Debabarrena | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() Debako kostaldea. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerriak | Eibar,Elgoibar,Deba,Mutriku,Soraluze,Mendaro,Ermua (Bizkaia) etaMallabia (Bizkaia) |
Herri handiena | Eibar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′N2°24′W / 43.2°N 2.4°W /43.2; -2.4 |
Azalera | 182,73 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 55.441 (2024: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
DebabarrenaGipuzkoako ipar-mendebaldeko etaBizkaiko ipar-ekialdeko eskualdea da,Deba ibaiak zeharkatua. Gehienbat Gipuzkoako lurretan dago, baina Bizkaiko bi udalerri ere hartzen ditu bere baitan:Mallabia etaErmua.
Eskualdeko biztanleak 72.000 baino gehiago dira etaEibar da hiririk handiena.
Mugakide ditu mendebaldeanBizkaikoLea-Artibai etaDurangaldea eskualdeak, ekialdeanGipuzkoakoUrola Kosta, hegoaldeanDebagoiena, iparraldean etaBizkaiko golkoa.
(Oharra: *2010)
Debabarrenekoeuskalkiari dagokionez, hiru eremu nagusi bereiz daitezke.Ermua,Eibar etaSoraluze inguruanbizkaiera egiten da,Debagoieneko Bergaran eta Elgetan bezalatsu.Deba etaMendaro aldean, berriz,gipuzkera nagusitu da, zenbait ezaugarri berezirekin.Elgoibarren etaMutrikun, azkenik, tarteko hizkera egiten da: bizkaieraren eta gipuzkeraren arteko ezaugarriak aurkituko ditugu.
Badihardugu euskara elkartea da Debabarreneko eta Debagoieneko euskaltzaleak biltzen dituen eta tokian tokiko herri hizkerak jasotzen dituen euskara elkartea.
Azkenik,Elgoibarrenikastola etabertso-eskola bana badaude.
Aipatzekoa daSoraluze-Elorriomendigaina,Mazelaegiko kordala.Karakaten hasi etaHirukuretzatik pasataElorrioraino iristen den eremumegalitikoa.Euskal Herriko megalito pilaketa nagusia aurki dezakegu mendigain honetan. K.a. II milurteko gizakiaren aztarnak dira.Aipatzekoa daDeba-Zumaia arteko itsas ingurua.
Famatua daMendaron egiten dentxokolatea.
Debabarrena eskualdeaEuskal Herriaren erdialdean kokatuta dago. Deba ibaiaGipuzkoan hasten da, eta bere adarrik garrantzitsuena, Ego ibaia,Bizkaian. Horren ondorioz, eskualde honek meseta (ordokia)Frantziarekin elkartzen du kostaldeko bidetik, etaDurangaldetik, Bilbo.
AP-8 autobidea, AP-1arekin lotzen daMaltzagan. Paraleloki, badaude beste errepide batzuk, N-634 esaterako.Trenbide sarea ere trinkoa da. Bilbo-Donostia ibilbidea egiten duen trenak geltokiak dituDeban,Mendaron,Elgoibarren etaEibarren. Antzina, 1960ko hamarkada arte, linea horiGasteiza heltzen zen, Maltzagako geltokitik hegoaldera eginez.
DebabarreneanAP-1 etaA-8 autobide ordainpekoak elkartzen dira, Maltzaga parean. A-8 autobideak sarrera-irteerak ditu Eibarren (Ermua/Eibar M (16) eta Eibar E (15-B)), Elgoibarren (14) eta Deban (Itziar 13). AP-1 autopistak (Maltzaga-Gasteiz) ez du sarbiderik Debabarrenean, gertuena Bergarakoa (Bergara I (1)) da.
DebabarrenekoerrepideekDeba ibaia bera hartzen dute ardatz. NagusiaN-631 errepidea da:Ermuatik hasitaEibar, Maltzaga,Elgoibar,Mendaro etaDeba lotzen ditu. GeroDebatikItziarra etaZumaiara jarraitzen du, kostaldeko errepide bihurtuta. Errepide horrek ez du saihesbiderik, Eibarren izan ezik. Debabarreneko beste bide nagusietako batGI-627 da:Bergara aldetik sartzen da eskualdean,Soraluze gurutzatu eta Maltzagan N-631rekin elkartzen da. Horrela, bertan sortzen da Debabarrenaren etaDebagoienaren arteko komunikazio ardatza. GI-627 errepideari jarraituz,Debagoieneko herri nagusitara iritsiko gara, bai etaArabako hiriburu Gasteizeraino ere.
Euskotren sareak zeharkatzen ditu Debabarreneko herri guztiak,Soraluze etaMutriku izan ezik. Trena orduro pasatzen da baiDonostirantz, baiBilborantz. GaineraEibar-Ermua artean tranbia zerbitzua dago, eta trenak ordu laurdenero abiatzen dira bi herrien artean. Trenbide sareak trenbide bakarra du tarte ia osoan. Geralekuak hauek dira:Donostia -Bilbo zentzuan:Deba - Deba,Mendaro - Mendaro, (Altzola - Altzola),Elgoibar - Toletxegain,Elgoibar - Elgoibar,Eibar - Eibar,Eibar - Ardantza,Eibar - Unibertsitateak etaErmua - Ermua.
Aipatzekoa daSoraluzeko kasua. Lehen trena zegoen herrian, baina baiZumarragarako trena, baiGasteizkoa kendu zizkioten, Debagoiena guztian kendu zituzten bezala. Lehengo Maltzagako tren geltokiaren garrantzia oraindik ere nabari da bertatik pasatzean, nahiz gaur egun trenak ez diren gelditu ere egiten. Plana dagoArrasatetikSoraluzerainokotranbia ipintzekoa, horrela Debagoienak eta Soraluzek dituzten garraio arazoak konponduko diren esperantzarekin. Tranbia horrek berreskuratuko luke, neurri txikiago batean noski, Maltzagako geltokiaren garrantzia.
Debabarrena eskualdean hainbat autobus konpainia daude,Lurraldebus (Pesa etaEuskotren) etaBizkaibus. Bizkaibus autobusekEibar,Ermua etaMallabiaBizkaiko hainbat herrirekin elkartzen dute.Euskotreneko autobusek aldiz,Mallabiatik irten etaOndarroarainoko bidea egiten dute, herri guztietan geldituz. Gainera Euskotren autobusekSoraluze-Eibar etaSoraluze-Elgoibar-Mendaro zerbitzuak egiten dituzte.Eibar-Elgeta etaDeba-Itziar ere Euskotrenek egiten ditu.Pesak, ostera,Eibar etaSoraluzeDeba Goieneko herriekin lotzen ditu. GaineraBergara-Donostia lineakSoraluze etaElgoibar ere hartzen ditu.Eibar-Gasteiz etaEibar-Iruñea lineek ereSoraluze zeharkatzen dute.
Deba
Eibar
Elgoibar
Ermua
Mallabia
Mendaro
Mutriku
Soraluze
![]() | Gipuzkoakoeskualdeak | ![]() |
---|---|---|
Gipuzkoako Bidasoa • Debabarrena • Debagoiena • Donostialdea (Beterri-Buruntza • Oiartzualdea) • Goierri (Urola Garaia) • Tolosaldea • Urola Kosta (Urola Erdia) |