelikula2008koekainaren 20an estreinatu zen Estatu Batuetan. Demi abeslaria ere bada, 10 urterekin hasi zengitarra jotzen. Gaur egunSonny With a Chance izeneko telesailean ari da lanean. Bera da protagonista.
- ↑ (Ingelesez)«Ask Billboard: Demi Lovato's Career Album & Song Sales» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz)«La estremecedora letra de 'Dancing With The Devil', el tema donde Demi Lovato canta sobre su sobredosis» La Vanguardia 2021-03-26 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz)«Demi Lovato estrena su documental 'Dancing with the Devil' en YouTube: "Perdí mi virginidad en una violación"» MARCA 2021-03-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).