Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Daziar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daziar gerlarien estatuak ErromakoKonstantinoren arkuan.

Daziarrak (latinez:Daci;antzinako grezieraz:Δάκοι, Δάοι, Δάκαι[1])Dazian,Karpatoak etaItsaso Beltzaren mendebaldeko kostalde artean, bizi zen herriaren kideak izan ziren. Eskualdeak egungoErrumania etaMoldaviaz gain,Ukraina, ekialdekoSerbia,iparraldeko Bulgaria,Eslovakia,Hungaria eta hegoaldekoPolonia ere hartzen zituen.

Daziarrekdazieraz egiten zuten, egun ezezaguna dena, baina ziur askotrazierarekin loturak zituena. Edonola ere, bere auzokoak zirenEszitiarrek etazeltek eragina ere izan zuten bere kulturan.

Lehendabizikozerromatar iturrietan agertu ziren eta, autore klasikoek, aho batez, daziarrakgeten adar bat bezala hartu zuten.Estrabonek, daziarrak,Panoniako ordokian etaTransilvanian bizi ziren getak zirela zehaztu zuen; getak, berriz, Itsaso Beltzaren kostaldean (Eszitia Txikian) bizi ziren bitartean.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Dionisio Periegeta,. (1828). Graece et Latine. 1 Libraria Weidannia, 145 or..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Daziar&oldid=8069322"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp