David Jon Gilmour, (Erresuma Batua,1946komartxoaren 6a) musikari, konpositore eta multiinstrumentista britainiarra da. Ezaguna daPink Floydrock progresiboko taldeko kantaria eta gitarra-jotzailea izateagatik. Taldera1968an batu zen,Syd Barrett kide fundatzailea ordezkatuz, azken hau taldetik kanporatua izango baitzen handik gutxira.
2003an Britaniar Inperioaren Ordeneko Komendadore izendatua izan zen.Rolling Stone aldizkariak egindako inoizko 100 gitarra-jotzaile onenen zerrendan hamalaugarren lekuan agertzen da (Albert King etaFreddy Kingen artean), etaGuitar World aldizkariak bere hiru abesti sartu zituen inoizko 100 gitarra-solo onenen artean.
1996anRock and Roll Hall of Famen (euskaraz Rock and Rollaren Ospearen Aretoa) sartu zen Pink Floyd taldeko kide gisa. Bere estilo bereziak eta Pink Floyden izugarrizko arrakasta komertziala, zein kritikoen artean lortutakoak, bihurtu dute Gilmour itzal handiko gitarra-jotzailea.
David Jon GilmourCambridgen (Erresuma Batua) jaio zen. Bere aita Cambridgeko Unibertsitateko Zoologia irakaslea zen eta amak Magisteritza ikasi eta zinema editore bezala egin zuen lanBBCn. 11 urterekin hasi zen Perse Schoolera joaten eta han zegoela ezagutu zuen Syd Barrett. Biak elkartzen ziren gitarra jotzera eta DavidekThe Rolling Stonesen abestiak erakusten zizkion Sydi.1963anJokers Wild izeneko taldea sortu zuen.1966an taldea utzi eta lagun batzurekin bidaiatzen hasi zen. Hurrengo urtean,1967an, itzuli zen Ingalaterrara.
Gilmour sartu zen Pink Floyden1968ko urtarrilean, epe labur baterako taldea boskote bihurtuz. Hasiera horietan bere lana zen Syd Barrett ordezkatzea, honek ezin zuenean kontzertuekin jarraitu. Barrettek taldea utzi zuenean, Gilmour bandako gitarra-jotzailea eta abeslarietako bat (Roger Waters etaRichard Wrightekin batera) bilakatu zen.
The Dark Side of the Moon (1973) etaWish You Were Here (1975) diskoak argitaratu ondoren, Watersek hartu zuen taldearen kontrola,Animals (1977) etaThe Wall (1979) albumetako abesti gehienak konposatuz. Wright kaleratua izan zenThe Wall diskoa grabatzen ari ziren bitartean eta Waters eta Gilmmouren arteko harremana okertzen joan zenThe Final Cut (1983) albumaren grabazioan etaThe Wall filmaren errodajean.
1985an, Roger Watersek ohar baten bidez jakinarazten du taldea uzten duela, bere esanetan Pink Floyd dagoeneko “indar agortua delako, kreatiboki”. David Gilmour etaNick Masonen erantzuna prentsa-ohar bidez iritsi zen, Watersek taldea utzi zuela eta bera gabe jarraitzeko asmoa zutela esanez. Adierazpen honen ondotik, bandaren izenaren erabileraren inguruko borroka legal luze bat hasi zen. Gilmourek eta Masonek kaleratutako Wrighten babesa nahi zuten eta azken honek ezin zuenez taldekide ofizial gisa azaldu, zuzeneko emanaldietan teklatuak joko zituen eta agertuko zen kontratupeko musikari bezala. Modu honetara, hirukoteak borroka legala irabaztea eta taldearen izenaren erabilera esklusiboa lortzen du. Watersek, bere aldetik, kanon finko bat jasoko zuen berak sortutako ideiak erabiltzeagatik emanaldietan, hala nola, txerri puzgarriak, helikopteroa, hegazkina sutan, etab.
Horrela, Gilmourek taldearen ardura ia osoa bere gain hartu zuen etaA Momentary Lapse of Reason (1987) konposatu zuen, Masonen eta Wrighten ekarpen gutxi batzurekin. Izan ere, diskoaren lehen aurkezpen emanaldietan biak ala biak ez ziren oholtzara igo, ez baitzeuden zuzenean jotzeko moduan, denbora luzea zeramatelako jo gabe. Honen harira, Gilmourek esan zuenA Momentary Lapse of Reason Tour birak “berriro bizitzara ekarri” zituela bere lagunak.
Musikaren historian egon den bira komertzialki arrakastatsuenetako bat egin ondoren,1994an hirukotea berriro elkartzen da estudioetanThe Division Bell (1994) konposatzeko eta grabatzeko. Ondorengo bira CDan eta DVDan argitaratu zenPulse (1995) izenarekin, Pink Floyden errepertorioaren zati handi bat errepasatzen zutelarik.
2005eko uztailaren 2an Gilmourek Pink Floydekin jo zuen (Waters barne)Live 8 jaialdian. Emanaldi honen ondoren, %1343 igo zirenEchoes: The Best of Pink Floyd bilduma-diskoaren salmentak. Hori ikusita, kontzertuak emandako irabaziak hainbat ongintzazko erakundeei utzi zizkien Gilmourek.
2006ko otsailaren 3an,La Reppublica egunkari italiarrari emandako elkarrizketa batean adierazi zuen oso zaila ikusten zuela berriro ere Pink Floyd elkartzea material berria idazteko eta birak egiteko. Zera zioen: “Uste dut nahikoa dela. 60 urte ditut. Dagoeneko ez daukat nahiko borondate hainbeste lan egiteko. Pink Floyd nire bizitzaren zati garrantzitsu bat izan zen, oso ondo pasa nuen, baina bukatu zen. Niretzat askoz errazagoa da lana bakarrik egitea.”
2006ko uztailean Syd Barrett hil zen eta Gilmourek bere omenez Pink Floyden lehen singlea izan zenArnold Layne abestiaren bertsio pertsonal bat egin zuen (David Bowieren laguntzarekin)On an Island Tour biraren barruan. Kontzertua zuzenean grabatu zen LondreskoRoyal Albert Hall aretoan eta DVD eta Blu-ray formatuan argitaratu2007an. Singlea hiru astez egon zen 19. postuanUK Top 75 zerrendan. Urte berean,The Wall diskokoComfortably Numb abestian agertzen den bere gitarra-soloa historiako onena izendatu zutenPlanet Rock irratiko entzuleek.
2007anGuitar World aldizkariak bere hiru abesti sartu zituen inoizko 100 gitarra-solo onenen artean:Comfortably Numb (4.ean),Time (21.ean) etaMoney (62.ean).2011nRolling Stone aldizkariak 14. lekuan kokatu zuen egindako inoizko 100 gitarra-jotzaile onenen zerrendan.
Estudioko lau album dauzka argitaratuta:David Gilmour (1978),About Face (1984),On An Island (2006) etaRattle That Lock (2015). Zuzenekoak, berriz, bi:Live in Gdańsk (2008) etaLive at Pompeii (2017). Bestalde,The Orb musika elektronikoko bikotearekin ere atera zuen album bat:Metallic Spheres (2010).
Nahiz eta David Gilmour ezaguna izan batez ere gitarra-jotzaile bezala, multi-instrumentista trebea da, baxua, teklatuak, bateria, harmonika eta saxofoia jotzen baititu.
Gitarra jotzeko bere estiloari dagokionean, bi ezaugarri nagusi aipatu behar dira: alde batetik, jotzeko era hunkigarria eta, bestetik, bere ekipamenduaren konplexutasuna.
Gitarra jotzeko moduari erreparatzen badiogu, Gilmourek eskaletan oinarritutako gitarra-solo zirraragarriak lortzen ditu. Bere eragin nagusiakfolka etabluesa izaki, ikus daiteke bere soloetan eskala pentatonikoa (blue’s notes delakoekin), eskala maiorrekin konbinatuta erabiltzen duela ia beti. Gilmourek gustuko du halaber soloetan inprobisatzea eta grabazioetatik aldentzea. Azpimarratzekoak dira baita ere: bere solo "ez-azkarrak" eta gitarrarentremolo-palankaren erabilera, bizi eta kolore gehiago ezarriz berestring bending izugarriei. Honek guztiak, oso bereak diren fraseatze bereizgarriak eta bere soinu bereziak egiten dute Gilmour gitarra-jotzaile paregabea.
David Gilmour 1975an ezkondu zen lehen aldiz, Virginia "Ginger" Hasenbein modeloarekin. Lau seme-alaba izan zituzten, Alice (1976an jaioa), Clare (1979an jaioa), Sara (1983an jaioa) eta Mateo (1986an jaioa). Umeak hasi ziren joaten Waldorf Eskolara, baina Gilmourek esan zuenez bertako heziketa “izutzeko modukoa” zen. 1994an Polly Samson idazle eta kazetariarekin ezkondu zen. Bikoteak lau seme-alaba ditu, Charlie (Samsonek Heathcote Williamsekin izan zuena eta Gilmourek adoptatu zuena), Joe, Gabriel eta Romaní.
Musikarako duen talentuaz gain, Gilmourek garatu du baita ere hegazkintzarekiko pasioa, bere aire konpainia sortuz,Intrepid Aviation, azkenean saldu zuena.