| |||
Izen ofizialak | |||
1947-2009 | Critérium du Dauphiné libéré | ||
2010- | Critérium du Dauphiné | ||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1947 | ||
Ekitaldi kopurua | 76 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Eka) | ||
Mota | Etapakako lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | ![]() | ||
Antolatzailea | A.S.O. | ||
Mailak | 2.HC(1996-2004) 2.PT(2005-2010) 2.UWT(2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | ![]() | ||
Garaipen gehien lortu duena | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() (3 garaipen) | ||
![]() | Dokumentazioa![]() |
Dofinerriko Kriteriuma (frantsesez:Critérium du Dauphiné) (lehenDauphiné Libéré deitua)FrantziakoAlpeetan, antzinakoDofinerria edoDauphiné probintzian egiten dentxirrindularitza lasterketa bat da.1947an sortu zuenGeorges Cazeneuvek etaLe Dauphiné Libéré egunkari frantziarrak antolatu, etaUCI ProTourren egitarauaren barnean dago (ondorenUCI World Ranking.Plouayko Sari Nagusiarekin batera, ASOk antolatzen ez zuen maila goreneko txirrindularitza lasterketa bakarra izan zen,2010ekourtarrilean enpresa horrek lasterketa erosi zuen arte.
Dofinerriko Kriteriumak ospe handia du txirrindularitza munduan, bere palmaresak adierazten duen bezala: hor,Frantziako Tourra bost aldiz irabazi duten txirrindulari guztiak agertzen dira, baitaLance Armstrong ere, Tourra zazpi aldiz lortu zuena ere.
Lance Armstrongek proba horri buruz "Munduko lasterketarik ederrena da, Frantziako Tourraren ondoren" esan zuen.
Dofinerriko Kriteriumak 8 egunean Frantziako hegoaldekoRhône-Alpes eskualdea zeharkatzen du, Alpeetako zonalde batzuk ere bisitatuz. Lasterketa, gehienetan, igande batean hasten da. Asteleheneko eta astearteko etapak, normalean, Frantziako behe mendietan egiten dira, hortik Alpeetako mendateetara joan aurretik. Sarritan, banakako erlojupeko proba luze bat izaten da.
Egutegiko datak eta tokia baliatuz, lasterketako antolatzaileek mendiko etapa bat osatzen dute, hilabete bat geroago antolatzen den Frantziako Tourreko etapa baten antz handia daukana.
Grenoble, Dauphiné eskualdeko hiriburua, askotan izan da etapa baten hasiera edo amaiera. Etapa bat hartu ohi duten hiriak, besteak beste,Avignon,Saint-Étienne,Annecy,Chambéry,Gap,Lyon,Aix-les-Bains,Valence,Briançon etaVals-les-Bains izan dira.
Sailkapen orokorreko liderrak elastiko hori bat, marra urdin batekin, jazten du.
1948an, mendiko sailkapena sortu zen, gaur egun puntukako maillot batekin nabarmentzen dena.
1955etik aurrera, puntukako sailkapeneko liderra, elastiko berdez nabarmentzen da.
Oharra:Lance Armstrongek,dopina zela eta, 2002 eta 2003 ekitaldietako garaipenak eta 2000ko hirugarren galdu zuen. Era berean,Levi Leipheimerrek 2006ko ekitaldiko garaipena eta 2005eko hirugarrena ere galdu zituen.
|
|