Griffith Oldham konterriko etxalde batean jaio zen,Kentuckyn. Mary Perkins izan zuen ama eta Jacob Wark Griffith aita.Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Armada Konfederatuaren alde borrokatu zuen koronela izan zen hau etaKentuckyko legegintzarakoa aukeratu zuten gero. Metodismoaren pean hezi zuten semea eta Mattie arreba zaharrena izan zuen irakasle. 10 urte besterik ez zituen aita hil zitzaionea eta pobrezian murgilduta iraun behar izan zuen familiak.
Mutilak 14 urte bete zituenean, amak etxaldea utzi etaLouisvillera aldatzea erabaki zuen,Kentuckyn, petsio bat ireki zuelarik. Berehala izan zen Griffith eskola utzi eta familiari lagundu beharrean. Denda bat edo bestean lan egin zuen eta, ondoren, turismo konpainia batean hasi zen aktore lanetan. Ez zuen arrakssta izan hasieran, baina ez zuen etsi eta,1907an,New Yorkera joan zen Edwin Studios Edwin Porter ekoizleari gidoi bat saldu nahi ziola-eta. Porterrek ez zion gidoia hartu, baina aktore papera eman zionRescued from an Eagle's Nest filman. Gustuko lana egin zitzaion eta film batean baino gehiagotan agertu zen horrela.
1908 eta1913 artean film ugari zuzendu zuen AM&B konpainiarentzat eta nolabaiteko segurantza eman zion horrek.New York etaKalifornian aritu zen eta ekoizle independente bilakatu zen1913an.
The Birth of a Nation filma egin zuen1915ean, izugarrizko arrakasta lortu zuelarik.Intolerance etorri zen ondoren,1916an. Sekula grabatutako film garestiena izan zen hau eta erangin handia izango zuen ondorengo zuzendariengan.
Soinudun zinema iritsi zenean, Griffith filmak egiten jarraitu zuen. Bi besterik ez zituen egin:Abraham Lincoln,1930, etaThe Struggle,1931. Soinudun zinemak bukarazi zuen zuzendari-lana.
Bestezuzendari askorekin lan egin bazuen ere, bera gelditu da, guztien gainetik, haserako aitzindari guzti haien artean.Lengoaia zinematografikoaren oinarriak finkatu zituen, gaur egun aise erabiltzen diren baliabideak bere pelikuletan sartuz:
Lehen planoa edo xehetasun planoak.
Kamerak pertsonen aurpegietan zentratuz, edo objektuen plano zehatzak hartuz.
Eszenak aldatzeko, fundituak eta kateatutako planoak sartuz.
Flashback edo lehenago gertatutako gauzak erakutsiz.
Baina teknika edo trikimailu guzti hauen gainetik, muntaketa lengoaia asmatzea egozten zaio: txandakako muntaia erabili zuen, zinemaren narratiba berria nolabait sortuz, zinemaren gramatikaren aita kontsideratu daitekeela.